Mendi martxa erabakitzeko eskubidearen alde

Kategoria gurasoa: ROOT Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Igandea, 13 Azaroa 2016 Argitaratua: Igandea, 13 Azaroa 2016

Sopela mendi martxa

 

 

Datorren igandea, azaroak 20.

Uribe Kostako GURE ESKU DAGO herri ekimenak mendi martxa herrikoia antolatu du datorren igandean, hilak 20 “Pausoz pauso erabakitzera goaz” lelopean.

11:00etan irteerak

Hainbat zutabe irtengo dira eskualdeko herrietatik guztiak Plentziako Ontziola plazan elkartzeko. Alde batetik Barrikako, Urdulizeko eta Sopelako udaletxetatik 11:00etan abiatuko dira hiru adar Goierriko Uribarri baserrian 12:00etan biltzeko eta, hortik aurrera, hiru herri hauen ibiltariak Plentziaraino helduko dira Sandeliz auzune igaroz.

Beste aldetik, 11:00etan ere, Armintza eta Andrakasetik beste bi adar irtengo dira, eta Lemoiz (Urizar), Berreaga eta Gorlizeko anbulatorio paretik pasa ondoren, Plentzian elkartuko dira parte hartzaile guztiak.

13:00etan ekitaldia Plentzian

Mendi martxa adin guztiontzat da eta 13:00etan Plentzian ekitaldi laburra egongo da eta giro onean amaiera emango zaio ibilaldiari. Plentzian Gure Esku Dago taldeko kideek publikoa egingo dute lortutako sinadura kopurua eta hurrengo jarduerak ezagutaraziko dituzte.

Bisitak: 3740
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu