Euskal Herria

Sopela: Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Larunbata, 11 Otsaila 2017 Argitaratua: Larunbata, 11 Otsaila 2017

Sopela galderaUribe Kostako galdera Sopelan aurkeztu dute

“Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?” galderari erantzun beharko diote Sopelan, Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian eta Urdulizen maiatzaren 7an. Gaur, larubata, agerraldi jendetsua egin du Gure Esku Dago-Ados taldeak galdera aurkezteko eta azaldutakoaren arabera 32 laguneko lan batzorde anitz batek landu eta adostu du galdera, gainera EAJ, EHBildu eta Podemos Ahal Duguko kideek ere parte hartu dute.

Maiatzaren 7an Herri Galdeketa

Maiatzaren 7 da hitzordua eta 16 urtetik gorako 25.185 herritarrok aukera izango dute haien iritzia emateko Uribe Kostan.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Maiatzaren 7an, Herri Galdeketa Sopelan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Osteguna, 09 Otsaila 2017 Argitaratua: Osteguna, 09 Otsaila 2017

Sopela galdera

 

 

Gure Esku Dagok deiturik, maiatzaren 7an Herri Galdeketa izango da Uribe Kostako hainbat herritan (Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz) eta larunbata honetan herritarrok zein galderari erantzun beharko diote aurkeztuko da.

Zein da galdera?... erantzuna larunbatean

Hurrengo larunbatean, hilak 11, jakinaraziko da jende aurrean erantzun beharreko galdera udaletxeko plazan, 12:30ean. Aurkezpena jai giroan izango da: bertsoak, pandero-joleak, euskal dantzak, kantak eta bukatzeko, 15:00ean, herri bazkaria egingo da Ander Deuna Ikastolan. Nahi duten guztientzat bazkarirako txartelak Laiak eta Wolke (Aleman) tabernetan eros daitezke Sopelan eta Ugari Supermekatuan Larrabasterran.

Galdera: lagun askoren adostasun baten emaitza

Azken aste hauetan Uribe Kostako 32 lagunek osaturiko lan batzordea aritu da lanean herri galdeketan erabiliko den galdera adosteko: 32 lagun adin guztietakoak, emakumezkoak zein gizonezkoak, bertan jaioak eta gurera etorritakoak, lanbide desberdinetakoak, baita langabezian daudenak ere, eta hainbat sentsibilitate politikokoak (EAJ-PNV, EH Bildu eta Podemos Ahal Dugu).

Nork parte ahal izango du herri galdeketan?

16 urtetik gorako 25.185 herritarrok aukera izango dute haien iritzia emateko Uribe Kostan. Dena dela, herri galdeketa hau 2017an zehar Euskal Herriko beste 113 herritan egingo direnekin batuko da, eta osotara 520.000 herritarri emango zaio aukera etorkizunaz erabakitzeko.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelan galdera adostera goaz

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Asteartea, 29 Azaroa 2016 Argitaratua: Asteartea, 29 Azaroa 2016

Sopela galderak erabaki“Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarren garaia da” aldarrikapena aintzat hartuz, Uribe Kostako Gure Esku Dago herri ekimenak 2017ko udaberrian herri-galdeketa gauzatzeko konpromisoa hartu du Barrika, Gorliz, Plentzia, Lemoiz, Sopela eta Urduliz herrietan.

Zein izango da galdera?

ADOS talde sustatzaileak hainbat bilera egingo ditu udaberriko herri-galdeketan egingo den galdera erabakitzeko, eta lehen hitzordua jarrita dago: Barrika, Sopela eta Urdulizeko herritarrek aukera izango dute honetaz hausnartzeko datorren ostiralean, abenduak 2,  arratsaldeko 19:00etan, Sopelako Kurtzio kultur etxean.

