Gaur hautetsontzia bihar erabakia

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Osteguna, 18 Ekaina 2015 Argitaratua: Osteguna, 18 Ekaina 2015

gureesku

SOPELAn San Mameserako SARRERAK erosteko azken aukera ostiral eta larunbata goizean.

 

Hainbeste ekitaldi ondoren, Durango eta Iruñea lotu zituen giza katea eta gero, Zurriolan egindako mosaiko erraldoiaren ostean… aurten #BaietzBostakBete! Ekainak 21ean ospatuko den ekitaldian Euskal Herriko bost hiriburuen futbol estadioak betetzea da aurtengo erronka.

Gure esku dago sortu zenetik, herritarrak ilusioa berreskuratzen joan dira. Dinamika herritar, anitz eta parte-hartzaile honen motorra herri oso baten ilusioa da.Erabakitzeko eskubidea lortzeko ilusio erraldoia. Milaka herritar batera hunkitzen dituen sentimendua.

Bada garaia gure eskubideak aldarrikatzeko! Bada garaia alderdi politikoei aurrea hartzeko. Bada herritarron garaia! Jende desberdina, helburu berdinarekin: Erabakitze eskubidea

Horretarako, igande honetan kalera irteteko beharra daukagu. Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Baiona jendez, kolorez eta emozioz bete behar ditugu, argi eta garbi ikustarazteko gurea dena lortu nahi dugula. Hilabeteetan herri eta auzoetan ehuntzen joan diren oihalak elkarrekin lotu eta hautestontzi erraldoiak eraikiko dira. Horretaz gain, egun osoko egitaraua antolatu dute: kontzertuak, dantzariak, bertsolariak, ikuskizunak… info+.

Angel Oiarbidek esan bezala: «Esanak ekintza bihur daitezen, ilusioak jarrera bihurtu behar ditugu, eta jarrerak erabakimen»

Nahi dugun bakarra “jende zoriontsua herri libre batean” delako.

DOMEKAN DANOK BILBORA!!


 

Bisitak: 2128
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu