Euskal gatazkaren ondorioz sortutako traumen testiguari buruzko elkarrizketa Sopelan

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Larunbata, 01 Azaroa 2014 Argitaratua: Larunbata, 01 Azaroa 2014

ekimenEuskal Gizartean bizi den gatazkaren ondorioz sortutako biktimen inguruan arituko da Ekimen elkartea Sopelan azaroaren 7an Kurtzio Kultur Etxean 19:00etan.

Hitzaldian bideo bat aurkeztuko da eta jardunaldi honen helburua euskal gizartean bizi izan den gatazkaren ondorioz sortutako traumen edo minen testigua ematea da; gatazka honen ondorioz biktimei ahotsa ematea eta beraien mina errekonozitzea. Bideoan agertzen dira urteetan talde-dinamika batean parte hartu duten pertsonen bizipenak eta horrela, presente egiten dira Euskal Herriko gatazka politikoaren inguruan sortu diren errealitate asko, urte askotan isilduta egon direnak.

Intentzioa errealitate hauek guztiak gizarteratzea da: alde guztietako sufrimendua onartzea eta ulertzen bakarrik lor daitekeelako adiskidetze erreala. Horrela, gatazkaren beste ulermen bat bereganatu eta sufrimendu gehiago ez eragiteko modu desberdin bat eraiki nahi da.

Hitzaldia Meñakozek antolatu du eta Julene Zuazua Ekimen elkarteko kideak gidatuko du. Ekimen elkartea psikologo, psikiatra eta langile sozial talde batek osatzen du, eta osasun mentala eta giza eskubideen alde jarduten du, giza Kultura, ikerkuntza zientifikoa, laguntza eta formakuntza eskainiz.

Artikulu honen edukia UK aldizkariak argitaratutako elkarrizketan oinarritzen da.

Bisitak: 1784
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu