Sopelako GED taldeak antolatutako zozketaren zenbaki saritua: 374

Kategoria gurasoa: ROOT Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Osteguna, 02 Martxoa 2017 Argitaratua: Osteguna, 02 Martxoa 2017
View Comments

Sopela 374Zenbaki saritua 374 da.

Sopelako Gure Esku Dago herri ekimenak zozketatutako Athleticen kamiseta, emakumezkoen taldeak sinatua,  374 zenbakiaren jabeari egokitu zaio. Gaur, martxoak 2, egin da zozketa LAIAK tabernan 20:30ean eta zenbakia atera duen “esku zuria” June Ansoleaga sopeloztar eta kazetari ezaguna izan da.

Maiatzaren 7an herri galdeketa

Zozketa herrikoi hau Sopelako Gure Esku Dago taldeak antolatu du erabakitze eskubidearen aldeko kontsulta bultzatzeko. Ezaguna denez datorren maiatzaren 7an herri galdeketa gauzatuko da Uribe Kostako hainbat herritan, haien artean Sopelan.

Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?

Horixe da maiatzaren 7an erantzun beharreko galdera. Galdera hau otsailaren 11an aurkeztu zen agerraldi jendetsu batean Sopelako udaletxeko plazan. Antolatzaileek azaldu zuten moduan, Uribe Kostako 32 laguneko lan batzorde anitz batek landu eta adostu zuen, gainera PNV, EHBildu eta Podemos Ahal Duguko kideek ere parte hartu zuten erabaki honetan.

Bisitak: 3415
0
0
0
s2smodern
powered by social2s
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu