Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Zuk esan
Iritziak

Udal konpromisoak prestatzeko bilera irekiak

2015 martxoa 25 Iruzkinik ez
konpromisoen karta

Bihar osteguna, hilak 26, Sopelako EHBilduk udal hauteskundeetan aurkeztuko duen konpromisoen karta erabakitzeko hirugarren bilera izango da 19:00etatik aurrera EHBilgunean (Sabino Arana 9)

Bilera honetan komunikazioa, herri partaidetza, hautetsien soldatak eta dietak, gestioa, udal lan baldintzak, udaltzaingoa, enplegua, merkataritza, ostalaritza, turismo… gaiez hitz egingo da. Bileran interesa duen edozein lagunak har dezake parte eta gaiak bideratzeko EHBilduko hautagai batzuk egongo dira.

Orain arte beste bi bilera egin dira, lehenean (hilaren 17an eginda) euskara, hezkuntza, kultura, osasuna, kirola, jaiak, herri kultura, gazteak, autogestioa, nazio eraikuntza, prozesu politikoa, gatazka politikoa, presoak, iheslariak, giza eskubideak, nazio ikurrak… aztertu ziren

Bigarrenean (hilaren 23an) ondorengo gaiak mahairatu ziren: elikadura subirotasuna, energia sostengarriak, birziklapena, zero zabor, hirigintza, auzoak, etxebizitza, bizi kalitatea, lana, auzolana, Sopelako herri nortasuna…

Azken bilera martxoaren 31an izango da eta pertsona nagusiak, feminismoa, internazionalismoa, kooperazioa, etorkinak,  kultur aniztasuna, funtzinaliate ezberdinak, sexu askatasuna… bezalako gaiak tratatuko dira.

99 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Artikuluak

Sopelako EHBilduk konpromisoen karta erabakitzeko saioak.

2015 martxoa 14 Iruzkinik ez
ehbilgune

Sopelako EHBilduk lau bilera antolatu ditu martxoan udal hauteskundeetan aurkeztuko duen konpromisoen karta erabakitzeko. Bileretan gaiak aurkeztuko dira eta interesa duen edozein lagunak parte har dezake. Gaiak bideratzeko, bilera guztietan, EHBilduko hautagai batzuk egongo dira eta guztiak EHBilgunean (Sabino Arana 9) izango dira 19:00etatik aurrera.

Bilera irekiak, gaiak eta egutegia

Lehen bilera martxoaren 17an (asteartean) izango da eta ondorengo arloak izango dira mintzagai: euskara, hezkuntza, kultura, osasuna, kirola, jaiak, herri kultura, gazteak, autogestioa, nazio eraikuntza, prozesu politikoa, gatazka politikoa, presoak, iheslariak, giza eskubideak, nazio ikurrak…

Bigarren bileran, martxoak 23an (astelehenean) ondorengo gaiak mahairatuko dira: elikadura subirotasuna, energia sostengarriak, birziklapena, zero zabor, hirigintza, auzoak, etxebizitza, bizi kalitatea, lana, auzolana, Sopelako herri nortasuna…

Martxoaren 26an (ostegunean) komunikazioa, herri partaidetza, hautetsien soldatak eta dietak, gestioa, udal lan baldintzak, udaltzaingoa, enplegua, merkataritza, ostalaritza, turismo… gaiez hitz egingo da.

Azken bilera, martxoaren 31n(asteartean)kontuan izango dira pertsona nagusiak, feminismoa, internazionalismoa, kooperazioa, etorkinak,  kultur aniztasuna, funtzinaliate ezberdinak, sexu askatasuna…

104 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Iritziak

Garestiagoa da kultura eza

2015 urtarrila 20 Iruzkinik ez
kurtzio


kurtzioGabonetan heldu zen gure etxe guztietara, bi hilero heltzen den bezalaxe, Sopelako udalak prestatzen duen triptiko txukuna kultur ekitaldien berri emanez; azken honetan urtarrilari eta otsailari zegozkien jardunak jasotzen ziren. Triptikoaren irakurketak zorabioa sortzen du: nora eta noiz joan? Zer ordutan? Zer egin behar dut-dugu egun horretan? Zalantzarik gabe aukera zabala eta ona.

Urtarrilaren erdialdean gaude eta 2015 honetan, Sopelan laburmetraien topaketa izan dugu (sarrerak agortu ziren), Bernardo Atxagarekin disfrutatu dugu, irakurleon kluba antolatu da, Shakespearen “Mucho ruido y pocas nueces” antzezlanaren egokitzapenarekin egin dugu barre (sarrera asko saldurik)… Urtarrila ez da orain bukatu eta ate joka daude“Loreak” filma (bi saio eta bietan sarrerarik ez), “Txaleo” flamenko ikuskizuna eta “Gure Esku Dago”ren bitartez Jostuna dokumentala.

Otsailekoa ere aurreratu digute: Guggenheim Museoak arte garaikidearen inguruko zikloa eskainiko du Kurtzion, “Itxasoren emazteak” dantza, musika eta teatro ikuskizuna zain dugu Urkon; Fausto antzezlana; Zinegoak (zine gaylesbotrans zikloa)… eta inportanteak diren, baina jadanik ohitu garenez gutxiago aipatzen ditugun ohiko ekitaldiak: haurrentzako pelikulak eta antzerkiak, genero perspektibaren araberako hamabosteroko filmak….

Kultur arloan eguneroko lana bikain egiten den bitartean, etsigarria da entzutea eta irakurtzea politikari batzuek Udal Gobernu taldeari (EHBilduri) egindako hainbat kritika: “gehiegi gastatzen duela kulturan”, “festibalen batean aurrekontuak gainditu duela…”. Aurre-kanpainan gaude eta edozein ganorarik gabeko esaldi baliagarria omen da lerro distiratsu batzuk lortzeko egunkari lagunaren orrietan.

Aipatutako jardun hauek guztiak ikusita, patetikoak dira politikakeri merke hauek, eta ozen ZORIONDU behar da-dugu kultur agenda hau prestatzen dutenak. Herri baten kultura garestia da, bai; baina herri horren kultura eza garestiagoa. (G.V.)

113 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Iritziak

Zer gertatzen da Kutxabank-en?

2014 maiatza 4 Iruzkinik ez
kutxabank

kutxabankAzken aste hauetan eztabaida eta zalaparta ugari izan da Kutxabak-en pribatizazioa dela eta. Interesgarria delakoan EhBilduren 4 aldizkarian dagoen artikulua argitaratzen dugu hitzez hitz: 

Al final repetimos el artículo en castellano

 

Kutxabank: Egindako iruzurra errepikatu nahi dute EAJk eta PPk

Kutxabanken izan diren azken gertaerek agerian utzi dute zeintzuk diren EAJ eta PPren arteko akordioaren helburuak. Parez pare ireki zuten Kutxabank pribatizatzeko aukera, eta orain argudio faltsuak erabiltzen ari dira, beste aukerarik ez dagoela erakutsi nahian. Bi dira erabiltzen dituzten gezurrak: pribatizazioa saihestezina dela, eta pribatizazioak bakarrik salba dezakeela kutxen gizarte-ekintza.

Agerikoa da EAJk eta PPk, PSE-EEren laguntzarekin, obra sozialaren arrasto guztiak ezabatu nahi dituztela Kutxabanketik. Horregatik, gaindiezinak diren bi marra gorri jartzen ditugu EH Bildutik: pribatizazioari eta obra sozialaren desmantelamenduari ezezko borobila.

Kutxabanken pribatizazioa lortzeko, Administrazio Kontseiluan kontrola behar dute EAJk eta PPk. Hala, Legebiltzarrean elkarrekin Kutxen Legea aurrera ateratzea lortu ostean, kide kopurua beraien artean banatu zituzten. Kontuan izan behar da kutxen lege horren helburua zela udalek kutxetan -eta beraz, Kutxabanken- zuten kontrol publikoa murriztea.

Argi eta garbi utzi behar da Kutxabank egun bankua dela, baina bere akzioen jabeak hiru kutxak direla. Beste edozein bankurekin parekatzean, EAJk eta PPk helburu bezala dute: pribatizazioari bidea irekitzea, euskal enpresetan dituzten akzioak saltzea eta izandako helburu sozial eta publikoak baztertzea.

Bestalde…

114 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Iritziak

Mesfidatien argazkia

2014 urtarrila 15 Iruzkinik ez
Fredi Paia

Fredi PaiaPasa den larunbateko manifestazioak zer esan handia eman du. Duda barik urrats garrantzitsu baten aurrean gaude, alde batetik  abian dagoen prosezuari babesa emateko eta beste aldetik boikoteatzeko Estatutik daramaten apustua gainditzeko. Fredi Paiak GARA egunkarian duen zutabean bere gogoeta eskaini digu eta gure agerkari digitalera ere ekarri nahi dugu. Hemen duzue Fredi Paiaren hausnarketa:

MESFIDATIEN ARGAZKIA (gara 2014-01-15)

Barikuko bazkalorduan iraganera bueltatuko ginela ematen zuen. Madrileko gobernuak, Estrasburgoko sententziak erasan dion desgastearen ondorioz indarra erakutsi behar zuen, bere kontrolpean dagoen gatazka politikoko arlo bakarraren zentralitatea blokeorako arma nagusia baitu.

Ultraeskuineko biktimen elkarteak gurutzada ebanjeliko betean, ustelkeria aferez inguraturik, emakumeen burujabetzaren aurkako legeak eragindako barne gatazkaren ekaizpean… atentzioa desbideratu behar zuen.

Berez, azken hamarkadan, Lizarra-Garazi lehertu eta nazio eraikuntza prozesua atzeraka hasi zenetik,  alderdi bakoitzak hartu duen paperari erreparatuta, tren arteko talkak saihetsezina ematen zuen. Batzuek «ni banoa», besteek «nik aginduak bete behar ditut», abertzaleak gure artean kolpeka, eta nazionalismo espainiarra irribarretsu.

Baina orduan miraria gertatu zen. Joseba Sarrionandiak «ezinbesteko antzerkitik ziurtasunik gabeko politikara» deitzen duena. Madrilen aginduz elkar astintzen egon behar zutenek deialdi bateratua egin zuten. Salbuespen egoera baten aurreko salbuespen neurria zela argitu zuten. Beste era batera esanda, gau batez elkarrekin oheratzeak ez duela inor maitale egiten, are gutxiago bikote. Baina ni, eta beste ehunka mila euskaldun, Bertsolari Finalean baino gehiago hunkitu ginen.

133 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Iritziak

Parte hartu gure inkestan

2013 azaroa 11 Iruzkinik ez
galdera

Sopelako urriaren 29ko Udal Osoko Bilkuran hiru proposizio onartu ziren, esanahi politiko sakonarekin: HERRIRA mugimenduaren aurkako sarekada salatzeko, eta Madrilgo Audientzia Nazionalean burutzen ari diren epaiketak gaitzesteko (Gazte mugimenduaren aurkakoa, eta “Herrikoen” sumarioa deritzona)

Zure ustez proposizio mota hauek badute balorerik? 

EZ: Proposizio sinbolikoak dira, besterik ez, eraginik gabekoak.
BAI: Balore handia dute, Euskal Herriko Udal guztietan hauen moduko ebazpenak onartuko balira, eragina izango lukete.
BAI: Egia da proposizio hauen balorea sinbolikoa dela; baina herritarron nahia instituzioetan islatzea badu garrantzia.

GURE AZKEN INKESTAN ondorengo galdera egin genuen:

¿Crees que el acuerdo PNV-PSOE en el Parlamento Vasco, tendrá influencia en la vida diaria del Ayuntamiento de Sopela”?.

La mayoría de las personas que han respondido a la encuesta, el 63,9%  creen que SI, que platearan muchos puntos de forma conjunta y en los temas claves (presupuestos, tasas, impuestos… bloquearan las iniciativas del equipo de Gobierno de BILDU.
El 9% opina que NO, que en Sopela no actuaran de forma conjunta… que tienen intereses muy distintos y el 4% opina que acabaran planteando una moción de censura al equipo de Gobierno de BILDU. 

116 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Artikuluak

Lander Unanue sopeloztarrari elkarrizketa

2013 apirila 12 Iruzkinik ez
abarkatxo

abarkatxo

 

 

Gaurko GARA egunkariak (apirilak 12) elkarrizketa luzea egin dio Lander Unanue sopeloztarrari.

Lander telekomunikazioetako goi ingeniaria da, Mondragon unibertsitateko irakaslea eta hainbat aplikazio kaleratu ditu teknologia berrien munduan sakonduz.

Hona hemen GARAk egindako elkarrizketa

113 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Artikuluak

Herritarrok euren koloreekin

2013 otsaila 11 Iruzkinik ez
bizkaiko hitza

bizkaiko hitza

 

 

Berria egunkariko Bizkaiko Hitza gehigarriak “Herritarrok euren koloreekin” izeneko erreportajea argitaratu du azken bolada honetan Bizkaiko hainbat herritan eman diren Espainiako banderaren inposizioaz.

 

Aipatzen diren egoeren artean Sopelan gertatu zena azaltzen da, argazki pare batez lagundurik.

 

Hona hemen Bizkaiko Hitza-ren erreportajea: Herritarrok euren koloreekin 

120 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 9 of 11« Lehena...«891011»

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Sopela: despido en Vacuplast por defender derechos laborales 789 ikustaldi
  • Sopela, 182… 400 tasatik urrun, baina kontuz. 131 ikustaldi
  • Semipeatonalización del centro: retraso, contradicciones y sin acuerdo. 87 ikustaldi

Sopela.net