Sopela Larrabetzun herri galdeketaren bidean

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Igandea, 19 Martxoa 2017 Argitaratua: Igandea, 19 Martxoa 2017

Sopela LarrabetzunGaur Sopelako Gure Esku Dago herri ekimenaren ordezkaritza Larrabetzun izan da, hain zuzen ere, gaur Larrabetzun eta Euskal Herriko beste 34 herritan Gure Esku Dago-k bultzaturik herri kontsulta egin dira. Larrabetzun arrakasta handia izan da herritarron %58k hartu baitu parte.

Gaur Larrabetzun, maiatzaren 7an Sopelan (M 7)
Datorren maiatzaren 7an Gure Esku Dago taldeak antolatu du erabakitze eskubidearen aldeko herri kontsulta Sopelan eta Uribe Kostako beste hainbat herritan: Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urduliz. bultzatzeko.

Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?
Horixe da maiatzaren 7an erantzun beharreko galdera. Galdera hau otsailaren 11an aurkeztu zen agerraldi jendetsu batean Sopelako udaletxeko plazan. Antolatzaileek azaldu zuten moduan, Uribe Kostako 32 laguneko lan batzorde anitz batek landu eta adostu zuen, gainera PNV, EHBildu eta Podemos Ahal Duguko kideek ere parte hartu zuten erabaki honetan.

 

Bisitak: 1450
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu