Sopela: Giza kate erraldoia antolatzen

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Osteguna, 12 Apirila 2018 Argitaratua: Osteguna, 12 Apirila 2018

Sopela Gure esku dago

Ekainaren 10ean erronka handia dugu: Euskal Herrian inoiz egin den giza katerik handiena osatzea, Donostiatik Bilbora eta Bilbotik Gasteizera, osotara 201,9 kilometro eskuz esku loturik “Herri bat garela, erabakitzeko eskubidea dugula eta herritarron garaia dela aldarrikatuz".

Eta sopeloztarrok zer? 

Sopeloztarrok ere gure kilometroa (k) bete beharko dugu (ditugu), oraingo honetan Amurrio parean, eta horretarako 1000 lagun baino gehiago behar izango dira.

Helburu hori lortzen hasteko eta informazioa emateko  Sopelako Gure Esku Dago taldeak mahaiak jarriko ditu apirileko ostiraletan (13an, 20an eta 27an) 19:00etatik 21:00era udaletxeko plazan.

Bisitak: 114
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...