Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Udala
Udala

Ostiralean eraiki dezagun zubia

2011 azaroa 16 Iruzkinik ez

Sopelako Amaiurrek, hauteskunde kanpainari bukaera emateko, ostirala 18an, Udaletxetik hasita arratsaldeko 19.30tan kalejira koloretsua ospatuko du.

Begiradatxo bat eman deialdia luzatzeko hainbat Sopeloztarrek grabatutako bideoa.

{youtube}k5vpjm0ckH4{/youtube}

 

95 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Udala

2012rako zergak eta tasak onartuak Sopelan

2011 urria 29 Iruzkinik ez
tasak

tasakUrriaren 27an, Sopelako Udaletxean egindako plenoan onartuak izan dira 2012rako udal tasa eta zergak. Atal gehienetan ez da igoerarik egongo, hala ere, zenbait zerga edo tasatan gaurkotze batzuk egin dira KPIren inguruan.

Horrela, IBIri (ondasun higiezinen gaineko zerga), KPIa ezarriko zaio (%2,8) eta salbuespena 10 euroko beherakoetan ezarri da, lehen zeuden 30 eurorekin alderatuz. Ibilgailuen zerga progresiboki ezarriko da, batez besteko igoera %3koa bada ere, zilindrada gutxiagokoei %1 ezarri zaie eta gehiagokoei %7. Honekin batera CO2 gutxien isurtzen dutenei %50eko hobaria ezarri zaie eta ibilgailu elektrikoei %75. Azkenik zaramak %4ko igoera izan du.

“Krisia luzatzen ari da eta Udalak oinarrizko zerbitzuak bermatu behar ditu, horregatik irizpide bi uztartu nahi izan ditugu: herritar asko pairatzen ari diren krisia, eta oinarrizko diru sarrerak bermatu, oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko. Kontuan izan, Udalak duen diru sarrerarik nagusiena Diputazioak bideratzen duen Udalkutxa izeneko diru sarrera dela, eta 2012rako Sopelari dagokiona, 2008 zegokiona baino gutxiago da, beraz Sopelak 4 urte darama diru sarrera berdinarekin eta zerbitzuak gero eta handiagoak” argudiatu zuen BILDUren bozeramailea udalbatzan.

Tasa eta zerga hauek onartuak izan dira BILDUren aldeko botoekin, PSOEren abstentzioa eta PPren ezezkoarekin. PNVk atal batzuetan abstenitu da, eta beste baten batean (zarama) Bai bozkatu du. BILDUk balorapen positiboa egiten du, alde batetik, pausu hau behar beharrezkoa zelako 2012. urteko aurrekontuak prestatu ahal izateko, beste aldetik, ahalegina egin delako igoerak ahalik eta murritzenak izan daitezen, eta hainbat arlotan igoerarik ez ezartzeko, eta azkenik alderdiren baten jarreran ere aurrerapausoak  eman direlako, ez dute babestu, baina gutxienez ez dute oztopatu.

BILDUren urriko buletina eta elkarrizketa ekonomia arloko zinegotziarekin

99 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Udala

Gida baimena euskaraz ateratzeko diru laguntzak Sopelan

2011 urria 2 Iruzkinik ez
gida baimena

gida baimena

 

 

Sopelako udalbatzak diru laguntzak onartu ditu gida baimena euskaraz atera ahal izateko. BILDUk egindako proposamen hau aurrera atera zen irailaren 29ko plenoan PP eta PSOE abstenitu ziren arren.

Gogoan izango duzuenez Uribe Kostako Mankomunitateak sustaturik, Sopelan badago aukera 3 autoeskolatan gida baimena euskaraz ateratzeko 2010ko ekainetik :

.-Kaiku autoeskola (Sipiri kalea 4)
.-Uribe Kosta autoeskola  (Laubide kalea 2)
.-Sopelana autoeskola (Sertutxa kalea 6)

Orain, Sopelan onartu berri den diru laguntza honen bidez, 17 eta 23 urte bitarteko gazteentzat bultzada eman nahi zaio ekimen honi gero eta gazte gehiagok gida baimena euskaraz lor dezaten.

 

 

95 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Udala

V. Uribe Kostako umeen bizikleta festa

2011 iraila 13 Iruzkinik ez

Datorren domekan, Irailak 18, Europako Mugikortasun Iraunkorraren aste barruan, V.URIBE KOSTAKO UMEEN BIZIKLETA FESTA ospatuko da. Martxa honekin bizikletaren erabilera bultzatu nahi da, garraio alternatibo ez kutsakor eta osasuntsua ezagutzera emanez. Aurten bi ibilbide egongo dira, lehenengoa 11.00tan Gorlizetik abiatuko da ( Udaletxe plazatik ) eta bigarrena ordu berean Erandiotik ( Obieta plazatik ), biak Berangoko Moreaga parkean bukatuz. Sopelatik 12.30tan pasako da. Inskripzioa dohainik da eta web orri honen bitartez egin beharko da, irailaren 17a baino legen. Informazio gehiago eskuratzeko, sartu zaitez hurrengo web orrian: umeentzako bizikleta festa.

101 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Udala

BILDU Sopela azken gertakizunen inguruko informazio buletina banatzen ari da

2011 iraila 13 Iruzkinik ez
BILDU SOPELA buletina iraila

BILDU SOPELA buletina irailaBILDU Sopela iraileko informazio buletina banatzen ari da, Udalean gertatu diren azken berriak zabaltzeko. Buletina euskaraz eta erderaz banatzen ari dira eta bertan erabakien lehenengo ondorioak agertzen dira.

Gastuen murrizketa.- PSE-EErekin lortutako akordio puntualari esker soldatetan eta dietetan 89.950 euroak murriztu dituztela adierazi dute. PNVk aurreko eskema berdina mantendu nahi zuen nahiz eta frogatuta egon ez dela batere beharrezkoa. Soldatak direla eta, BILDUren liberatuek %21 gutxiago kobratuko dute. PNVk EUDELek gomendatzen dituen soldatak inposatu nahi zituen eta soldata jeitsiera honen aurkako argudioak oso bitxiak dira. Jeitsiera hau oztopatu nahi izan dute haiek urte hauetan guztietan kobratu dutena justifikatu nahian.

PNVren jarrera.- Orain arteko PNVren jarrerari errepaso egiten diote. Hasieratik PNVrekin akordioa bilatu dute baina hauen jarrera prepotentea dela eta erabat ezinezkoa izan da. Datu zehatzak ematen dituzte.

Uribe Kostako Mankomunitatea.- Oso datu zehatzak ematen dituzte. PNVren asmoa argia omen zen. Herrietan galdu duten gehiengo absolutua Mankomunitatean mantendu nahi zuten, bertako ordezkaritza erabat trukatuz. Mankomunitateko zuzendartizan 15 kideetatik 10 bilatzen zituzten, BILDU eta gainontzeko alderdiak gutxiesten. Sopelan PSE-EErekin adostu duten akordioak PNVren asmo hori neurri handi baten desaktibatu du. Beste berri batetan BILDUk gai honen inguruan zabaldu dituen datuak emango ditugu.

Orain arteko lana eta lan taldeak.- Azkenik, nahiz eta oso egoera zailean egon, Udala ez dela gelditu argitzen dute. Bi hilabete hauetan emandako urratsak errepasatzen dituzte. Gainera hemendik aurrera programa garatzeko partaidetza prozesuaren lehenengo urratsak ematen dituzte eta hori dela eta, datozen hilabetetan Lan Taldeak martxan ipintzeko lehenengo bilerak egingo dituztela iragarri dute.

 

101 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Udala

Nekazaritza azoka Sopelan

2011 iraila 7 Iruzkinik ez
euskal jaia

euskal jaia

 

 

 Larunbatean:

Goiz osoan: Nekazaritza azoka eta txalaparta erakusketa eta jotzeko aukera
13:00… Sari banaketa
21:00… Kontzertua Sokaide taldearekin.

 

 

Igandean:

12:00… Txistu kontzertua
13:00… Sukalki txapelketaren sari banaketa
17:00… Margo lehiaketaren sari banaketa
18:00… Umeentzat pailazoak

 

 

 

 

97 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Udala

Kurtzio Kultur Etxean ikasturte berria berrikuntza ugariz beteta dator!

2011 iraila 5 Iruzkinik ez
Kurtzio 2011 2012

Kurtzio 2011 2012Sopelako Udalean dagoen Gobernu Talde berriak, zailtasun guztien gainetik, bere lehenengo urratsak eman ditu eta haien artean datorren ikasturterako Kurtzioko Kultur Etxean programazioa berrikuntzaz beteta dator.

2011 2012 ikasturterako berrikuntzen artean sormena lantzeko tailer eskeintza berria dago. Bertan talde lana eta euskarak presentzia nabarmena izango dute. Apuntatzeko epea irailaren 19tik aurrera zabalduko da eta urrian  zehar hasiko dira ikastaro eta tailer guztiak.

Kurtzioko guneak ere ikasturte berria hasiko dute; txikigunea, ludoteka eta gaztelekua. Eta horrez gain, aurten herriko artista guztiak Margo gela bat izango dute euren beharretarako, zabalik egongo dena asteko hiru egunetan eta asteburu osoan zehar.

Azkenik, KZ guneak eskeintzen dituen zerbitzuak ere martxan daude hastear daukagun kurtsoa aurrera eramateko. Hona hemen tailer ezberdinen informazioa zehatzagoa.

TAILERRAK

TALLER DE AUTOESTIMA ‘¿DE QUE COLOR ES TU VIDA?’ (gazteleraz)
Curso esencial para aprender a ser más consciente de tus pensamientos, sentimientos y actitudes. A través del AUTOCONOCIMIENTO y la CREATIVIDAD creamos un mundo interior equilibrado y coherente con la vida que quieres tener, en armonía con el exterior.

MARGOLARI NAGUSIAK (euskaraz eta gazteleraz)
Tailer honek arte historiako margolari nagusiak jendarteari hurbiltzea lortuko du metodologia dinamikoa erabiliz; museoetara bisitaldiak, irteerak artelanak ezagutzeko… Artista bakoitzaren baldintza piktorikoak garatzen diren testuinguru historikoan murgiltzea da helburua.

101 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Udala

Sopelako biztanleriaren piramidea

2011 abuztua 3 Iruzkinik ez

Sopela herri gaztea dela esan ohi da, hona hemen Sopelako biztanleriaren piramidea. Datu interesgarri gehiago “Foro-ciudad” web orrian argitaratuko gainontzeko ataletan.

 

106 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 20 of 25« Lehena...10«19202122»...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Sopela, Eleizalde kalea oinezkoentzat: zorionak, kritika bat eta kezka bat. 230 ikustaldi
  • ZIPIRIÑE BERRIA 207 ikustaldi
  • Sopela, peatonalización de la calle Eleizalde: una felicitación, una crítica y una preocupación 157 ikustaldi

Sopela.net