Euskal Herria

13an EHBILDUk Barakaldoko BECen ekitaldi nazionala egingo du

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Asteartea, 09 Urria 2012 Argitaratua: Asteartea, 09 Urria 2012

{youtube}mBNWZ7Y18CI&feature=plcp{/youtube}

EHBILDUk bere kanpainarekin aurrera doa. YOUTUBEn sortu dute kanalean egunero albistegia argitaratzen dute egindako ekimenen laburpenak eskainiz. Bideo honetan Durango eta Agurainen egindako ekitaldien berri emateaz gain BECra joateko gonbidapena zabaldu dute.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Soluzio argiak eta era pedagogikoan azalduta

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Igandea, 30 Iraila 2012 Argitaratua: Igandea, 30 Iraila 2012

{youtube}sO3mF5HiN6o&feature=plcp{/youtube}

{youtube}7lo8qM6-PuE&feature=plcp{/youtube}

EHBILDUk bere egitasmoa azaltzeari ekin dio eta gainera oso era pedagogikoan. Etxe-kaleratzeen inguruan EHBILDUk duen proposamena jendarteratzeko bideo hauek zabaldu ditu. Benetan argiak eta erakargarriak. Euskaraz eta erdaraz eskaintzen dizkizuegu.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Irailak 27an joan zirenak gogoan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Osteguna, 27 Iraila 2012 Argitaratua: Osteguna, 27 Iraila 2012

 

Gudari Eguna Sopelan

Gaur 37 urte bete dira Txiki, Otaegi eta FRAPeko beste hiru kide frankismoak fusilatu zituela. Urtero legez, herri eta auzo guztietan Euskal Herriko askatasunaren alde bizitza galdu duten guztiak gogora ekarri dituzte.

Sopelan ere, herriko hildakoak gogoan izan dituzte eta kartelak zein oroigarriak kalean ipini dituzte. Zabaldu duten mezuan hau azpimarratu dute: "ziklo bat amaitu da eta beste berri bat abian da." Hori esanda, "urte gogor hauetan galdu ditugun lagunak gogoratzeko eta maitatzeko eskubidea aldarrikatzen dugu" aipatu dute. Aitorpen horrekin batera hurrengo hau ere egin dute: "Beste aldean dauden hildakoekiko errespetua aldarrikatzen dugu. Elkarrenganako errespetua nagusitu behar da."

Zabaldu duten mezuan horrela amaitzen dute: "Sopelan hiru lagun galdu ditugu. Haiekiko sentitzen dugun errespetua adierazi nahi dugu. Irailaren 27 honetan gure hildako lagunak gogoratu nahi ditugu. Haien bizitza herri honen historiaren zati eskutaezina baita. Ez ditugu inoiz ahaztuko."

Add a comment
0
0
0
s2smodern

TxikEHn BILDU. Sormena aldaketaren alde

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Asteartea, 18 Iraila 2012 Argitaratua: Asteartea, 18 Iraila 2012

{youtube}jL_h8BiU_ZM&feature=plcp{/youtube}

{youtube}e3mtePQxbU0{/youtube}

Hauteskunde Autonomikoak bertan ditugu eta YOUTUBEn EHBilduren aldeko kanal berri bat zabaldu dute. Bertatik umorez eta sormenaz egindako bideoak zabalduko dituzte. Hona hemen atera dituzten lehenengo bideoak. Hemen bi dituzue eta hirugarrena ondoko zutabean duzue.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako zinegotzia Euskal Herria-Bildu zerrendan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Asteartea, 11 Iraila 2012 Argitaratua: Asteartea, 11 Iraila 2012

Euskal Herria-Bildu koalizioak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako izango dituen zerrendak.

Bizkaian, Laura Mintegi lehendakarigaiarekin batera, Maribi Ugarteburu  doa bigarren postuan eta hirugarrenean Sopelako zinegotzia den Leire Pinedo.

Hauez gain Bizkaiko zerrendako goi-postuetan Dani Maeztu, Oskar Matute eta Iker Casanova doaz.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu