Sopelatik Aranjuezera

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Osteguna, 18 Otsaila 2016 Argitaratua: Osteguna, 18 Otsaila 2016

Aranjuezera

 

Larunbatean, hilak 20, euskal preso politikoak dauden Espainia eta Portugalgo espetxe guztietara martxak egingo dira. Frantziar estatuan, aldiz, Lorentxa Guimon preso politiko gaixoa  dagoen espetxera joango da.

Aranjuezera
Sopelako bizilagunei Aranjuezerako espetxera joatea egokitu zaie, Oier (oraindik 3 urte ez duen mutikoa), Olga eta Txabi dauden kartzelera hain zuzen ere. Sopelatik 05:15ean irtengo da eta 18:00etan bueltatuko dela kalkulatzen da. Kartzela batera edo bestera joanda prezio berdina jarri da: 10€. Kontuan izan behar da Burgosera, Aranjuezera edo Algecirasera joateak kostu ekonomiko ezberdina duela, baina Euskal Herri mailan prezio berdina jartzea adostu da. Bidaira izena emateko  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  edo 620475431 telefonoan duzue aukera.

Bono laguntza
“10€ Bonoa” jarri da martxan, osasun arazoengatik, adinagatik edo edozein arazo dela medio, Aranjuezera joaterik ez duen baina laguntza emateko prest dagoenari aukera emateko.

Bisitak: 1333
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu