Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Artikuluak
Artikuluak

Kontuan hartzeko datuak

2017 urtarrila 3 Iruzkinik ez
estadistika

Sopela.net-ek 24.420 bisita eta 54.174 orrialde karga izan ditu amaitu berri den urtean. 24.420 bisitarietik, 12.468 (51,06 %) ordenagailutik sartzen dira, beste 10.972 (44,93 %) mobiletik eta azken 980ak (4,01 %) tabletetik.

Sare Sozialei dagokionez, Facebookeko “pagean” 173 atsegin lortu ditugu, Twitterren berriz, 484 dira jarritzen digutenak. Gure Youtubeko Kanalak 66.000 bisitatik gora izan ditu jaio zanetik.

Telegrameko Difusioi taldean 45 lagun daude.

Urte barri guztiak bezala, 2017a ez da ezbardina izango eta erronka bategaz gatoz: Bideo Elkarrizketak grabatzea.

Datu estadistikoak “google analytics”etik ataratoak dira.

133 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Artikuluak

Sopela.net-ek itxuraz aldatu dau

2016 abuztua 9 Iruzkinik ez

 

“Sopela.net” 2009an Sopelako auzokide batzuen iniziatibaz sortutako proiektu xumea da, sopeloztarrontzako intereseko albiste, gertaera eta artikuluak jaso gura izan dauzena.

Oraingo honetan itxura aldaketa bat emon dotsagu web orrialdeari. Honeri esker, beste gauza askoren artean sakeleko telefonoetan irakurtzeko eta albisteak elkarbanatzeko erraztazuna irabaziko dau.

118 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Artikuluak

Sopela.net geroz eta hedatuago

2016 ekaina 14 Iruzkinik ez
estadistika

estadistika

 

2016ko urtarriletik 30.000 bisita inguru jaso ditugu. Argi eta garbi, tendentzia gora doa: pasadan urteko datuekin konparatuz, ia %16ko joera gorakorra izan du bisitetan.Datu hauek 2009an sorturiko proiektua errotuta dagoela konfirmatzen dute, ilusioz Sopela informatzen jarraitzeko.

Gaur egungo sare sozialetako datu batzuk:

Twitterren : 472 jarraitzaile

Facebooken : 144 jarraitzaile

Telegram Kanalean : 39 lagun

Euskarari buruzko datu interesgarri bat : @Sopelanet Twitter kontua analizatuta artikuluen %71a euskaraz idatziak direla dio.


131 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Artikuluak

Zergatik izan behar dute zergek progresiboak?

2016 urtarrila 3 Iruzkinik ez
fiskalitatea

fiskalitatea

Unai del Burgok (@unai_delburgo)sinatzen du (Sopelako EHBilduko Ekonomia taldeko kidea)

Zergatik izan behar dute zergek progresiboak?

Udalek eskumen gutxi dauzkate zergen alorrean. Hego Euskal Herriaren kasuan, eskumen gehienak Foru Ogasunek dauzkate. Hala ere, udaletatik gauzak egin daitezke eta ikuspegiak argi. Zergen progresibitatearen alde egin behar dugu. Zergatik? Zergek ezin dutelako kaltetu errenta maila apalagoa dauzkaten pertsonak. Errenta­maila eta erosteko gaitasun altuena dutenek gehiago ordaindu behar dute. Gaur egungo sisteman, udalek zergen eta tasen bitartez finantzatzen dute beraien burua. Gehiago daukatenek ekarpen handiagoa egin behar diote herri ogasuneri. Hori da gure planteamendua.

133 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Artikuluak

Sopelako jaietan Fracking Ez! Taldeak irakurritako pregoia

2015 ekaina 29 Iruzkinik ez
Pregoia Fracking Ez

Pregoia Fracking EzHona hemen Fracking EZ! Taldeak irakurritako pregoia hitzez hitz… merezi du:

Sopeloztarrok, gaur da gure eguna!

Jaietan murgildu nahi dugu, giro euskaldun, parekide, herrikoi eta parte-hartzaile batean. Aurten ere, denen artean, jai koloretsu eta garbien aldeko apustua egingo dugu, auzokideenganako errespetua eskatuz.

Gure sustraien garrantzia azpimarratu nahi dugu aurtengo jaietan. Natura daukagun altxorrik preziatuena da, hortaz, maitasunez zaindu beharrekoa dela uste dugu. Kontziente izan behar gara honek duen garrantziaz, gure Euskal herriko kostaldeak eta bazterrak babestea ezinbestekoa dugulako. Horretarako hemen gaude FRACKING EZ! Sopelako taldea jaiei hasiera emateko.

Sopelan FRACKING EZ! Taldea helburu argi batekin sortu zen: Fracking-a eragoztea, Sopelan eta beste leku guztietan. Gure helburuetako bat gaitzezpen soziala erakustea da, ezin izango direlako herritarron gainetik pasatu. Ama lurra guztiona da, beraz, erabakia ere guztiona izan behar du!.

Agerian dago, guztion elkar lanari esker, azkeneko urte hauetan, Sopela eta Larrabasterrako jaiak, kalitatekoak bilakatu dugula. Lehenik eta behin, Jai Batzordea zoriondu nahi dugu, gogoz eta ilusio handiz dihardutelako jaien prestaketan eta urtero indarberritzen direlako, herriko jai hobeak sortuz. Zuek barik, jairik ez! Beraz benetan eskerrak Jai Batzordeari guzti hau posible egiteagatik eta Fracking Ez! Taldeari pregoilariak izateko aukera emateagatik! Elkarte eta talde guztiak ere zoriondu nahi ditugu, jaietarako prestakuntzan izandako ilusioagatik eta parte hartze zabalagatik. Azkenik, Ugeraga futbol taldea, Lointek Team eta Sopela Ugeraga txirrindulari taldea zoriondu nahi ditugu aurtengo denboraldiagatik.

Amaitzeko, jaietan zehar gerta litezkeen erasoak ekiditeko lan egingo dugu, eta edozein motako jazarpenak gaitzetsiko ditugu. Honetaz aparte, gaur egun jasotzen ditugun eraso judizialak salatu nahi ditugu, gure babes beroena itxi nahi duten Mikelats Herriko Tabernari. Herriko Tabernak LIBRE eta zabalik!

Jaiak goza ditzazuela espero dugu, herriko bazter guztiak umore onaz betez, urrun dauden horiei ere irits dakien gure alaitasuna!

Gaur da gure eguna! Gora Sopelako jaiak! Gora Sopela!

127 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Artikuluak

Non ote dago jende hau gizartearentzat garrantzitsuak diren aldarrikapenetan?

2015 ekaina 1 Iruzkinik ez
zaleak

zaleakBadirudi  euskal herritarrok afizio onenaren fama dekogula, Euskaltelen aldeko marea laranja eta, nola ez, asteburu honetan egondako jendetza txuri-gorria. Ez hori bakarrik, izugarria izan da kolore hauen presentzia Bizkaia osotik. Ospitaleak, udaletxeak, dendak, garraio publikoak, balkoiak … danak Athletic-en bandera edo koloreekin jantziak, benetan ikusgarria eta gozagarria euskal afizioa hau. Baina non ote dago jende hau gizartearentzat garrantzitsuak diren aldarrikapenetan?

Ez naz futbolaren inguruan dabilen negozioaren inguruan jardungo, baina bai jarraitzaileen lehentasun edo koherentzia faltaz. Kuriosoa da oso jendeak nola  futbol talde baten inguruan hartu dezakeen konpromiso maila, baina bere inguruan gertatzen ari diren injustizien inguruan duten axolagabekeria. Maiatzaren lehenean eta emakumearen egunean, adibiderako,  kaleak gorriz edota morez betetzen al dira asteburu honetan lez? Jakinda egun hauek sinbolismoaren barruan jausten direla, ”itxurazko” gutxieneko hauek ere ez dira betetzen.

Gainera kamiseta bera eramatearen berdintasunaren inguruko diskurtsoak entzun behar izan ditugu gure EITB maitatuan. Alde bateko eta besteko politikariak eskua emanda partidua ikusten, Euskal Herriko langileri eta gazteak geroz eta egoera prekarioagoan daudenean.

Guzti honen harira, haien erantzuna beldurgarria egiten zaizkidan pare bat galdera etortzen zaizkit burua, zergatik gertatzen da fenomenoa hau? eta Zer irabazten du herriak Athletic-en garaipenarekin?

Nik nire erantzun propioak argi dauzkat baina idatzi honen helburua ez da mesias baten rola hartu eta egia absolutuen klase magistral bat ematearena, baizik eta hausnarketa propiorako gune edo aitzakia izatea. Argi dago futbola aspalditik langileriari ostutako kirola dala eta berreskuratzeko behar bat badagola, honekin batera gizarterako garrantzitsuak diren ekintza ezberdinak jorratuz.

Langileen futbolaren alde, langileen konpromisoaren alde!

Sugaar

125 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Artikuluak

Sopelan Podemos???

2015 maiatza 21 Iruzkinik ez
Podemos???

Ezaguna denez Sopelan zazpi kandidatura aurkezten dira lehian igandean izango diren udal hauteskundeetan: EHBILDU, PSE, PP, PNV, Denok Batera-Todos Unidos (DB-TU), Irabazi-Ganar Sopela y Sopela Orain

Nor da nor Podemos-en Sopelan?

Sopela Orain eta Denok Batera-Todos Unidos taldeek jatorri bere omen dute, Podemos Sopelan eta Uribe Kostan egindako batzarretan sortu baitira. Dena dela azken orduetan oso albiste kontrajarriak eta nahasiak agertu dira sare sozialetan aurkezten den Denok Batera Todos Unidos taldearen kandidaturaz.

Hain zuzen ere, kandidatura honek hitzez hitz zera dio propaganda elektoralean: la única candidatura ciudadana avalada por Podemos en Berango, Sopela y Urdúliz para las Elecciones Municipales del 24 de mayo”; eta esan bezala, azken orduetan sare sozialetan kolokan jarri da Podemos-ek ematen dion babes hau “Podemos Euskadi ha denunciado a Denok batera por apropiación de imagen, logo y grafismo ante la Junta Electoral de Bizkaia. Podemos Euskadi deja claro que no se presenta en los municipios de Sopela, Berango y  Urduliz y denuncia la estrategia de denok batera para confundir ambas organizaciones ante el electorado. Podemos acusa al partido denok Batera de vulnerar el artículo 46.4 de la LOREG ante la junta Electoral de Bizkaia”. Froga gisa artikulu honekin batera doan dokumentua erakutsi da.

Beste aldetik, sare sozialetan ere, kontrako argudioak argitaratu dira: Como representante legal de la campaña electoral de Podemos para las Juntas generales señalar que a Denok Batera nos les ha denunciado por ninguna ilegalidad nadie y menos podemos. Se han seguido los cauces legales para arreglar una irregularidad formal, y eso debido a que la misma ha sido denunciada en Madrid por ciertos elementos que parece que han buscado el perjuicio de esta candidatura. No se ha actuado de oficio. Tengo el placer de comunicar que dicho defecto de forma ha sido solucionado por la candidatura Denok Batera con  rapidez encomiable.

Nork du Podemos-en ordezkaritza?

Zaila da jakitea nork du Podemos-en ordezkaritza ofiziala Sopelan eta inguruko herrietan, izan ere, iturrietara jotzea ez da bat ere erraza, Facebooken, eta komunikazio gehiena sare sozial honen bidez ematen da, ondorengo lekuak aurki ditzakegulako: Podemos Sopela UK Ahal Dugu alde batetik, eta bestetik Podemos Sopela Ahal dugu, eta haien artean iritzi zeharo ezberdinak ematen dira.

120 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Artikuluak

Egunero 24 orduz bakartuta daukate

2015 maiatza 7 Iruzkinik ez
Sonia Polo

Sonia PoloHitzez hitz argitaratzen dugu HIRUKA Uribe Kostako Astekariak Sonia Polori egindako elkarrizketa:

(Argazkian Sonia Polo Bilboko Txupinera izan zenean)

Sonia Polo Escobes (Bilbo, 1968) Etxerateko kideak bere neba Sergio Polo presoaren egoera “larria” salatu gura du, bost hilez isolamendu-moduluan bakartuta dutelako.

Sopelako udalbatzak Sergio Polo herriko presoak “pairatzen” duen isolamendu-egoera amaitzea onartu zuen apirilaren 28an. Mozioa Etxerateko kide eta Sergioren arreba Sonia Polok aurkeztu zuen. Testuak EH Bilduren aldeko botoak jaso zituen; EAJk abstentziorantz jo zuen eta PSEk zein PPk kontra bozkatu zuten.

Zer dela eta erabaki zenuen Sopelako Udalari mozioa aurkeztea?

Lehenik eta behin argitu gura dut ez dela egun batetik besterako erabakia izan. Aspaldidanik salatzen ibili gara Sergioren egoera larria dela, baina denboragaz beste maila batean borrokatu behar genuela erabaki genuen: erakundeetara jotzea funtsezkoa iruditu zitzaigun. Alde batetik, instituzioak gure eskubideen berme-emaileak ei direlako. Bestetik, sistema “demokratiko ziztrin” honetan, ez delako gauza bera kartzelako “zuzendari txit horri” kargu publiko batek azalpenak eskatzea ala senide batek egitea. Martxoan Sopelako alkateagaz harremanetan jarri ginen, eta, egoeraren larritasunaz jabetuta, berehala Sergioren egoerari buruzko kezka igorri zion kartzelako zuzendariari. Egoera luzatzen ari dela ikusita, mozioa aurkeztea erabaki genuen. Pozik gaude mozioa aurrera atera delako. Orain, udalbatzak onartu zuena bete beharko du, eta ikusi dugunaren arabera, lanari ekin diote lehen momentutik.

Zein da zehazki Sergioren egoera?

Kordobatik Algecirasera eraman zutenean, gradua aldatu zioten eta zuzenean isolamendu-moduluan bakartuta sartu zuten, hau da, bakar-bakarrik. Ordutegi bereziak jarri dizkiote beste inogaz ez elkartzeko. Patioko orduak bakarrik pasatzen ditu, euripean. Bakarrik bazkaltzen du, bakarrik dago gaixorik dagoenean eta bakar-bakarrik dago bizkarreko minak ohetik altxatzen uzten ez dionean. Bakarrik egunero 24 orduz, astelehenetik domekara, abendutik urtarrilera, urtarriletik maiatzera… Batzuetan bakarrizketak egiten ditu bere ahotsa entzuteko. Egoera jasanezin honetan bost hilabete baino gehiago daramatza Algecirasen. Zerbait larria gertatuz gero… nork lagunduko lioke? Nola jakingo genuke? Bakardadea asteko 40 minutuko bisitak eta hilabeteko 90 minutuko bisak apurtzen dute.

Eta zer dela eta mantentzen dute bakartuta? Ideiarik ere ez. Baina, egia esanda, lehenengo momentutik beragaz tematuta egon dira. Agian duintasuna garesti ordaintzen da leku horietan.

Aurretik ere muturreko egoeretan egon izan da…

Bai, bere kartzelaldia oso gogorra izaten ari da. Adibiderik latzena Galizan pairatu zuen. A Coruñako ospitalera eraman zuten bizkarreko-mina zela eta. Trasladoa eskuak atzean loturik egin behar izan zuen, eta epaitegiko ziegan guardia zibil batek jipoitu zuen, «no me mires, vasco» esaten zion bitartean. Jipoi ederra eman zion, lau polizia nazional aurrean zituela. Furgonetan ere egurtu zuten, eskuak atzean lotuta zituela, «te mato, te mato, patriota de mierda» esaten zioten bitartean. Horrez gain, aitaren hiletara ekarri ez izana edo bere alaba jaio zenean baimena ukatu izana beste adibide latz batzuk dira.

Eta horri dispertsioaren “zigorra” gehitu beharko litzaioke…

Bai, dispertsioa barrukoari eta kanpokoei ezarri diguten zigorra da. Sergio etxetik 2.200 kilometrora eraman dute, espetxe barruan ere sakabanatuz.

130 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 1 of 212»

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Sopela: despido en Vacuplast por defender derechos laborales 780 ikustaldi
  • Sopela, 182… 400 tasatik urrun, baina kontuz. 131 ikustaldi
  • Semipeatonalización del centro: retraso, contradicciones y sin acuerdo. 86 ikustaldi

Sopela.net