Gure esku: oraingo erronka ZURRIOLAn mosaiko erraldoia

Kategoria gurasoa: Euskal Herria Kategoria: Euskal Herria Noiz sortua: Ostirala, 31 Urria 2014 Argitaratua: Ostirala, 31 Urria 2014

zurriolara

 

GURE ESKU DAGO herri dinamikak, datorren larunbatean, azaroaren 8an Donostiako Zurriolako hondartzan goizeko 11:00etan osatu nahi duen mosaiko erraldoian parte hartzeko gonbidapena luzatzen du eta horretarako Sopelatik, gutxienez, autobus bat abiatuko da.

Apuntatzeko aukera: udaletxeko plazan

Apuntazeko aukera izango da asteburu honetan Sopelako Gure Esku taldeak udaletxeko plazan jarriko duen informazio postuan. Bertan 5 eurotako bonoa eskura daiteke eta egunean bertan, Zurriolako hondartzan bono hau erakutsiz, lagun bakoitzari kapa eta aterki bana emango zaie mosaikoa osatu ahal izateko.

Azaroaren 8an, Donostiako Zurriolan jendetza bilduko da, erabakitzeko eskubidea defendatzeko, aldarrikatzeko eta gauzatzeko daukagun borondate irmoa ozenki adierazteko. Oraintsu, Eskoziako herritarrek egin duten bezala, eta Kataluniako herritarrek lantzen ari diren norabidean bezala.

Ondorengo bideoan ikus daiteke nola beteko den Zurriola hondartza.

{youtube}L2_E3EEK46s{/youtube}

 

Bisitak: 1822
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu