Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Sopela
Euskal Herria Sopela

Sopela: Lapikoen burrunba monarkiaren aurka

2020 martxoa 18 Iruzkinik ez

Erregeak PIKUTARA!!!!! Aurrera Sopela

Gepostet von Txabi Arribalzaga am Mittwoch, 18. März 2020

Koronabirusen eraginagatik herritarrak etxean sarturik badaude ere, Sopelan eta beste hainbat herri eta auzotan, une eta aukerak sortzen dira elkarbiztzarako, protestatzeko, aldarrikatzeko, eskertzeko txalo, abesti, eta zarataren bidez…

Erregea kanpora

Auzokideak leihoetatik edo balkoietatik zarata egiteari eta kantatzeari ekiten diote, eta gaur, martxoak 18, 21:00etan ezagutu berri dugun Borbonen “negozioak” salatzeko, eta batez ere “erregea kanpora” aldarrikatzeko kazerolada egin da. Lapikoen burrunba ondo entzun da, hel dakien espero dugu!!! (W.)

331 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Justizia Soziala Sopela

Koronabirusen aurrean, Sopelan badago zer zoriondu!

2020 martxoa 14 Iruzkinik ez

Egoera zailetan pertsonen alderik onenak eta txarrenak azaleratzen dira. Ez ditugu txarrak aipatuko, komunikabideek eta sare sozialek etengabe errepikatzen baitizkigute.

Sopela.net-ek, aldiz, alde ona azpimarratu nahi du; eta Sopelan hiru ekinbide on eta txalogarri agertu dira gaur. Ziur aski ez dira Sopelan berez bakarrik sortu, beste herri askotan ere antzeko jarduerak egiten ari direlako baina merezi dute aipamena.

Elkarri laguntzeko herritarron sarea:

375 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Justizia Soziala Sopela

Sopelan ere Zaldibar argitzeko eskaera

2020 martxoa 11 Iruzkinik ez

Orain dela hilabete oso bat, otsailaren 6an, Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gertatu zen: kraskatu eta amildu egin zen. Hainbat egunetan albiste honek telebista kate guztien informatiboak zabaldu zituen eta egunkari guztietako lehen albistea izan zen.

Denbora aurrera doa, gaurkotasuna atzera, eta orain guztion ahotan dagoen gaia Koronabirusa da (ulergarria da); baina ezin da ahaztu, ezin dugu ahaztu, istripu hartan bi pertsona hil zirela eta hilabete oso honetan oraindik ez dituztela aurkitu, haien gorpuak desagertuta daudela.

Elkarretaratzea

310 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Ama Lurra Sopela

UR ISURKETA KUTSAKORRA LARRABASTERRAN?

2020 martxoa 5 Iruzkinik ez

Otsailaren 22an, Larrabasterrako zenbait bizilagunek kolore zurixka zuen ur isurketa ikusi zuten Lemotza ibaian Iberrota plazaren parean eta Urgitxieta kalearen aurrean. Bizilagunek artikuluaren argazkia atera zuten: ur isurketa ikusten da ahate batek jatekoa bilatzen duen bitartean.

Informazio eskaera

19.028 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Sopela Udala

Sopelako udaletxean Athletic martxoaren 8a gainetik

2020 martxoa 5 Iruzkinik ez

Sopelako udaletxeko balkoi nagusian Athletic-en  bandera erraldoia jarri da gaur, martxoaren 4an, Espainiako Kopan Granadaren aurka jokatuko duen partidua dela eta.

Eztabaidagarria da erakunde publiko batean hau bezalako “aldarria” egin daitekeen ala ez, baina eztabaida guztietatik kanpo dago Athletic-en bandera erraldoiak martxoaren 8ko ikurra estaltzea. Esan daitekeen gutxiengoa da sentsibilitatea falta ikaragarria dagoela.

Athletic-en bandera jartzea onartzen badugu… (nahikoa hori onartzea) hain zaila zen  mugimendu feministaren ikurra begi-bistan uztea? (W.)

306 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Emakumea Sopela

Martxoak 8 Sopelan

2020 martxoa 3 Iruzkinik ez

Otsailak 28an elkartu zen Sopelako Mugimendu Feminista asanblada irekian, Kurtzio kultur etxean. Besteak beste Martxoak 8aren egitaraua adostu zuten bertan.

Ostiraletik hasi eta igandera arteko ekintzak antolatu dituzte. Sare herritarrak antolatutako mahai-inguruan Emakumea eta Kartzela izango dute ardatz. Martxoak 6an izango da arratsaldeko 19:30an, Kurtzion. Martxoak 7an Udaletxe plazan 18:00tatik hasita, Serigrafia tailerra egingo dute eta bertan poltsak eta kamisetak egiteko aukera egongo da.

379 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Naroa
Hezkuntza Sopela

Zipiriñe: mobilizazio gehiago

2020 otsaila 27 Iruzkinik ez
Sopela Zipiriñe

Berriro irtengo dira kalera Zipiriñeko familiak

Zipiriñeko familiak berriro mobilizatuko dira ikastetxeak dituen leku-arazoengatik. Mobilizazio hauen bidez udalari exijitu nahi diote lehenbailehen lor eta eskain diezaion lur-sail bat Eusko Jaurlaritzari, honek bigarren ikastetxe bat eraiki dezan.

378 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Hezkuntza Sopela

Sopela: EHBilduk ikastetxe berri bat proposatu du Loroñon.

2020 otsaila 27 Iruzkin 1

Zipiriñe herri eskolak ez du leku nahikorik ikasle guztiak era duinean hartzeko eta honek mobilizazio asko eragin ditu azken urte hauetan. Egoera honi konponbidea eman nahian Sopelako bigarren indar politikoak, EHBilduk, aurreproiektu bat aurkeztu du. EHBilduk proposatu egin du eraikin berri bat egitea Loroñoko lursailean, gaur egun aldirietako aparkalekua dagoen tokian.

Proposamenaren ezaugarriak

596 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Page 10 of 168« Lehena...«9101112»203040...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Sopela, Eleizalde kalea oinezkoentzat: zorionak, kritika bat eta kezka bat. 230 ikustaldi
  • ZIPIRIÑE BERRIA 207 ikustaldi
  • Sopela, peatonalización de la calle Eleizalde: una felicitación, una crítica y una preocupación 157 ikustaldi

Sopela.net