Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Sopela
Gazteria

Aurrera doa Sekeko gaztetxea

2010 urtarrila 8 Iruzkinik ez
sekeko 1

sekeko 1Herriko Gazte Asanbladak, abenduaren 12an, denbora luzean hutsik egondako etxe baten okupazioa burutu zuen.

Egun horretatik aurrera lan eta lan ibili dira: kanpoko aldera ematen duen etxearen pareta zuritu dute itxura txukuna izan dezan; aterpe bat berreraikitzen ari dira bertan ekintza jendetsuak egin ahal izateko eta honez gain errekaren parean baranda bat jartzen ari dira bidea ziurragoa izan dadin.

Lan hauek alde batera utzirik, Gazte Asanbladako kideek auzokideekin harreman zuzena mantendu dute eta informazioa banatu diete egon diren zurrumurruak argitzeko eta bizilagunak zuzenean informatuak egon daitezen. Gazteek argi adierazi dute haien nahia dela auzoan elkarbizitza egokia izatea.

Azkenik Gazte Asanbladak “Gurea eta denontzat delako!” lelopean,  gonbite egiten die herriko gazte eta ez hain gazte guztiei gaztetxeraino gerturatzeko eta ezagutzeko. Azken helburua guztiona den esparru honetan parte hartzea delarik leku bizia eta dinamikoa izateko.

112 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

KURTZIO KULTUR ETXEA: akats gehiegi.

2009 abendua 29 Iruzkinik ez
KurtzioKE

KurtzioKE

 

 

Azaroaren 30ean, San Andres egunean, Kurtzio Kultur Etxe berriaren irekiera ofiziala egin zen, baina Kultur azpiegitura berri batek piztu beharko zituzkeen ilusioak, ez dira oraingoan sortu; aitzitik, kritika ugari entzun dira.
 (Sopela aldatu aldizkarian argitaraturik)

 

 

 

Kokapena:
Kultur gune honen kokapenak kritika asko sortu ditu sopelostarron artean herritik, eta herriko eguneroko bizitik, urrun geratzen delako. Distantziaz gain, kultura jarduerak “baztertuak” izan dira eguneroko girotik: “haraino joan behar da”. (Larrabasterratik zer esanik ez).
Espazio gutxi:
Irekiera baino lehen herriko talde askok jadanik ezetza jaso dute lokalen bat eskatzean. Ez dagoela lekurik erantzun zaie. Kultur Etxe baten helburua ez da bakarrik kanpoko espektakuluak eskaintzea, edo Udalak eman ditzakeen zenbait zerbitzuri lekua ematea; helbururik garrantzitsuena herrian lan egiten duten taldeei babesa eta aterpea ematea izan behar da.
Ordutegia:
Kultur Etxea 19:30ean itxiko dela jakinarazi zaigu Kultura Batzordean. Itxiera ordutegi honek ez du inolako logikarik edozein ostiraletan zein larunbatetan ekitaldi bat eratzean, zalantzarik gabe, ordutegi hori gaindituko delako. Udaletxean egin genituen kritiken aurrean “malgutasuna egongo dela” erantzun ziguten, baina honek beste arazo bat sortzen du: langileak
Langileak:
19:30tatik aurrera sartuko diren orduak, aparteko ordu bezala hartuko dira kontuan lan egutegian, eta urteko ordutegia betetakoan, Kultur Etxearen zainketa azpikontratu egin beharko da.
Arazo teknikoak:
Kultur Etxe berria erabiltzeko aukera izan den egun apurretan nabarmen geratu dira zenbait eskasiak argi eta intsonorizazio zerbitzuetan.

Penagarria da instalakuntza berri batean jadanik akats hauek aurkitzea.
Arazoek inprobisazioa adierazten dute, eta zoritxarrez badugu oso gertu zer gertatu zen herrian inauguratutako azken azpiegiturarekin, igeritokiekin hain zuzen ere. Arazoak arazo, udalaren erabakia irmoa izan behar da konponbidea bilatzeko eta ez ezkutatzeko hotsandiko hitzen atzean. Arazoak argi onartuz, lortuko dugu Kultur Etxe hau benetan erabilgarria izan dadin, eta horixe da gure nahia.

Se ha inaugurado la nueva Kultur Etxea de Kurtzio, pero entre los sopelostarras se han escuchado muchas críticas por su situación, instalaciones, horario etc. Si queremos que la nueva Kultur Etxea responda a las necesidades reales de Sopela, primero hay que admitir los errores y luego arreglarlos; no esconderlos en palabrería grandilocuente.

119 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Olentzeroa eta Mari Domingi Sopelara heldu ziren

2009 abendua 24 Iruzkinik ez
olentzero
olentzero

Espero bezala heldu ziren. Gurdiz eta konpainia onarekin. Udaletxeko Plazan Gabon enborrari sua eman zioten eta aurreko urtean gordetako egur zatiak erre zituzten Sopeloztarrok. Kimu berriak hartu zituzten eta hurrengo urtea arte gordeko dute usadio zahar honi segida emateko.

Umeak zoriontsuenak izan ziren. Bikote magikoarengana hurbildu ziren eta belarrira esan zieten barruan aspaldin gordeta zeukatena.

Etxe guztietan oparietaz gain, desioak ere dantzan ibili dira. Osasuna, urrun daudenak, preso daudenak. Olentzeroari eskatzeaz gain guztion ekimena martxan ipini beharko dugu egia bihurtzeko. Bitartean Olentzeroaren eta Mari Domingiren magiarekin geratuko gara. Ez da gutxi, ez da nahiko.

122 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Euskara

Sopelako leku izenen erakusketa (toponimia)

2009 abendua 21 Iruzkinik ez
lekuizenak

lekuizenakAbenduaren 17tik 31ra Sopela herriko baso, soro, etxe eta antzerakoen leku izenekin (toponimoekin) erakusketa zabalik egongo da Kurtzio Kultur Etxean.
Erakusketan Sopelako plano eta airetik hartutako argazkia handi bat ikusgai daude, eta bertan agertzen dira Euskaltzaindiaren laguntzaz jasotako 800 leku izen (toponimoak). Honez gain, jasotako beste 80 izen zerrendatzen dira, nahiz eta une honetan ez jakin zehatz-mehatz non kokatu.
Erakustea xumea den arren, gure herriko antzinako izenak ezagutzeko eta ez galtzeko merezi du, azken helburua Sopelako mapa toponimikoa osatzea delarik.
Erakusketa azaroaren 17an zabaldu zen, eta bertan Felix Mugurutzak, Euskaltzaindiko kideak emandako azalpenak interesgarriak izan ziren, eta zenbait izenen jatorriaren azalpena bitxia oso. Entzun nahi izan zionari argi eta garbi adierazi zion Sopela dela gure herriko izena euskaraz Euskaltzaindiak hartutako ebazpenen arabera eta ez Sopelana. 

112 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Udala

Gaur manifestazioa egingo dute Sopelako kale-garbitzaileek

2009 abendua 18 Iruzkinik ez
cespa

cespa

Gaur, Sopelako Udalarentzat lan egiten duten 13 kale-garbitzaileak manifestazioan abiatuko dira 13:30ean, udaletxetik. Izan ere, bizi duten “bazterketa bidegabe eta iraingarria” dela eta, pasa den azaroaren 20an mobilizatzeari ekin zioten Sopelako Udalak azpikontratatutako Cespa enpresaren langile horiek. Hiru urte enpresarentzat lan egin ostean, beste udaletan diharduten enpresa bereko beharginek kobratzen dutenaren erdia jasotzen dute hilaren bukaeran eta horren arrazoia minusbaliatuak izatea delakoan daude. Eskumaldeko LABek adierazi duenez, “manifestazio handia egin nahi badugu guztion parte-hartzea garrantzitsua da, 13 langileek bakarrik ezin dutelako manifestazio dezenterik egin, beraz, mesedez ahal duzuen guztiok parte hartu!”. (Koskairratia.com)

124 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Udala

2010ean Udal zergak eta tasak ez dira igoko

2009 abendua 16 Iruzkinik ez
tasak

tasakAbenduko Ogasuna Udal Batzordean adostu zenaren arabera, 2010. urteko Udal Tasak eta Zergak bere hartan utziko dira, alegia ez da igoerarik izango eta gaur egun indarrean daudenak mantenduko dira.
Udalak kudeatzen dituen Tasa eta Zergen artean ondorengoak aipa daitezke: Ekonomia jardueren gaineko zerga, Ondasun higiezinen gaineko zerga, trakzio mekanikadun ibilgailuen gaineko zerga, Hiri lurren balioaren handitzearen gaineko zerga…

Tal como se decidió en la Comisión Municipal de Finanzas de Diciembre, las Tasas e Impuestos municipales no tendrán subida en el año 2010, se mantendrán, por tanto, las mismas que rigen en la actualidad.
Entre las Tasas e Impuestos que gestiona el Ayuntamiento se pueden citar los siguientes: el Impuesto sobre actividades económicas, Impuesto sobre bienes inmuebles, Impuesto sobre vehículos de tracción mecánica, Impuesto sobre el incremento de valor de los terrenos de naturaleza urbana…
 

117 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Gazteria

Gaztetxe berria Sopelan!

2009 abendua 12 Iruzkinik ez
gaztetxea

gaztetxea

 

 

 

 

Sopelako Gazte asanbladaren idazkia (euskaraz eta erdaraz)

 

 

 

 

 

 

Sopela, herri polita eta lasaia da, bai, hondartza, helduentzako tabernak, dendak, umeentzako parkeak, edadekoentzako etxea… baina GAZTEONTZAKO ZER? Askotan, gehiegitan, galdetu diegu hori gure udaletxean agintean daudenei…baina erantzunik eta irtenbiderik gabe, esku hutsik itzuli izan gara beti.

Gazteok, ume garaia igarota, ezer gutxi daukagu egiteko, hain eskaintza sozial urria eta alternatiba pobrea duen Sopela bezalako herri batean. Aukerak murritzak dira, eta kirola egitea edo tabernaz taberna ibiltzeaz gain ezin da beste ezer egin. Noizik behinean, hilabetean behin asko jota, udaletxeak enpresa pribatuen bitartez ekintzaren bat edo beste antolatzen badu ere, horrek ez du gazteon aisialdirako premia asetzen.

117 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Euskara

Bertsoak Sopelan Berbalagunen eskutik

2009 abendua 10 Iruzkinik ez
berbalagunbertsotan

berbalagunbertsotan

Lamia Taberna Sopelako Bertso Plaza bihurtu zen. Abenduaren 10ean, Berbalaguna Taldeak antolatuta,  Galder Bilbao “Txapi”, Jone Uria eta Josu Landeta bertsolariek, saio polita eskaini ziguten. Taberna bete zen eta han bildutako euskaldun guztiek, zaharrek zein berriek, oso giro polita sortu zuten. Amaitzeko kantatzeari ekin zioten. Horretarako propio liburuxkak banatu zituzten.

Oso ekimen txalogarria Sopelan euskarak galdu duen esparrua apurka apurka berriro irabaz dezan. Ekimen hauek guztiek egunero euskara gero eta gehiago erabil dezagun baliogarriak izan daitezke. Ea guztion artean lortzen dugun!

 

117 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 167 of 170« Lehena...102030«166167168169»170...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Zipiriñe decide su futuro: nuevo edificio en Loroño. 438 ikustaldi
  • Acuerdo económico en la empresa United Caps de Sopela tras 65 días de huelga 427 ikustaldi
  • Hauek dira Sopelako udaltzainen trebetasunak? 403 ikustaldi

Sopela.net