Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Salaketak
Salaketak

Uribe Kostako Mankomunitatearen plenarioa: legala bai, baita antidemokratikoa ere.

2019 urria 3 Iruzkinik ez
Sopela UK Mankomunitatea

Uribe Kostako Mankomunitatea: garrantzi handiko erakunde ezezaguna

Uribe Kostako Mankomunitateak ia 3 milioi euro gestionatzen ditu Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz udalerrietan zenbait zerbitzu era komunean kudeatzeko: gizarte ongizatea (AES Ayudas de Emergencia Social…), hondakin batzuen bilketa, drogamenpekotasunaren prebentzioa, euskara zerbitzua, emakumeen berdintasuna, ingurugiroa… 

Uribe Kostako Mankomunitatean PNVk beste partidu guztiak baztertu ditu

141 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Salaketak

Sopelako udalak haserrea eta kexa helarazi dio Ur Partzuergoari

2019 apirila 30 Iruzkinik ez
Sopela Ur Partzuergoa

Gaur, hilak 30, Sopelako udaletxean izandako Udal Osoko Bilkuran, alderdi guztiek aho batez haien kexa eta haserrea helarazi diote Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoari apirilaren 11n eta 12an izandako ur egoera kaxkarrengatik eta bizi lagunei ez abisatzeagatik.

EHBilduk mozioa aurkeztu du, eta alderdi guztiek haien ekarpenak egin dituzte testuak guztion adostasuna lortuz.

135 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Salaketak

Sopela: GARA-ri espoliazioaz hitzaldia

2019 apirila 1 Iruzkinik ez
Sopela GARArekin bat

GARA egunkariari egiten ari zaion espoliazioaz aritzeko, eta batez ere “etorkizunera begira” hartu beharreko jokaeraz aritzeko, solasaldia izango da ostegun honetan, hilak 4, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean 18:45ean. Hizlaria Iker Bizkarguenaga, Gara egunkariko kazetaria, izango da.

GARA egunkariak jasotako kolpea “espoliazioa” da: Gara-k 3 milioi eurotik gora ordaindu beharko ditu ‘Egin’en zorra kitatzeko.

139 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Salaketak

Sinadura bilketa gazteen egoera aintzat har dadin

2019 martxoa 21 Iruzkinik ez
sinadura bilketa

Sopelako bizilagun talde batek sinadura bilketa jarri du abian sare sozialen bidez (change.org) udalak herriko nerabeei, 12 urtetik gorakoei, aukera eta egoitza egokiak eskain diezazkien.

Ekimen honen bultzatzaileen ustez Sopelak gaur egun dituen azpiegiturak urriak dira oso: gela txiki bat Kurtzio Kultur Etxean besterik ez; eta gainera, Zipiriñeko patioko argiak 19:00etan kentzen dituzte, leku arriskutsu bihurtuz. Baldintza hauetan gazteak alderrai ibiltzen dira eta beste udalerri batzuetara joan behar dute.

Sinadura bilketa abian jarri dutenek gazteengan inbertitu behar dela uste dute eta deia egiten diete alderdi politikoei gai hau seriotasunez har dezaten eta atzerapenik gabe gazteentzat plan zehatza gauzatu dezaten.

132 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Salaketak

Prentsaurrea Berangoko Makropoiektuaren aurka

2016 azaroa 9 Iruzkinik ez
Berango prentsaurrea

Berango prentsaurreaGaur goizean, azaroak 9, EHBilduko Uribe Kostako hainbat zinegotzik eta Bizkaiko Foru Aldundiko batzarkidek haien iritzia plazaratu dute Berangon eraikitzen ari diren Megaparkaren aurka.

Agerraldia Berangon izan da eta hona hemen mahairatu duten testua:

Gaur goizean Uribe Kostako EH Bilduko zinegotziok haien erabateko desadostasuna azaldu dute Berangoko Megaparka eraikitzeko erabakiarekin.

Makroproiektu honen atzean daudenek Uribe Kostako herrien bizitza hipotekatuko dute; bizitza sozial eta kulturala desagerraraziz. Herriko merkataritza eta horrekin batera, herrien bizitza desagertzera kondenatuz. Hala, gogor salatu dugu ezarri nahi diguten herri eredua; bizitzarik gabekoa, giro sozial eta kulturalik gabekoa.

Gure herri eta hiriak lo egiteko herri soil bilakatu nahi dituzte; inolako mugimendu eta bizirik gabe. Eta gu ez gaude prest hori onartzeko.

Berangoko Udal gobernua da, EAJ, alderdi popularraren laguntzarekin, eredu hori bultzatu eta ahalbidetu duena. Ez daukagu inolako zalantzarik; Berangoko udal gobernua da Berango zein beste eskualdeko herriak hiltzera kondenatu dituena.

Horren aurrean, EH Bilduk argi eta garbi merkataritza txikia zein ertainaren aldeko apustu garbia egin izan du, IRAKURTZEN JARRAITZEKO SAKATU GEHIAGO IRAKURRI

123 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Salaketak

Bihar Sopelan eraso sexisten aurkako elkartaratzea

2016 abuztua 23 Iruzkinik ez

Bihar Sopelako Udaletxe plazan eraso sexisten aurkako kontzentrazioa egingo da, arratsaldeko 20.00etan.

Sopelan gertatutako erasoaren inguruko informazioa:

Astelehen goizean, Ertzaintza Sopelan gertatutako ustezko sexu eraso bat ikertzen ari zelako berria zabaldu zen komunikabideetan.

Gertakaria zapatu goizean gertatu zen. Goizeko zortzirak aldera, Arriaterako hondartzako aparkalekuan zeuden gazte batzuek emakume bat urrunetik noraezean ikusi eta zeozer arraroa somatuta, La Triangu tabernara joatea erabaki zuten, Ertzaintzari deitu eta informatzeko (ezin izan zuten momentuan bertan deitu ez zeramatelako telefonorik). Komunikabide batzuek adierazi dutenez, hau gertatzen ari zen bitartean inguruko auzokide batek emakumea aurkitu eta beragaz berba egin ostean, honek ere Ertzaintzari deitu zion.

Momentuan bertan emakumea Gurutzetako ospitalera eraman zuten eta gertatutakoa ikertzen hasi ziren, baina ez zuen salaketarik jarri. Astelehen arratsaldean emakumea polizia etxera salaketa jartzera joan deneko zurrumurruak entzun dira komunikabideetan, baina oraingoz ez Segurtasun Sailak, ez Sopelako Udalak, ezta bestelako erakunde ofizialek ez du horrelakorik baieztatu.

Sopela.net-ek gertatutakoa salatzen du

Sopela.net-etik biktimari elkartasuna adierazi nahi diogu eta erasoa salatu. Honekin batera, honelako gertakarien aurrean zuhurtziaz eta informazio kontrastatua emanez berri emateko konpromezuarekin jarraituko dugula adierazi nahi dugu.

 

123 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Salaketak

BIHAR, hilak 16, Frackingaren aurkako giza katea Plentzian

2016 uztaila 15 Iruzkinik ez
fracking plentzia

fracking plentzia

Frackingaren aurkako gaitzespen soziala erakusten jarraitu nahian, giza-katea antolatu dute BIHAR Plentzian. Horretarako, 15:30etan Arkoteko ranpan elkarretaratzea egin dute.

Horretaz gain, egun osoko egitarau ikaragarria prestatu dute:
12:00 Poteo musikatua eskabetxeria
14:00 Herri bazkaria Danontzat Gaztetxean
15:30 Arkoteko ranpan olatu-hormara joateko
16:00 Giza katea olatu-horman
18:30 DJ (Reggae/Ska) Danontzat Gaztetxean

Frackingaren aurka gaude eta egongo gara!
ANIMATU ETA PARTE-HARTU!

118 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Salaketak

Urdulizko ospitaleak sortuko duen trafikoa ikustarazteko: KOTXE KARABANA

2016 maiatza 26 Iruzkinik ez
sopela autokarabana

sopela autokarabana

 

 

 

Gaur ostirala, maiatzaren 27an, kotxe karabana batek Sopelako eta Urdulizko kaleak zeharkatuko ditu ospitalearen irekiaren ondorioz herri hauen herritarrek nozituko duten trafiko hazkundearen  “simulakroa” egiteko. Kotxe karabana Uribe Ospitalea Herri plataformak antolatu du, eta ekimen honen helburua herritarrak eta ospitalearen arduradunak sarbide duinen beharraz kontzientziatzea da. Kalkuluen arabera 4200 kotxe gehiagok zeharkatuko dute egunero Sopela eta Urduliz.

18:30ean Urkon
Kotxe karabanaren abiapuntua Urkoko aparkalekua izango da, eta hitzordua 18:30ean.

 

Argazkian: egingo den bidea

124 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 1 of 212»

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Zipiriñe decide su futuro: nuevo edificio en Loroño. 444 ikustaldi
  • Acuerdo económico en la empresa United Caps de Sopela tras 65 días de huelga 429 ikustaldi
  • Hauek dira Sopelako udaltzainen trebetasunak? 411 ikustaldi

Sopela.net