Indarkeria matxistaren aurkako manifestazio nazionala. Sopelatik ere Gasteizera

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Astelehena, 04 Apirila 2016 Argitaratua: Astelehena, 04 Apirila 2016

Sopela Gasteiz

 

 

Apirilaren 9an Euskal Herriko mugimendu feministak indarkeria matxista gaitzesteko manifestazio nazional baterako deia egin du Gasteizen "11 eraso 12 erantzun feministok prest" lelopean. Manifestazioak hiru helburu ditu: «alde batetik, eraso matxistak salatzea; bestetik, azkenaldian ematen ari den mugimendu feministaren kriminalizazioa salatzea; eta bukatzeko, bortizkeria zer den, bere modu anitzak eta nola identifikatu, tratatuko dituen hausnarketa bat eta debate sozial bat sustatu».

Sopelatik autobusa

Deialdia Euskal Herri mailan egina dago eta Sopelatik ere joateko aukera badago, hain zuzen ere autobusa antolatu da. Irteera Sopelako eliza ondoko markesinatik izango da 9:45ean eta Gasteizetik buelta 20:30ean. Prezioa 5 eurokoa da eta izena emateko aukera dago Laiak Tabernan Sopelako erdigunean eta Ugari supermerkatuan Larrabasterran. Izena emateko azken eguna apirilaren 7a da.

Bisitak: 1151
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu