Sopela: pilota maratoia eta merkatu txikia erabakitze bidean

Kategoria gurasoa: ROOT Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Osteguna, 06 Apirila 2017 Argitaratua: Osteguna, 06 Apirila 2017

Sopela KureneLarunbatean, hilak 8, Sopelan bi ekimen esanguratsu eta osagarri egongo dira: pilota maratoia eta Merkatu Txikia.

Pilota maratoia

09:30etik aurrera Sopelako pilotalekuan 12 orduz pilota maratoia izango da Kurene Taldeak antolaturik. Egun osoan zehar hainbat modalitatez gozatzeko aukera egongo da: eskuz binakakoak (kategoria guztiak); Paleta Goma  (emakumezkoak eta gizonezkoak); Pala motza eta larruzkoa eta Zesta –punta. Honez gain bi orduro pilotak, kamisetak eta bestelako materialak zozketatuko da; 22:00etako zozketa, gainera, berezia izango da.

Merkatu txikia

11:00-15:00ra bitartean, udaletxeko plazan Merkatu Txikia egongo da, bertan arropa eta hainbat artikulu salduko dira, guztiak egoera onean eta prezio merkean. Norbaitek artikuluren bat eman nahi badu Merkatu Txikian sal dadin, 10:00etatik aurrera plazatik pasa daiteke artikulua uzteko.

Erabakitze eskubidearen alde: Maiatzaren 7an Herri Galdeketa

Ekimen hauen bultzatzailea Sopelako Gure Esku Dago herri ekimena da. Maiatzaren zazpian erabakitze eskubidearen aldeko herri kontsulta burutuko da Sopelan eta Uribe Kostako beste hainbat herritan: Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urduliz. Herri kontsulta honetan “Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?” galderari erantzuteko aukera izango dute bizilagunek. Pilota maratoia eta Merkatu Txikia maitzaren zazpian egingo den herri kontsulta babesteko eta bultzatzeko antolatu dira.

Bisitak: 3731
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu