Erabakitze eskubidearen aldeko zozketa herrikoia Sopelan

Kategoria gurasoa: ROOT Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Larunbata, 04 Otsaila 2017 Argitaratua: Larunbata, 04 Otsaila 2017

Sopela zozketa


Athleticen kamiseta bat, emakumezkoen taldeak sinatua, zozketatuko da martxoaren 2an LAIAK tabernan 20:30ean. Boletoak salgai egongo dira datorren astelehenetik, hilak 6, aurrera euro batean.

Maiatzaren 7an herri galdeketa

Zozketa herrikoi hau Uribe Kostako ADOS – Gure Esku Dago taldeak antolatu du erabakitze eskubidearen aldeko kontsulta bultzatzeko. Ezaguna denez  “Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarren garaia da” goiburupean 2017ko maiatzaren 7an herri galdeketa gauzatuko da Uribe Kostako hainbat herritan, haien artean Sopelan.

Talde eragileak jakinarazi du datorren larunbatean, hilak 11, publikoa egingo duela zein izango den erantzun beharreko galdera.

Bisitak: 3938
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu