Bannerra


UDALBILTZAren aldeko manifestazioa.
Bilbon, 2010ko uztailaren 17an.

Manifestación a favor de UDALBILTZA.
Bilbo a 17 de julio de 2010.

ASTE ON

Goitik beheraino zuzen

mikel

Bohumil Hrabal idazle txekiarrak umoretsu kontatzen zuen II. Mundu Gerrako azken egunetako gertakizun bat. Alemaniar ehiza-hegazkin bat metrailatua izan zenean  haren hegala solte geratu zen  hiriaren gainetik. Hegala  hiriko plazaren gainean hasi zen jaisten pendulu ikaragarri bat balitz bezala. Hara eta hona, bizilagunak  ihesi  zihoazen hegala haien ustez eroriko ez zen aldera. Azkenean badirudi   hiriko lorategi batean erori zela. Bost minutu geroago hiriko bizilagunak inurriak bezala hasiak ziren hegalaren metalak eta xaflak eramaten.  Biharamunerako  untxi-kaioletako edo oilategietako teilatu gisa agertuko ziren hegalaren piezak.

Brno edo Praga inguruetan gertatu omen zen gertakizuna ez zaigu balio Sopela, Aste on! atalerako.  Beraz goitik beheraino eginez, lurrartuko dugu Sopelako inguruetan.

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Uztaila 2010 Abuztua 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Ekintza guztiak ikusi
Euskal Herria
Jon Anza maitasunez hartu zuten ekitaldian, ETAk "irabazteko aro berri bati hasiera emateko" mezua zabaldu zuen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/07/25
anzaomenaldia

Jon Anzaren gorpua Euskal Herriko lurran dago eta milaka euskal herritarren maitasuna eta babesa jaso zuen. Ziburun egindako omenaldian, GARA egunkariaren agerkari digitalean zabaldu dutenaren arabera, Jon Anzaren bizitzari eta konpromezuari buruz mintzatzeaz gain, ETA erakundearen hiru kide eskenatokira igo ziren eta han bildutakoen txaloak eta babesa jaso eta gero idazki bat irakurri zuten.

ETAk euskal herritarrei "irabazteko anbizioarekin jarduteko" gonbidapena luzatu zien, erakunde armatuaren aburuz "inoiz baino gehiago Euskal Herriaren askatasuna herritarron esku dago eta." Haien interbentzioan une politiko honetara heltzea "zenbat kostatu duen denok badakigula" esan omen zuten eta horri esker Euskal Herriak aldaketa politikoa lortzeko aukera argia du eta horren bitartez bere ahotsa eta erabakitzeko eskubidea lortzeko aukera ere eskuragarria dela ondorioztatu zuten. Garai hauek "ez dira erresistentzia jardueretan gelditzeko, iniziatibaz eta ausardiaz jokatzeko baizik" bertan bildutakoei esan zieten.

Ekitaldian ere, Ezker Abertzale osoaren izenean beste interbentzio bat egon zen. Pertsona horrek ezker abertzaleak azken hilabete hauetan eztabaida sakona eta mamitsua burutu duela azpimarratu zuen. "Eztabaida horretan erabakiak hartu ditugu eta nahiz eta etsaiak intozikazioaren bitartez gure arteko zatiketa bilatu duen, ez dute lortu eta ez dute lortuko."

Herri aktibazioaren bitartez gaur egungo salbuespen egoera gainditzeko eta autodeterminazioa lortzeko bidea jorratuko dutela azpimarratu zuten. "Azken 50 urte hauetako borroka luzearen emaitza jasotzeko ordua da. Jon Anza eta bidean geratu diren beste lagunen helburuak lortzera goaz" esanez bere interbentzioa amaitu zuen.

Jon Anzaren omenaldia dela eta poliziek mugan izugarrizko kontrolak ipini zituzten eta kilometrotako karabanak sortu zituzten.

 
La nueva página en Facebook de Arnaldo Otegi vuelve a ser suprimida pero ya cuenta con una nueva: Free Arnaldo Otegi! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 1 Aupada )
2010/07/21

otegiLa nueva página que se abrió ayer para pedir la libertad de Arnaldo Otegi ha sido censurada por los resposables de la red social. Estos han informado que una página en Facebook solo puede ser gestionada por su titular, cuestion esta, que por razones obvias, es ciertamente complicada para Arnaldo Otegi.

Nada más tener conocimiento de este nuevo ataque, se ha habilitado en la mencionada red social una nueva página que reclama la libertad del militante independentista encarcelado. Además se recuerda que el dirigente abertzale encarcelado cuenta con una página web propia en internet. 

Arnaldo Otegi lleva meses en prisión desde que fuera detenido junto a varias personas más, bajo la acusación de querer reconstruir la dirección de Batasuna. La detención de estos dirigentes abertzales se produjo cuando se iba a iniciar el debate en la izquierda abertzale que ha dado como fruto las conclusiones recogidas en la declaración "Zutik Euskal Herria". Tanto desde la Izquierda Abertzale, como desde diferentes agentes políticos y sindicales de Euskal Herria y de la comunidad internacional, se valoró que estas detenciones buscaban cortar el debate de la Izquierda Abertzale y acabar con una de las personas dotadas de mayor liderazgo y carisma en la Izquierda Independentista.

Recientemente se puso en marcha en Facebook una página en nombre de Arnaldo Otegi. Desde ella personalidades como Alfonso Sastre y Gerry Adams reclamarón la libertad de este militante independentista, denunciaron su arbitraria detención y valoraron que la puesta en libertad tanto de Arnaldo como del conjunto de presos y presas políticas vascas es un paso fundamental dentro del desarrollo del Proceso Democrático que la Izquierda Abertzale ya ha puesto en marcha de manera unilateral.

 

 
Bilbon UDALBILTZA ASKE! aldarrikatu zuten PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/07/18

Larunbatean Bilbon milaka euskaldunak bildu ziren Udalbiltzaren aurkako epaiketa salatzeko. Alderdi, sindikatu eta eragile ezberdinen ordezkariekin batera, milaka herritarrek Udalbiltzaren 22 partaide jazaten ari diren epaiketa eta espetxeratzeko eskaera salatu zuten.

Amaiera ekitaldian Loren Arkotxak eta Maribi Ugarteburuk, jaso duten elkartasunaren berri eman zuten eta epaiketa honen aurka mugitzen ari diren pertsona eta eragile guztiei haien ahalegina eskertu zieten. Udalbiltzaren lan garbia eta beharrezkoa azpimarratu zuten.

Hemen duzue manifestazioaren laburpen txiki bat.

 

 
Larunbatean Manifestazio Nazionala Bilbon. UDALBILTZA ASKE! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/07/15

udalbiltzaprozesatutaDatorren larunbatean, uztailaren 17an eta arratsaldeko 17:30etan, UDALBILTZAren aldeko manifestazio nazionala burutuko dute. Bilboko Etxatxu enparantzatik hasiera emango diote.

Atzo Madrilgo Auzitegi Nazionalean Euskal Herriko lehenengo instituzio nazionalaren aurkako epaiketari hasiera eman zioten eta lehenengo akusatuek deklaratu zuten. Denek leporatzen dizkieten karguak ukatu zituzten eta UDALBILTZAren lana aldarrikatu eta denfendatu zuten.

Argi utzi zuten ETAren aldetik edota Ekin erakundearen aldetik ez zutenik inolako agindurik jaso eta UDALBILTZAn hartzen ziren erabaki guztiak instituzio honen batzarretan hartzen zirela nabarmendu zuten.

Epaiketa uztailaren 22 arte luzatuko da eta irailean segida edukiko du. Sumario berri honetan inputatuta dauden 22 euskal herritarrek alderdi, sindikatu eta eragile askoren babesa jaso dute. Inputatuek mobilizatzeko beharra azpimarratu dute. Dagoeneko herri askotan mobilizazioak egin dira, sostengu taldeak eratu dituzte eta beste ekimenak martxan daude. Sopelan Udaletxeak Udalbiltzaren aldeko mozioa onartu zuen.

Hemen duzue Koska Irratiak, deialdi honen inguruan prestatu duen bideoa.

 
Nazioa gara: Autodeterminazioa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/07/09

 

Kataluniako herritarrek onarturiko Estatut-aren aurka Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzitako epaiak berriro ere agerian utzi du Espainiako Konstituzioa herrien eskubideen eta aspirazio demokratikoen ukazio tresna dela. Horren aurrean, Kataluniako herriak erabakitze eskubidea aldarrikatuko du uztailaren 10ean “Som una nació. Nosaltres decidim” lelopean manifestazioa burutuz.

Auzitegi Konstituzionala esparru juridiko eta politiko ukatzailearen tresna da. Herri borondatea giltzapetu nahi duen aparatu inposatzailea. Herritarren borondatea ezin da bahitu edo ezabatu gehiengoaren nahiarekiko arrotza den Konstituzio edo esparru juridikoaren eskutik.

Gehiago irakurri
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Hurrengoarena: // modificación. He añadido dos puntos 10
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
RocketTheme Joomla Templates