Sopelan gaur Herri Galdeketa. Parte Hartu

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Larunbata, 06 Maiatza 2017 Argitaratua: Larunbata, 06 Maiatza 2017

Sopela Ugeraga maiatzak 7Sopela surf maiatzak 7Gaur Sopelan herri galdeketa izango da Gure Esku Dago herri ekimenak bultzaturik; sopeloztarrok “Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?” galderari erantzuteko aukera izango dugu.

Ordutegia eta lekuak

Goizeko 9etatik arratsaldeko 8ak arte epea izango dugu bozka emateko udaletxeko plazan, bertan hiru mahai egongo direlarik, eta Larrabasterrako Urgitxieta plazan.

Baliozko agiriak

Nortasun agiria nazionala; pasaportea; EHNA; Gidabaimena eta Atzerritarren identifikazio zenbakia. Agiri ofizialean helbidea ez bada agertzen Errolda ziurtagiria beharrezkoa izango da.

Eguneko egitaraua

Txupin baten jaurtiketarekin batera zabalduko dira mahaiak 9etan. Egun osoan zehar artisauak, txosna, taloa, pintxoak etab izango dira. Honez gain 11:00etan Tai Txi erakusketa, 12:00etan joaldunak, 13:00etan ekitaldia udaletxeko plazan, 18:00etan erromeria Ezetz taldearekin eta 20:00etan itxiko dira hautestontziak.

20:30ean espero da emaitzak jakinaraztea eta talde sustatzaileak lehen balorazioa egingo du.

52 lagun herritan izango dute
Orain arte Gure Esku Dagok bultzaturik 91 herritan egin dira herri kontsultak. Gaur, Sopelarekin batera beste 52 herritan egingo da herri kontsulta eta 250.000 lagunek izango dute aukera parte hartzeko. Aipatzekoa da Sopelarekin batera, Uribe Kostako Barrika, Gorliz, Plentzia, Lemoiz eta Urdulizen ere herri kontsulta izango dira, eta udazkenean prest daudela Berango, Erandio, Getxo eta Leioa.

Argazkian, Sopelako Ugeraga futbol taldea eta surfariak

Bisitak: 456
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...