Munduan zehar
Montenegro (2006-05-21): ¿Desea que Montenegro sea un Estado independiente con completa legitimidad legal e internacional?
Georgia (1991-03-31): ¿Da su apoyo en la restauración de la independencia de Georgia de acuerdo con el Acta de declaración de independencia de Georgia de 26 de mayo de 1918?
Eslovenia (1990-12-23): ¿Debería la República de Eslovenia ser un estado independiente y soberano?
Katalunia (2014-11-9): ¿Quiere que Cataluña sea un Estado? y En caso afirmativo,  ¿quiere que este Estado sea independiente? ( X )
Eskozia (2014-9-18): ¿Debería Escocia ser un país independiente?

Euskal Herrian
Etxarri (2014-4-13): Nahi al duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?
Arrankudiaga (2014-11-2): Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?
Dima (2016-11-27): Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu? 
Bakaiku (2016-11-27): 'Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi duzu?
Goierri eta Ispaster (2016-6-5): Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?.
Azpeitia eta Debagoiena-Aramaio (2016-6-5): Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?

Eta Sopelan:
Galdera adosteko hitzordua jarrita dago, datorren ostiralean, abenduak 2, Kurtzio Kultur etxean 19:00etan. Bilera irekia da Barrika, Sopela eta Urdulizeko bizilagunentzat.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Mendiz mendi herri galdeketarantz Uribe Kostan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Asteartea, 22 Azaroa 2016 Argitaratua: Asteartea, 22 Azaroa 2016

500 lagun baino gehiagok hartu zuten parte igandean Uribe Kostako Gure Esku Dagok antolatutako mendi martxa herrikoian. Barrikatik, Lemoizetik, Sopelatik eta Urdulizetik lau adar abiatu ziren “pausoz pauso, tipi-tapa” Plentziaraino eta batez ere 2017ko udaberrian burutuko den herri-galdeketarantz.

Ados gaude, sinadurak ditugu eta udaberrian herri galdeketa

Lehen pausoa Sopelan eman zuten udaberrian Uribe Kosta ADOS talde sustatzailea aurkeztean. Egun hartan 150 lagunek “Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarren garaia da” aldarrikatu zuten eta lau herrik konpromisoa hartu zuten herri-galdeketa gauzatzeko 2017an: Barrika, Lemoiz, Sopela eta Urduliz.

Bigarren pausuari ere une hartan eman zitzaion hasiera: herri guztietan bozka eman dezakeen biztanleriaren %10en sinadura kopurua biltzea herri-galdeketari zilegitasuna emateko. Igandean, Plentziako ekitaldian, ADOS talde sustatzaileak jakinarazi zuen herri guztietan kopuru hori lortuta dagoela.

Udaberritik udazkenera bitartean egindako bidean, beste bi herri lotu zaizkio erronkari: Gorlizek eta Plentziak ere herri galdeketa egingo dute beste lau herriekin batera.

Eta zein izango da galdera?   

ADOS talde sustatzaileak jakinarazi ere egin du datozen asteetan erabakiko dutela zein izango den udaberriko herri-galdeketan egingo den galdera eta horretarako bilera irekiak antolatuko dira: Barrikan, Sopelan eta Urdulizen abenduaren 2an (ostirala) arratsaldeko 19:00etan, Sopelako Kurtzio kultur etxean eta Lemoiz, Plentzia eta Gorliz herrietan urtarrilaren 14an (lekua eta ordua ez daude zehaztuta oraindik).

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Euskal presoen alde hitzordua Plentzian

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Asteartea, 26 Uztaila 2016 Argitaratua: Asteartea, 26 Uztaila 2016

Itxas martxa

 

 

 

 

Uztailak 31, igandea, 12:00etan Plentziako metroan

Urtero bezala, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen eskubideen aldeko hondartzetako mobilizazioekin bat eginez ITSAS MARTXA antolatu da Plentziako metro geltokitik abiatuta, itsasadarretik badiaraino.

Itsas Martxa zein ETXERATek paseotik burutuko duen manifestazioa, eguerdiko 12:00etan aterako da Plentziako metro geltokitik. Mobilizazioa behin bukatu Plentzia eta Gorlizeko Denontzat Gaztetxean (hondartzako pasealekuan) parrillara, elektrotxaranga, pintxoak eta abar izango dira.

EUSKAL PRESO TA IHESLARIAK ETXERA!

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...