2.088 sopeloztarrok hartu dute parte herri kontsultan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Astelehena, 08 Maiatza 2017 Argitaratua: Astelehena, 08 Maiatza 2017

Sopela maiatzak 7Atzo, maiatzak 7, Sopela eta Euskal Herriko 52 herritan Gure Esku Dago herri ekimenak bultzaturik herri kontsulta egin ziren erabakitzeko eskubideaz.

Sopela

2.088 sopeloztarrok hartu zuten parte atzoko herri kontsultan herrian izandako 2 gune elektoraletan, udaletxeko plazan eta Urgitxieta plazan. Kopuru hau erroldaren %18,78 da, kontuan hartuz 16 urtetik gorako 11.116 sopeloztarrek aukera zutela bozka emateko.

Iluntzeko 9etan, Gure Esku Dagoko kideok bat-bateko balorazioa egin zuten eta haien poztasuna adierazi zuten positiboki baloratuz partaidetza hau eta herrian egun osoan zehar izandako giro paregabeagatik.

2.088 boto hauetatik 1.990 herritarrok BAI erantzun zioten egindako galderari “Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?. 67 lagunek EZ erantzun zuten eta honez gain 23 zuri egon ziren eta 8 baliorik gabeko bozkak izan ziren.

Uribe Kosta

Eskualdeko partaidetza %19,56koa izan zen: Barrika %22,61, Gorliz %17,76, Lemoiz % 39,25, Plentzia % 16,72, Urduliz % 20,56 eta esan bezla Sopela % 18, 78

Euskal Herria

Atzo Euskal Herriko 247.812 herritarrek izan zuten aukera bozka emateko 52 herritan eta osotara 63.237 pertsonek eman zuten botoa. Honek %25,52ko partaidetza adierazten du. Gaur egunean zehar sakontasun gehiagoko balorazioa egingo dute antolatzaileek, baina atzo poztasuna nabaria zen “uholde honek ez du etenik eta jadanik 148.000 herritarrek hartu dute parte herri kontsulta hauetan”

Bisitak: 481
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...