Hitzez hitz plazaratzen dugu EGUZKI talde ekologistaren web orrian argitaratutako artikulua. (2020/12/06)
Laut dortoka bat Sopelan, plastikoen biktima berri bat?
Laut dortoka hau hilik agertu da Sopelako hondartzan. Ez dakigu autopsia egingo dioten; merezi, behintzat, mereziko luke. Autopsiarik ezean, J. P. Capdeponti zor dizkiogun argazkioi erreparatuta, badirudi plastikoek zerikusia izan dutela animalia harrigarri honen heriotzarekin.
Nolanahi ere, gogoan izan: plastikoen gehiegizko
erabilerak kalte larriak sortzen ditu bioaniztasunean, eta, gauzak horrela,
egun hauek oso aproposak dira gogoratzeko itsasoa barrualdeko edozein herritako
kalean hasten dela. Izan
ere, ibaiak oso handituta jaisten dira, plastikorako bene-benetako autopista
bihurtuta.
Laut dortoka
itsas dortokarik handiena da. Bi metro baino gehiago luze izatera eta 600
kilotik gora pisatzera irits daiteke. Oskolean du bere ezaugarririk
berezieentako bat, ez baita hezurrezkoa, larruzkoa baizik. Horregatik, laut
dortoka ez ezik larruzko dortoka ere deitu izan zaio. Ia Itsaso guztietan bizi
da, baita Kantauri itsasoan ere, nahiz eta gure artean gutxitan izanten dugu
haren berri.
201 Ikustaldiak