Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Sopela
Anti-errepresiboa Sopela

Azken ostirala, Urria

2020 urria 29 Iruzkinik ez

Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, bihar, urriak 30, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

SARE herri ekimenak bultzaturik, hitzordua 20:00etan izango da udaletxeko plazan, DENOK BATERA, PRESOAK ETXERA! goiburupean.

KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE !

152 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Iritziak Sopela

COVID-19 tasa Sopelan: 401,64

2020 urria 22 Iruzkinik ez

Azken 14 egunetan, COVID-19aren intzidentzia-tasa Sopelan 401,64 positibo izan da 100.000 biztanleko. Datu kezkagarria, hitzak soberan daude.

Gaur egun, EAEn 25 udalerri daude alerta egoeran, horietako bost Bizkaian (Abadiño, Durango, Elorrio, Ermua eta Lekeitio) eta 20 Gipuzkoan. Egoera horretan daude 500etik gorako tasa duten udalerriak. Zoritxarrez, Sopela ateetan dago: 401,64.

Azken zazpi egunetan bakarrik, urriaren 15etik 21era, 31 positibo berri erregistratu dira Sopelan. 500eko tasa izan arte itxaron behar da agintariek neurriak hartzeko eta herritar guztiok arduraz jokatzeko? (W)

* 500eko tasa hau Estatu Españolean erabili da, eta erreferentzia izan da Madrilen, Nafarroan e.a. Europako beste lurralde askotan, tasa askoz txikiagoa erabili da neurriak hartzeko.

316 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Justizia Soziala Sopela

Sopela, 11,84ko langabezia irailaren amaieran

2020 urria 22 Iruzkinik ez

Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2020ko hirugarren hiruhilekoaren bukaeran, irailaren amaieran alegia, gure herrian 816 langabetu zeuden. Honek suposatzen du biztanleon %11,84. Ukaezina da Covid 19aren osasun krisiak izan duen eragina egoera ekonomikoan, horrela, iazko irailarekin alderatzen badugu, 2,34 puntu igo ditu langabetuen kopuruak. (2019ko irailean %9,5; 641 lagun)

Eragin gehiago: emakumeengan, adinekoengan eta zerbitzuetan

20 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Sopela Udala

Abaroko sektorearen Plan Partziala aurkeztu da: 500 etxebizitza, horietatik 400 BPEak

2020 urria 20 Iruzkinik ez

Oraintsu, Abaro sektoreko Plan Partzialari hasierako onarpena eman zaio. Proiektu honek eragin nabarmena izango du Sopelako orainaldian eta etorkizunean, baina jatorria oso aspaldikoa da, 1999ko hirigintza arautegian, hain zuzen ere.

Proiektu honetan 500 etxebizitza berri aurreikusten dira eta horietatik 400 Babes Ofizialeko Etxeak (BPE). Proiektua sakon ezagutzeko eta ondo baloratzeko, Unai del Burgo EHBildu udal taldeko bozeramailearekin eta Guillermo García de la Fuenterekin elkarrizketa luze eta mamitsua izan dugu. Guillermo Hirigintzako zinegotzia izan zen Sopelako Udalean EHBildu alkatetzan egon zen bitartean.

500 etxebizitza gehiago Sopelan, beharrezkoak dira?

281 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Justizia Soziala Sin categoría Sopela Udala

BM kateak Sopelako hipermerkatua eraiki nahi du

2020 urria 8 Iruzkinik ez

BM supermerkatu kateak eta Viuda de Sainz enpresa sustatzaileak Sopelan hipermerkatu bat eraikitzeko lizentzia eskaera erregistratu zuten udaletxean irailaren 25ean. Hipermerkatua  Bareñoko lurretan eraiki nahi dute, hondartzarako pasabidearen ondoan.

Alkateak eta alkateordeak egia ezkutatu zuten

Alkateak eta alkateordeak errealitate hori ezkutatu zuten eta sopeloztar guztiak mespretxatu zituzten martxoan. Une hartan Sopelan hipermerkatu bat eraikiko zen zurrumurrua bolo-bolo zegoen herritarron artean, are gehiago zurrumurruaren arabera hipermerkatua BM katearena izango zen. Gaia osoko bilkurara heldu zen eta Sopelako alkateak, Josu Landalucek (EAJ) zera esan zuen “supermerkatu bat izan daiteke, edo azkenean hipika bat” eta Amaia Guenetxea alkateordeak (EAJ) “animalientzako makro kliniko bat” izan zitekeela esan zuen. Ikusi bideoa artikuluaren amaieran: irudiak itxialdiagatik telematikoki egindako osoko bilkuratik hartuak dira.

Behar ez den hipermerkatua

300 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Sin categoría Sopela

Sopela: Covid-19. Irailaren amaierako datuak

2020 urria 3 Iruzkinik ez

Irailaren amaieran, 30ean, Osakidetzak emandako datuen arabera, gure udalerrian 295 kasu positibo erregistratu dira Covid-19aren pandemia hasi zenetik eta hile honen azken astearen tasa 100.000 biztanleko 154,48 da. Bizkaian, tasa hau 110,51 da.

194 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Anti-errepresiboa Sopela

Sopelatik mendira euskal preso eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko

2020 iraila 27 Iruzkinik ez

BERTAN BEHERA: larunbaterako oso eguraldi txarra espero dela eta, aurreikusita zegoen 650 mendirako igoera bertan behera uztea eta maiatzaren 8ra atzeratzea erabaki du Sarek. Horren ordez, herrietako plazetan biltzeko deia egin du eta argazkiak ateratzea # 650tontor eta #IzanBidea hashtagekin erabiliz.

Sopelan 12: 00etan aterako da argazkia JAUREGIZAR plazan.

261 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Sopela

“Udalak erreakzionatu egin behar du eta konponbide erreal eta iraunkorrak proposatu”

2020 iraila 22 Iruzkinik ez


Juankar eta Haritz Sopelako bizilagunak dira eta oso kezkatuta daude herriak dituen trafiko arazoengatik. Juankar eta Haritz, Olabideko beste bizilagun batzuekin batera, sinadurak biltzen ari dira Udalari helarazteko Sopelako trafikoaren arazoa konpon dezan.  Ekimena Lizarre eta Olabide auzoetan egiten ari dira, baina Gatzarriñetik (Larrabasterra) jarraitzeko asmoa dute, herria zeharkatzen duen trafiko bolumen handiagatik oso zigortuta baitago Sopelako eskualde hau, kontutan hartuz gainera, Sopela eta Urdulizko Ospitalea lotzen dituen Osteiko bidea irekiko denean trafikoaren arazoa handituko dela

Zer eskatzen duzue zuen ekimenarekin? Nork har dezake parte?

1.213 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Page 4 of 168« Lehena...«3456»102030...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Sopela, Eleizalde kalea oinezkoentzat: zorionak, kritika bat eta kezka bat. 230 ikustaldi
  • ZIPIRIÑE BERRIA 207 ikustaldi
  • Sopela, peatonalización de la calle Eleizalde: una felicitación, una crítica y una preocupación 157 ikustaldi

Sopela.net