Azken aldian 4 proiektu aurkeztu dira Zipiriñe eta Iberre ikastetxeen leku arazoei irtenbidea emateko. LAU horietatik HIRU Sopelako Hezkuntza Mahaian aurkeztu ziren, eta orain BI geratzen dira eztabaidagai.
263 Ikustaldiak
Azken aldian 4 proiektu aurkeztu dira Zipiriñe eta Iberre ikastetxeen leku arazoei irtenbidea emateko. LAU horietatik HIRU Sopelako Hezkuntza Mahaian aurkeztu ziren, eta orain BI geratzen dira eztabaidagai.
Azaroak 24ean hasi zuten greba mugagabea 37 langileek, enpresak Sopelatik Gironara lekualdatuko zituztela iragarri ondoren
Azaroaren 20an, United Capsek, tapoiak ekoizten dituen enpresak, langileei adierazi zien Sopelan dagoen lantokia itxi eta Gironara (Katalunia) mugituko zutela. Ondorioz, bertako 37 langilek lana galduko lukete ELAren arabera.
Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, atzo, azaroak 27, elkarretaratzea egin zen Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz; baina atzokoa berezia izan zen, aterki zurien bidezko mosaikoa baten bidez ETXERA hitza osatu zen.
SARE herri ekimenak bultzaturik, hitzordua 20:00etan izan zen udaletxeko plazan, DENOK BATERA, PRESOAK ETXERA! goiburupean.
KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE ! (W.)
Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna, eta Sopelan bi ekiltaldi deitu dira
Aistak talde feminista: elkarretaratzea
Aistak talde feministak elkarretaratzea deitu du 17:00etan udaletxeko plazan, eta bukatutakoan, jarraian, Bilboko manifestaziora joango da.
Udalak: bideomaping
Udalak, udaletxeko plazan ere, bideo maping ikuskizuna antolatu du 19:30ean
Gaur, azaroak 23, 19:00etan, elkarretaratzea egingo da Sopelan, saharar herriari elkartasuna adierazteko, Nazio Batuek onartutako autodeterminazioaren erreferenduma eskatzeko eta Marokoko okupazioa salatzeko. Elkarretaratzea udaletxeko plazan izango da.
Sopela: aspaldiko elkartasuna
Sopelak Sahararekin duen elkartasuna urrunetik dator. Duela 20 urte gutxi gorabehera, Ander Deuna ikastolako ikasle talde batek Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara ikasketa bidaia egitea erabaki zuen. Bidaia hartatik Sopelan urte luzetan lan egin zuen elkarte bat sortu zen: Nuyumen elkartea.
Elkarte horri esker, Sopela DORA dairarekin senidetuta dago. Dora saharar errefuxiatuen kanpamenduetako dairetako bat da, eta 2009-2014 urteetan, Imanol Garai (EAJ) eta Saioa Villanueva (EHBildu) legealdietan diru laguntzak esleitu ziren DORAn adinekoentzako zentro bat eraikitzeko, dairako nagusiak bertan biltzeko, elikagaiak jasotzeko eta kontrol medikoak egin ahal izateko. Zentroa 2013an amaitu eta abian jarri zen. Inagurazio ekitaldira Ehbilduko zinegotzi bi joan ziren. Urte horretan bertan, Sopelako obretako erabiltzen ez zen brigadaren furgoneta ere bat bidali zen Saharara. (W.)
Azaroaren 21eko asteburu honetan, Euskal Herriko hainbat herritan eta auzotan mobilizatzeko deia egin dute IZAN BIDEA kanpainaren barruan eta “Bidea gara, bidean gaude” lelopean.
Testuinguru honeta, Sopelan ehun pertsona inguru bildu dira goizeko 11etatik aurrera udaletxeko plazan. Kanpaldi sinbolikoa, aldarrikapen-ekitaldia eta argazki solidarioa egin dira, herritarrak aktibatzeko, presoak eta erbesteratuak etxera itzultzeko prozesua abian jartzeko eta bizikidetza eta bakea lortzeko urratsak emateko.
Sarek abian jarritako dinamika berria da “Izan Bidea” euskal preso eta erbesteratuen egoerari irtenbidea emateko, herritarrak mobilizatzeko, “urratsak zenbatuz eta kilometroak eginez”, eta herri honetako bizikidetzaren eta bakearen aldeko ibiltarien sare handia osatzeko. (W.)
Sopelako Udaleko DB-TU alderdiko zinegotzi bakarrak zentsura mozioa proposatu du Josu Landaluze alkatearen aurka. DB-TUren ustez “Alkatea, inbestiduratik igaro diren hilabeteetan, ez da borondatez hartutako konpromisoak betetzen ari” eta alkate berria izateko Unai del Burgo (EHBildu) proposatu du.
Zentsura-mozioaren ibilbide laburra
Mozioa eraginkorra izan dadin, eta ez DB-TU makillaje-ekintza huts bat (orain dela 15 hilabete soilik, ahalbidetu baitzuen DB-TUk EAJren alkatetza, informazio honekin batera doan argazkian ikus daitekeenez), beharrezkoa da gutxienez udaleko zinegotzien erdiak gehi batek babestea, ondorioz, beharrezkoa dira EHBildu eta Elkarrekin-Ahal Dugu zinegotzi guztien sindurak, baina erakunde bi hauek uko egin diote publikoki zentsura mozio honi argitaraturako dokumentu banatan.
United CAPS (United Caps Llagostera Sau) enpresako langileen ordezkariek salatu dute azaroaren 2an enpresak jakinarazi ziela langilei Sopelako enpresaren jarduera itxi eta Kataluniako LLagostera lantegira eramateko asmoa zuela.
Erabaki hori arrazoi ekonomikoetan eta teknikoetan oinarritzen da, baina ELA sindikatuko langileen ordezkariek ukatu egin dituzte datu horiek: “Kontu ekonomikoen irakurketatik ondorioztatzen da enpresaren finantza-egoera onbideratua dela eta onura handiak dituela”.
Greba deialdia, azaroaren 24tik aurrera
Itxiera baieztatzen bada, 37 lanpostu suntsituko dira eta eragina handia izango du Sopelan eta eskualdean; beraz, langileek haien lanpostuak defendatzeko greba mugagabea hastea erabaki dute azaroaren 24tik aurrera eta erakundei babesa eskatu diete. 37 langile hauetatik 6 Sopelakoak dira eta 16 eskualdekoak.
Hori dela eta, Sopelako Udalari itxieraren eta lekualdatzearen aurkako jarrera hartzeko eta langileekin bat egiteko eskatu diote mobilizazioak babestuz. Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiari enpresa eta lanpostuak mantentzeko irtenbideak eskatu dizkiete.
Antzinako Embalatap
United CAPS enpresa Olabide kalean dago eta taponeria plastikoko gaiak fabrikatzen ditu: kapsulak, ontzietarako itxiturak, ixteko junturak eta 2018ko apirilean, enpresa horrek Sopelako enbalaje plastikoak (Embalatap) erosi zuen. (W.)