Sopela – Gure Esku Dago - Amurrio

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Ostirala, 08 Ekaina 2018 Argitaratua: Ostirala, 08 Ekaina 2018

Sopela AmurrrioIgande honetan, ekainak 10, Gure Esku Dago herri ekimenak bultzaturik, Euskal Herrian inoiz egin den giza katerik handiena osatuko da, Donostiatik Bilbora eta Bilbotik Gasteizera: osotara 201,9 kilometro eskuz esku loturik “Herri bat garela, erabakitzeko eskubidea dugula eta herritarron garaia dela aldarrikatuz".

Sopeloztarrok prest

Sopeloztarrok ere, Barrikako lagunekin batera, gure kilometroak beteko ditugu Amurrio parean, 159 eta 160.a  hain zuen ere. Antolaketa ahalik eta gehien errazteko Sopelatik hainbat autobus irtengo dira goizeko 08:15ean eliza aurretik, eta autoz joateko asmoa badago,  joan nahi duenarentzat 159 km. adierazten duen karteltxoa autoaren aurreko kristalean jartzea eskatzen da.

Izena emateko azken egunak ekainaren 8a eta 9a izango dira udaletxeko plazan jarriko den informazio mahaian, ostiralean 18:30etik 21:30 arte eta larunbatean, goizeko 12:30etik eguerdiko 15:00 arte.

Giza katea, kate-begiz osatua

2014an Durangotik Iruñeraino izandako giza katean Sopelak kilometroak bete zituen Arrasate parean; 2017an 2.088 sopeloztarrok hartu zuten parte herrian antolatutako herri kontsultan eta boto hauetatik 1.990 herritarrok BAI erantzun zioten egindako galderari “Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?". 67 lagunek EZ erantzun zuten eta honez gain 23 zuri egon ziren eta 8 baliorik gabeko bozkak izan ziren.

Bozka baino egun batzuk lehenago, 2017ko apirilaren 29an, argazki historikoa egin zen Sopelan, gaur eta atzoko alkate eta zinegotzi  talde handi bat bildu baitzen herri kontsulta babesteko eta bultzatzeko. Bertaratutakoen artean Sopelan 1983tik 2015era arteko alkate guztiak zeuden: Jose Antonio Torrontegi (PNV), Jose Luis Gutierrez (PNV), Ander Urrutia (PNV), Imanol Garai (PNV) eta Saioa Villanueva  (EHBildu) (gaur egungo PNVko alkatea ez zegoen) eta guztion izenean Jose Antonio Torrontegik (PNV) eta Jone Aurrekoetxeak (EHBildu) testu bat irakurri zuten historian zehar gure arduradunek EuskaI Herriarentzat burujabetasunaren eskubidearen defentsa egin dutela beti nabarmenduz.

Bisitak: 96
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu