Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Iritziak
Iritziak

Sopela.net… uztailean eta abuztuan mantxoago

2018 uztaila 15 Iruzkinik ez
sopela.net

Sopela.net astiroago ibiliko da uztailean eta abuztuan. Alde batetik, herrian sortzen diren albisteak murrizten direlako uda garaian eta bestetik Sopela.net-ek ere “oporrak” hartzen dituelako.


Dena dela, albisteak murrizteak eta oporretan egoteak ez du esan nahi “deskonektatzea”, beraz  Sopela.net adi egongo da eta suertatuko den guztia web orrian islatuko da.

131 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Iritziak

Sopelako ikastetxeetatik Babes Ofizialeko etxebizitzetara

2018 otsaila 3 Iruzkinik ez
Sopela Ikastetxeetatik etxebizitzeetara

Sopela Ikastetxeetatik etxebizitzeetara

Amaieran erdaraz: De los centros educativos a la vivienda protegida en Sopela
Juan Mª Sanchez (Sopelako ehbilduko zinegotzia)

 

Ikastetxeei buruzko ziurtasunak eta zalantzak
Hainbat ziurtasun baziren…

*Iberre txikia geratu dela eta Zipiriñen barrakoiak daudela.

*Institutua handitu ahal izateko, Abaro eskualdeko orube bat udaletxearen esku uzteko hitzarmena zegoela hiru aldek sinatua: Sopelako udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Abaro eskualdeko jabeek. Hitzarmen hori sinatu zenean, PNVk ez zuen kudeatzen instituzio bat ere: Sopelako udala EHBilduren esku zegoen eta Eusko Jaurlaritza PSEren eskuetan. Esanguratsua.

*Institutua handitzeko finantzazioa aginduta bazegoela, eta gauzatzeko gehienenezko epea 2017ko azken hiru-hilean zela.

*PNV-PSE gobernu taldeak, behin baino gehiagotan esan zigula Abaroko jabeekin harremanetan zegoela eta 2016ko azarorako gune horretako plan partziala ez bazegoen eginda, Udalak berak egingo zuela.

*Sopelan eskolarizatzea ez dela ziurtatzen ertain eta epe luzean.

*Eusko Jaurlaritzak ez duela bermatuta aurrekontuetan nahitaezko finantzazioa institutu berri bat eraikitzeko, ezta Iberrekoa Lehen Hezkuntzak duen beharretara egokitzeko.

eta orain zalantzak daude…

Baina, bat-batean, 2017ko abenduan, ziurtasun hauek guztiak desagertzen dira eta zalantzak nagusitu egiten dira. Sopelako PNVk, bere kabuz, argudiorik eman gabe eta komunikabideen bidez jakinarazten digu 2 milioi euro gastatu behar ditugula oruberen bat erosteko eta bertan institutu berri bat eraikitzeko; diru hori lortzeko udalak beste hainbat lur sail batzuk saldu behar ditu, eta ez zaigu esaten zeintzuk diren sail horiek, ez haien tasazioa, ezta zeintzuk diren eros daitezkeen orubeak. Urtarrileko udal osoko bilkuran Zipiriñeko Guraso Elkartea ordezkariak izan ziren informazio hau eskatzeko eta oraingo honetan ere ukatu zitzaien.

PNV-PSE Gobernu Taldeak informazio guztia “ezkutatzen” du gerta litekeen “espekulazioagatik”. Lotsarazteko moduko argudioa kontuan hartuz egoera hau guztia PNVk izan duen hiri-plangintzaren ondorio zuzena dela, etxegileen eta espekulatzaileen interesei lehentasuna eman zaie sailik onenak gordez txaletak eta luxuzko etxeak eraikitzeko eta ez dira kontuan izan zuzkidurarako sailak, eskoletarako, eta udal zerbitzuetarako inork nahi ez zituen lurrak geratu dira soilik udalarentzat, erabiltezinak zirenak, aprobetxamendu ez zeukatenak e.a.

Hezkuntzatik etxebizitzetara BOE

Orain arte institutuarenn handitze lanak Abaron egiteko zeuden… ideia hau baztertzen bada… Zer gertatuko ote da Abaro gunean aurreikusita dauden Babes Ofizialeko Etxeekin? Abaroko etxegintzaren %75a BOE egiteko da, ia-ia 500 Babes Ofizialeko Etxebizitza. Oraingoan ere, EHBilduk hitzarmena lortua zuen Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailarekin BOEak eraikitzeko Abaron. Lehentasun osoko gaia Sopelako etxebizitzen egoera ikusita. Hezkuntza eta etxebizitzen beharrak lehentasun handiko erabakiak dira eta ulergaitzak dira PNVk jartzen dituen trabak konponbide bat emateko Abaroko sailari, berriro ere bazterrean utzita. Edo berrio ari al gara espekulazioaz? Hausnarketa:  11 edo 12 urterekin kanpora doaz ikastera eta ez dira itzuliko, Sopelan etxebizitza lortzea ezinezkoa baita.

EHBilduk baditu proposamenak

a) – Institutua handitu gaur egungoaren ondoko lurretan.
b) – Ikastetxe berri bat Haur eta Lehen Hezkuntzarako.
Proposamen hauek edo egoera hau bideratuko duen beste edozein aztertzeko gure aldeko jarrera plazaratzen dugu.

Beraz zera proposatzen dugu: Abaroko jabeekin adostasuna ezinezkoa bada, institutua egiteko beharrezkoak diren lurrak Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko, Euskal Herriko Lurzorua eta Hirigintzaren legearen 188. artikuluak aurreikusten duen “zuzkidura publikoetara lursailak zuzenean okupatzea” erabiltzea. Proposamen honek badu oinarri juridikoa eta orain arte inork ez du errefusatu. Teknikoen iritzien arabera bide administratiboa 3 edo 4 hilabetetan gauzatuko litzateke. Beraz, PNVren aldetik borondate politikoa balego, lur horietan eraiki liteke institutua eta gainera bidea zabalduko zitzaion Abaroko ia 500 BOE horien eraikitzeari.

EHBilduk irtenbideak bilatzen jarraitzeko konpromisoa du, baina behin betiko konponbidea emateko gauza diren bakarrok Iberre eta Zipiriñeko gurasoak dira, haien seme-alaben kalitatezkoa eta era duin batean hezkuntza jasotzeko eskubidea aldarrikatuz.

De los centros educativos a la vivienda protegida en Sopela

Certezas e incertidumbres sobre los centros educativos en Sopela
Teníamos algunas certezas…

118 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Iritziak

Sopelan: Welcome tourist. You are now in The Basque Country

2017 abuztua 21 Iruzkinik ez
Sopela welcome

Sopela welcomeUda honetan gaizki deitutako “Turismofobiaz” luze hitz egin den bitartean, Sopelan turistei ongi etorria eman zaie eta Euskal Herria ezagutzeko duten interesa eskertu zaie.
Eskertzeaz gain, Euskal Herriari buruz oinarrizko informazioa eskaini da gaztelaniaz, ingelesaz eta frantsesez herriko hormetan jarritako karteletan: lurralde historikoak, kultura, hizkuntza eta gaur egungo egoera politikoa.

Karteletan jartzen den informazioarekin ados egon daiteke ala ez, baina zalantzarik gabe Euskal Herriko egoeraz gutxieneko interesa duen edozein turistak eskertuko du informazio hau, bide ofizialetan ez baitu inon aurkituko.

Hona hemen kartelaren testua gaztelaniaz:

Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Lapurdi, Zuberoa y la Alta y Baja Navarra unidas por su historia, cultura, lengua y voluntad de sus gentes formamos una de las naciones más antiguas de Europa. Euskal Herria es una nación dividida por los estados francés y español, que niegan la capacidad de decidir a la población vasca.

Hay más de 335 presos políticos. Si situación se debe solucionar de manera urgente. El ejercicio del derecho de autodeterminación y el respeto a la decisión de la ciudadanía son fundamentales. Euskal Herria quiere decidir su futuro de manera libre y democrática.

Gracias por su interés y por respetar lo que somos. Visite nuestro país y cuente en el suyo que en este rincón de Europa conoció un pueblo que reclama sus derechos.

128 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Iritziak

Sopela.net: astiroago uztailean eta Abuztuan

2017 uztaila 18 Iruzkinik ez
sopela.net

sopela.net

Sopela.net astiroago ibiliko da uztailean eta abuztuan. Alde batetik, herrian sortzen diren albisteak murrizten dira uda garaian eta bestetik Sopela.net-ek ere “oporrak” hartzen ditu.

Dena dela, albisteak murrizteak eta oporretan egoteak ez du esan nahi “deskonektatzea”, beraz  Sopela.net adi egongo da eta suertatuko den guztia web orrian islatuko da.

119 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Iritziak

Sopeloztarrok, ospitalea dela eta, trafikoaren konponbidea eskatzen dute.

2017 ekaina 27 Iruzkinik ez
Sopela Ospitalea Olabide ez

Sopela Ospitalea Olabide ez

istripua Olabide kaleanOspitalerako sarbidea: “Irtenbideak nahi ditugu, manipulaziorik ez!”

Urduliz Ospitalearen Herri-plataformaren deiari erantzunik, auzotar talde handi batek elkarretaratzea egin du gaur, hilak 27, Sopelako udaletxeko plazan  “Irtenbideak nahi ditugu, manipulaziorik ez!” goiburu pean. Elkarretaratzea 19:00etan izan da eta 19:30ean Udal Osoko Bilkurara igo dira hainbat bizilagun udal agintarien aurrean ospitaleraino egin nahi duten errepidearen aurkako jarrera eta desadostasuna adierazteko.

Udal Gobernu taldeak egiteko asmoa duen Olabide – Osteiko – Ospitalea loturak ondorioak larriak eta atzeraezinezkoak ekarriko ditu sopeloztarron bizi kalitatean herri-plataformaren kideen ustez. Bertaratutakoek, gainera, Sopelak duen saihesbide baten beharra aldarrikatu dute eta Udal Gobernu taldeak egoera konpontzeko duen borondate eza salatu dute.

Inkesta, berdin manipulazioa

Honekin batera, bai udaletxeko plazan, bai pleno aretoan, argi adierazi da Sopelako udalak ospitalerainoko bide berriaren inguruan telefonoz egindako inkesta eta galdetegia azpijokoa izan dela. Inkesta horren bidez Urdulizera doan bide berria egitea justifikatu nahi izan du udalak eta horretarako “galdera nahasiak eta alderdikoiak egin ditu, trafikoaren benetako datuei buruzko informazioa ezkutatuz, bide horren legaltasunaz dauden zalantzak isilaraziz eta dauden bestelako bide aukerak desagerraraziz ”.

Atzo istripua Olabiden

Aurreikuspenik txarrenak atzo bete ziren, Olabide kalean auto batek bizilagun bat harrapatu zuen eta gaurko elkarretaratzean eta plenoan izandako adierazpenetan kasu hau aipatu da, nahiz eta alkateak “ohiko istripu estatistikan” sartzeko ahalegina egin.

119 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Iritziak

Urduliz ospitalearen plataformak: “Irtenbideak nahi ditugu, manipulaziorik ez”

2017 ekaina 20 Iruzkinik ez
Sopela Ospitalea

Sopela OspitaleaAl final en castellano: La plataforma Hospital de Urduliz: queremos soluciones, no manipulaciones.

 

27an kontzentrazioa

Irtenbideak nahi ditugu, manipulaziorik ez! goiburupean Urduliz ospitalearen herri-plataformak deia egin du datorren ekainaren 27ko plenora joateko 19:30ean haien desadostasuna adierazteko udal agintarien aurrean eta benetako prozesu parte-hartzaile bat eskatzeko asmoz: herritarrak behar bezala informatuz eta herritarrei erabakitzeko aukera emanez.

Urduliz ospitalearen plataformak Sopelako udalaren jokabidea salatu du

Urduliz ospitalearen herri-plataformak Sopelako udalak izan duen jokabidea salatu du eta ospitalerako bide berriaren inguruan Udal Gobernuak telefonoz egindako inkesta azpijokotzat jo du. Inkesta horren bidez, Plataformaren ustez, Urdulizera doan bide berria egitea justifikatu nahi du udalak galdera nahasiak eta alderdikoiak eginez, trafiko-arazo benetako datuei buruzko informazioa ezkutatuz eta isilaraziz bide horren legaltasunaz dauden zalantzak Udalaren Idazkariak egindako txostenaren arabera.

Plataformako kideen arabera, inkesta honekin gertatutakoa aurretiaz Udal Gobernuak agindutako trafikoaren ikerketaren jarraipena baino ez da. Kasu bietan sopeloztarrei iruzurra egin nahi zaie “Berangoko megapark-era eta ospitalerako bidean gure herria zeharkatuko duten milaka kotxeekin pozik gaudela sinestaraziz eta horrexegatik Urdulizera doan bide berri hori egin behar da Sopelako trafikoa arinagoa izan dadin”

Plataformak argi salatu du, Udal Gobernuak 2016ko martxoko plenoan erabakitakoari muzin egiten diola, Udal Osoko Bilkura horretan Urdulizeko Ospitalak sortutako trafiko arazoari alternatibak aztertzeko beharra ebaitzi baitzen eta horien inguruan prozesu parte-hartzaile bat bultzatzeko hitza eman zen. Hori egin beharrean auzotarren eskariei uko egiten zaie eta diru publikoa erabiliz, manipulazio-kanpaina bat abian jarri du udalak joan den legegintzaldian egindako alternatiben ikerketa tiraderan gordeta mantentzen duten bitartean.

Plataformaren konpromisoak

Publikoa egindako komunikatuan, herriko trafiko arazoak konpontzeko lanean jarraituko duten konpromisoa adierazi dute plataformako kideek: “Sopelak saihesbide bat behar du”  (beste hainbat udalerritan egin duten bezala)” eta egungo Udal Gobernuaren jarrera salatzen jarraitzeko asmoa dute ospitalerako bide horrek gure herriko bizi-kalitatean duen eragina gogor kritikatuz, hain zuzen ere informazio kanpaina bat jarriko dute abian udan ostean mobilizazioak berrindartzeko.

La plataforma “hospital de urduliz”: queremos soluciones, no manipulaciones.

Bajo el lema “QUEREMOS SOLUCIONES, NO MANIPULACIONES” la plataforma “Hospital de Urduliz” ha realizado un llamamiento para acudir al pleno del próximo día 27 a las 19:30 y expresar su malestar exigiendo un verdadero proceso participativo, donde se informe y se dé posibilidad de decidir a la ciudadanía.

La plataforma “Hospital de Urduliz” denuncia la actitud del ayuntamiento de Sopela.

La plataforma “Hospital de Urduliz” ha denunciado públicamente la actitud del ayuntamiento de Sopela y valora que la recogida de opiniones sobre el vial del Hospital encargada por el alcalde de Sopela y su equipo de gobierno es una burda maniobra para justificar la realización de este vial considerado ilegal por la propia Secretaría del Ayuntamiento. En opinión de la plataforma, en dicha encuesta se ha ocultado este hecho y la problemática del aumento del tráfico en Sopela formulando preguntas poco claras, tendenciosas y sin datos completos. Para continuar leyendo pulsar “GEHIAGO IRAKURRI”

119 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Iritziak

Sopela.net Sopelan erroturik

2017 maiatza 16 Iruzkinik ez
Sopela Sopela.net

Sopela Sopela.netSopela.net agerkari digitalak bere helburu xumea betetzen jarraitzen du. 2016an hilero 2500 bisita inguruan gabiltza:

***Urtarrilean: 2660 bisita
***Otsailean: 2586 bisita
***Martxoan 2330 bisita
***Apirilean: 2611 bisita

Honez gain Facebookean 188 “Atsegin” ditugu eta Twitterren 502 jarraitzale.

Hemen duzue Sopela.net-en aurkezpena (AMAIERAN ERDARAZ)

Sopelan herri mugimendu asko daude, herri ekimenak, instituzioetatik haragoko bestelako errealitateak eta hori guztia islatu nahi dugu. Gehienetan, herrietako gertakari “xume” horiek, eguneroko gertaera eta informazio “txiki” horiek, ez dute inolako islarik komunikabide handietan. Hor dago “Sopela.net”: tarte hori eskaintzeko, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea da gure nahia.

Gure herrian, gauza asko gertatzen dira: batzuk txalotzeko, beste batzuk salatzeko, hainbat gainditzeko eta beste hainbat miresteko. “Sopela.net” geroari begiratzeko leihoa da, eta hedabide nagusienetan tokirik ez duen errealitatearekin bat egiteko geltokia da. Leiho apala, baina eskuragarria sopeloztarrontzat.

Eta zintzoak izan nahi dugu: informazioa interpretatu egiten da, eta “Sopela net”-ek argi eta garbi definitzen du bere burua komunikabide aurrerakoi, herritarra, ezkertiarra, gaztea, feminista eta abertzale bezala.

Zure ekimenarekin eta ilusioarekin  leiho honetatik begiratzeko gonbidapena egiten dizugu.

“Sopela.net”  es un medio de comunicación humilde, pero con un claro objetivo: informar y reflexionar sobre Sopela; dar un servicio a todos y todas las vecinas de Sopela y ofrecerles un espacio para que puedan publicar sus artículos, opiniones y aportaciones.

118 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Iritziak

zorionak

2016 abendua 24 Iruzkinik ez
sopela.net zorionak

sopela.net zorionak

100 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 2 of 8«1234»...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • ZIPIRIÑE BERRIA 236 ikustaldi
  • Sopela, Eleizalde kalea oinezkoentzat: zorionak, kritika bat eta kezka bat. 216 ikustaldi
  • ZIPIRIÑE BERRIA 153 ikustaldi

Sopela.net