Hiriburu batek nahi lukeen kultur egitaraua izango du Sopelak azaroan:
Azaroaren batean (larunbata), egun osoan zehar V. Putxera eguna (Pepetxinen omenez)
Azaroaren 2an (igandea), haurrentzako teatroa “Flako & Fleko” Kolore Bitxia Teatroren eskutik. Antzerkia euskaraz izango da eta Sopelan aurrestrenaldia izango dugu 18:00etan Kurtzio Kultur etxean eta sarrera 3 euro
Azaroaren 7an (ostirala) Berbaldia eta dokumentala “Euskal gatazka, oinaze eta bizipenak” Dokumentala gaztelaniaz izango da euskarazko azpitituluekin. Antolatzailea Meñakoz Kultur Elkartea da, eta emanaldia Kurtzion izango da 19:00etan. Sarrera doan.
Azaroaren 8an eta 9an (larunbata eta igandea) zinea Kurtzion: LASA eta ZABALA. Larunbatean 20:00an izango da emanaldia eta bertan izango da pelikularen zuzendaria (Pablo Malo). Igandean 19:00etan proiektatuko da eta sarrera, egun bietan, doan izango da. Pelikula jatorrizko bertsioan pantailaratuko da, euskaraz eta gaztelaniaz.
Azaroaren 11an (asteartea) Literaturaz solasean Iban Zalduarekin, “Inon ez, inoiz ez” liburuaz. Sarrera doan izango da 19:00etan Kurtzion.
Azaroaren 12tik 16ra udazkeneko musika zikloa. Emanaldi guztietara joan ahal izateko 9 euron eros daiteke bonoa. Emanaldiak ondorengoan dira:
Azaroaren 12an (asteazkena) Soinu zirraragarriak saioa 19:30ean. Alberto Urretxo (tronboia); David Fernandez Alonso (tronpa) eta Amaia Zipitria Zugazti (pianoa). Bonorik gabe, sarrera 3 euro.
Azaroaren 13an (osteguna), 19:30ean, Abesbatzen topaketa: Munarri (Sopelako ikastola), Torres II (Medina de Pomar) eta Lagun Artea (Sopela). Bonorik gabe, sarrera 3 euro.
Azaroaren 14an (ostirala) Jazz gaua 20:30ean. Polonia eta Kuba elkartuko dira Andrej Olejnickzak-en saxoarekin eta Ivan Luis Gonzalesen pianoarekin. Bonorik gabe, sarrera 3 euro.
Azaroaren 15ean (larunbata), 2030ean, Etorri erromantikoa soketan. Biolinak (Azer Lyutfaliev –BOS- eta Fedor Larinov – BOS. Biolak (Adriana Grigoras – BOS- eta Natacha Dupuy – OES. Biolontxeloak Elena Eskalza – Musikene – eta Teresa Valente – BOS. Bonorik gabe, sarrera 3 euro.
Azaroaren 16an (igandea) 18:00etan, Haur Opera – Opera Abeslaria, Deabru Beltzak & Tin Pan Alley. Idoia Somoza izango da sopranoa, Katrin Schlegel aktorea eta Marta Gallegillos pianojolea. Bonorik gabe, sarrera 3 euro.
Azaroaren 15ean (ostirala) teatro cabaret: CABARET CHIHUAHUA. Ironiaz beteriko musikala 20:00etan Kurtzion. Sarea 6 euro.
Azaroaren 22an (larunbata), 20:00etan, helduentzako antzerkia, Compañia Burbujas taldearen eskutik. Antzezlana “Punto Medio” izango da. Gaztelaniaz.
Azaroaren 27an, osteguna, genero ikuspegiko zinea zikloaren barruan “La maleta de Marta” filma izango da ikusgai Kurtzion 18:00etan. Sarrera doan.