HIRUKA, Uribe Kostako astekariak argitaratu duen artikulua hitzez hitz kopiatzen dugu . Artikuluak Iker Rincon Morenok sinatzen du.
Urdulizko ospitaleak ekarriko dituen ondorioez kezkatuta, Uribe Ospitalea Plataforma aurkeztu berri dute, Urduliz Rurala eta SUSAN elkarteek osatutakoa. SUSAN sinadurak batzen hasi da, gaia Bizkaiko Foru Aldundira eroateko helburuagaz, besteak beste. Ospitalerako sarbideen inguruan erakundeek duten “deskoordinazioa” salatu dute, besteak beste.
Zer asmogaz sortu duzue plataforma?
Labur esateko, ospitaleak ekarriko dituen ondorio txarrak gutxitzeko eta onak indartzeko asmoarekin sortu dugu Uribe Ospitalea Plataforma. Era berean, Urdulizko ospitale berriaren irekierarekin kezkatuta dauden biztanleen bilgune izan nahi dugu.
Urdulizen bazebilen aspalditik Urduliz Rurala elkartea ospitalearen irekierarekin kezkatuta. Besteak beste, garraio publikoak, trafikoa eta aparkalekuaren udal kudeaketak edota irisgarritasunak kezkatzen zitzaien talde horretako partaideei. Urdulizko Udalera informazio eske joan arren, ez zuten inolako erantzunik jaso, nahiz eta kontsultarako ildo ofizialak jarraitu. Alkatetzatik erantzunik jasotzen ez zutenez, Udalean zeuden alderdi politikoengana jo zuten informazio eske.
Bestalde, Urduliz Rurala ezagutu barik, hainbat lagun elkartuta geunden Sopelan, SUSAN elkartearen izenpean. Ospitalaren irekierak Sopelan ekarriko zuen trafikoaren handitzearen ondorio kaltegarriak, segurtasunaren gutxitzea, zaratak, kutsadura edota udal egituren kaltetzearekin genbiltzan kezkatuta. Sopelako Udaleko alderdi politikoengana jo genuen gure kezkak zabaltzeko, baina ez genuen esperotako erantzunik jaso. Hain zuzen ere, alderdi hauetako bat, DB-TU, izan zen Urduliz Rurala gurekin harremanetan jarri zuena.
Hortaz, nortzuek osatzen duzue taldea zehazki?
Esan bezala, Urduliz Rurala eta Sopelako SUSAN elkarteek sortu genuen plataforma. Sopelako eta Urdulizko udaletako alderdi politikoek erantzun desberdinak eman zizkiguten: batzuek ez ziguten hitza eman, eta beste batzuek gure proiektuan sinistu zuten, EH Bilduk eta DB-TUk, batez ere. Eurak laguntza eskaintzen ari dira gaur egun, bileretan ekarpen baliotsuak egiten edo koordinazio-lanak egiten. Hala ere, argi utzi behar dugu gure izaera apolitikoa dela; bestelako alderdiak ez daude gurekin eurek ez dutelako nahi izan. Era berean, udalerri bi hauetatik aparte, Mungialdea, Plentzia, Gorliz eta beste hainbat udalerritako jendearen laguntza jasotzen ari gara gaur egun.
Hainbat galdera mahaigaineratu dituzue ospitale horren inguruan…
Bai; galderak dagozkien erakundeei zuzendu dizkiegu. Gu guztiz seguru gaude erakunde horiek, Osakidetza zein Eusko Jaurlaritza barne, planifikazio koordinatu bat eduki beharko zuketen, baina ez dugu koordinazioa hori inondik ikusten.
Zein izan da erakunde guzti horien erantzuna?
Udalen erantzunak oso eskasak izan dira; Plentzia, Bakio eta Lemoizko udaletako erantzunak baikorrak eta lagungarriak izan ziren. Bestalde, Metro Bilbaok eta Bizkaibusek esan zuten ez zutela aurreikusi maiztasunak areagotzea. Halaber, Arartekoari bitartekotza-lanak egitea eskatu diogu, baina ez dugu erantzunik jaso. Batzar Nagusietan ere entzunaldi bat eskatu nahi dugu; eta horretarako, zer nolako baldintzak eta pausuak eman behar diren jakiteko informazioa biltzen ari gara orain.
Zein da plataformaren helburua? GEHIAGO IRAKURRI SAKATU