Urriak 24an Sopeloztarrok ere Alternatiben Herria ekimenara!

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Astelehena, 19 Urria 2015 Argitaratua: Astelehena, 19 Urria 2015

artaldea


“Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta”ren Asanbladako kideek Alternatiben Herria ekimena antolatu dute Bilbon. Honen helburu nagusia gure herriak dauzkan alternatibak ezagutaraztea da.
Kapitalismotik kanpo, guztion artean beste eredu sozial bat jorratzen hasteko.
Amalurra zaintzeak eta gure eskubideak defendatzeak gure etorkizuna zehaztuko dute. Ezin dugu gaurko jarrerarekin hurrengo belaunaldien bizi-kalitatea suntsitu. Lehenik eta behin, kontzientzia soziala sortzeko beharra dago, eta guztion artean bizi modu berri bat eraiki.

Beraz, trantsizio sozial eta ekologiko baterantz abiatzeko helburuarekin, gizartearen aktibazio eta mobilizazioa behar da. Urriak 24, aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da.

Alternatiben Herria 6 auzotan banatuta egongo da, bakoitza gai batean oinarrituta:
- Ekonomia eredua
- Natura
- Bizitzaren iraunkortasuna
- Aniztasuna
- Ondare komuna
- Demokrazia, subiranotasuna eta parte hartzea.

Eta gai hoien inguruan egitarau anitza izango dugu: tailerrak, mahai inguruak, azoka, hitzaldiak, kale ikuskizunak…
Hemen (http://alternatibenherria.eus/wp-content/uploads/2015/10/20151002-Prentsa-dossierra-AZKENA_eus.pdf) aurkitu dezakezue ekimenari buruzko informazio guztia.

 

Bisitak: 1617
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu