Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Sopela
Sopela Udala

Sopela: Udalak gune komertzial baten eraiketa onartu du

2020 martxoa 30 Iruzkinik ez

Sopelako udalak gune komertzial baten eraiketa onartu du Bareño auzoko 2.869 m2-ko lursail batean, B-637 errepidearen ondoan, Barrikako norabidean eta babes ofizialeko etxebizitzen eta Sopelako erdigunea eta hondartzak lotzen dituen pasabidearen artean.

“Xehetasun-azterlanean” 3 solairuko eraikin komertziala aurreikusten da: 94 plazako lurpeko aparkalekua, beheko solairu bat eta lehen solairu bat. Guztira, aparkalekurik gabe, 3.050 m2 eraikigarri izango lirateke merkataritza erabilerarako

DB-TUren jarrera ezinbestekoa proiektua onartzeko

874 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Sopela

Koronabirusa Sopelan. Datu eguneratuak

2020 martxoa 24 Iruzkin 1

Osakidetzak egunero argitaratzen du txosten gaurkotu bat Koronabirusen datuak emanez. Lehen txostena martxoaren 18an atera zuen. Txosten honetan herriz herriko datuak ematen dira. Sopela.net-ek argitaratuko ditu gure herriko datuak inolako baloraziorik egin gabe. Oraingo honetan ez da gure betebeharra.

Itxialditik, elkartasun guztia sopeloztar guztiekin, eta batez ere gaixo daudenekin eta haien familiekin.

Eguneroko datuak

946 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Euskal Herria Sopela

Sopela: Lapikoen burrunba monarkiaren aurka

2020 martxoa 18 Iruzkinik ez

Erregeak PIKUTARA!!!!! Aurrera Sopela

Gepostet von Txabi Arribalzaga am Mittwoch, 18. März 2020

Koronabirusen eraginagatik herritarrak etxean sarturik badaude ere, Sopelan eta beste hainbat herri eta auzotan, une eta aukerak sortzen dira elkarbiztzarako, protestatzeko, aldarrikatzeko, eskertzeko txalo, abesti, eta zarataren bidez…

Erregea kanpora

Auzokideak leihoetatik edo balkoietatik zarata egiteari eta kantatzeari ekiten diote, eta gaur, martxoak 18, 21:00etan ezagutu berri dugun Borbonen “negozioak” salatzeko, eta batez ere “erregea kanpora” aldarrikatzeko kazerolada egin da. Lapikoen burrunba ondo entzun da, hel dakien espero dugu!!! (W.)

584 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Justizia Soziala Sopela

Koronabirusen aurrean, Sopelan badago zer zoriondu!

2020 martxoa 14 Iruzkinik ez

Egoera zailetan pertsonen alderik onenak eta txarrenak azaleratzen dira. Ez ditugu txarrak aipatuko, komunikabideek eta sare sozialek etengabe errepikatzen baitizkigute.

Sopela.net-ek, aldiz, alde ona azpimarratu nahi du; eta Sopelan hiru ekinbide on eta txalogarri agertu dira gaur. Ziur aski ez dira Sopelan berez bakarrik sortu, beste herri askotan ere antzeko jarduerak egiten ari direlako baina merezi dute aipamena.

Elkarri laguntzeko herritarron sarea:

591 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Justizia Soziala Sopela

Sopelan ere Zaldibar argitzeko eskaera

2020 martxoa 11 Iruzkinik ez

Orain dela hilabete oso bat, otsailaren 6an, Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gertatu zen: kraskatu eta amildu egin zen. Hainbat egunetan albiste honek telebista kate guztien informatiboak zabaldu zituen eta egunkari guztietako lehen albistea izan zen.

Denbora aurrera doa, gaurkotasuna atzera, eta orain guztion ahotan dagoen gaia Koronabirusa da (ulergarria da); baina ezin da ahaztu, ezin dugu ahaztu, istripu hartan bi pertsona hil zirela eta hilabete oso honetan oraindik ez dituztela aurkitu, haien gorpuak desagertuta daudela.

Elkarretaratzea

645 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Ama Lurra Sopela

UR ISURKETA KUTSAKORRA LARRABASTERRAN?

2020 martxoa 5 Iruzkinik ez

Otsailaren 22an, Larrabasterrako zenbait bizilagunek kolore zurixka zuen ur isurketa ikusi zuten Lemotza ibaian Iberrota plazaren parean eta Urgitxieta kalearen aurrean. Bizilagunek artikuluaren argazkia atera zuten: ur isurketa ikusten da ahate batek jatekoa bilatzen duen bitartean.

Informazio eskaera

19.456 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Sopela Udala

Sopelako udaletxean Athletic martxoaren 8a gainetik

2020 martxoa 5 Iruzkinik ez

Sopelako udaletxeko balkoi nagusian Athletic-en  bandera erraldoia jarri da gaur, martxoaren 4an, Espainiako Kopan Granadaren aurka jokatuko duen partidua dela eta.

Eztabaidagarria da erakunde publiko batean hau bezalako “aldarria” egin daitekeen ala ez, baina eztabaida guztietatik kanpo dago Athletic-en bandera erraldoiak martxoaren 8ko ikurra estaltzea. Esan daitekeen gutxiengoa da sentsibilitatea falta ikaragarria dagoela.

Athletic-en bandera jartzea onartzen badugu… (nahikoa hori onartzea) hain zaila zen  mugimendu feministaren ikurra begi-bistan uztea? (W.)

541 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Emakumea Sopela

Martxoak 8 Sopelan

2020 martxoa 3 Iruzkinik ez

Otsailak 28an elkartu zen Sopelako Mugimendu Feminista asanblada irekian, Kurtzio kultur etxean. Besteak beste Martxoak 8aren egitaraua adostu zuten bertan.

Ostiraletik hasi eta igandera arteko ekintzak antolatu dituzte. Sare herritarrak antolatutako mahai-inguruan Emakumea eta Kartzela izango dute ardatz. Martxoak 6an izango da arratsaldeko 19:30an, Kurtzion. Martxoak 7an Udaletxe plazan 18:00tatik hasita, Serigrafia tailerra egingo dute eta bertan poltsak eta kamisetak egiteko aukera egongo da.

691 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Naroa
Page 20 of 178« Lehena...10«19202122»304050...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • La cadena BM pretende construir el hipermercado de Sopela 165 ikustaldi
  • Sopela: El ayuntamiento aprueba la construcción de un centro comercial. 57 ikustaldi
  • Presentado el Plan Parcial del Sector de Abaro: 500 viviendas, 400 de ellas VPPs. 32 ikustaldi

Sopela.net