Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Kultura
Kultura

Sopelako jaiak: Larunbata 27

2015 ekaina 26 Iruzkinik ez
jaiak fraking ez

jaiak fraking ez11:00 TXISTULARIen diana, herriko kaleetatik zehar.

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 TXU-TXU trena.

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 HAURRENTZAKO JOLAS PARKEA Zipiriñe eskolan: puzgarriak, txalupak uretan, mini bumpers, eco bampers, ludoteka eta jokoak.

11:00 HAURREN AMETSETAKO GUNEAREN irekiera Zipiriñe eskolan, Berbalapiko taldea eta Sopelako auzokideen laguntzarekin. Sopelako haurrek haien ametsetako jaiak marraztu dituzte. Amets horiek errealitate bihurtuko ditugu gune honetan (labirintoa, marrazkiak, ur jolasak, hondartza…).

12:00-14:00 eta 17:00-20:00 TAILERRAK Zipiriñe eskolan: goizez marrazoak, muralak eta mahai-tapizak, eta arratsaldez txontxongiloak.

12:00   PALA profesionaleko partidak udal pilotalekuan.

13:00   BITSAren jaia Zipiriñen.

13:00   TXOTXONGILO, ume txikientzako ikuskizuna Udaletxeko plazan

13:00   KANTU-POTEOA Sopela Kantari taldearekin tabernaz taberna.

14:00   ADINEKOENTZAKO BAZKARIA Jubilatuen Etxean, Bazkaldu ostean, erromeria izango da.

14:00 HERRI BAZKARIA Jauregizar plazan (txartelak aurretik erosi behar dira: Sopelako turismo bulegoan eta Laiak tabernan). Umeentzako menu berezia egongo da. Bazkaria baino lehen eta bitartean haurrentzako ludoteka izango dugu. Helduentzako txanda 14:30etan izango da. Ekarri zure edalontzia eta sardexka etxetik. Bazkalostean denok batera abesteko kantak Mikel Bizarrek gidaturik.

17:00-21:00 GAZTEENTZAKO ELEMENTUAK Gernika plazan: Big Baller puzgarria eta punteria eta abilezia jokoak.

18:30  KOADRILEN ARTEKO JOLASAK Udaletxeko plazan.

19:00   UREPEL ABESBATZAren kontzertua Kurtzio Kultur Etxean.

19:30  LARRUZKO PILOTA paletaren eskualdeko txapelketaren finala udal pilotalekuan.

20:00  KALEJIRA Los Charros Mariachirekin Udaletxetik hasita, eta KONTZIERTOA 20:30ean Eleizalde plazan

20:30  HAURRENTZAKO Txirri, Mirri eta Txibiriton “Dantzan” ikuskizuna Zipiriñen.

21:00   KALEJIRA Brincadeira taldearen Evolution ikuskizunarekin Gernika plazatik hasita.

21:00 Sopelako ESKUZ binakako IX. txapelketa herrikoia udal pilotalekuan.

23:00 – 02:00 JAI INFORMAZIO PUNTUA: berdintasuna jaietan eta drogei buruzko informazioa jasotzeko gune dibertigarria.

23:00   SU ARTIFIZIALAK Astondoa Pirotekniaren eskutik, Freidemenditik.

23:00  KONTZERTUA: BABEL Covers taldearen kontzertua Udaletxeko plazan (60. hamarkadatik aurrerako rock abestien bertsioak).

23:00   KONTZERTUA txosnetan: My Sweet Torment eta Izerdi Gorria.

116 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Sopelako jaiak: Ostirala 26

2015 ekaina 26 Iruzkinik ez
JAI BATZORDEA

JAI BATZORDEA19:00  KOADRILEN JAITSIERA: txosna gunetik Udaletxeko plazaraino. Ondoren koadrilen erakustaldia Udaletxe plazan.

21:00  PREGOIA eta TXUPINAZOA Udaletxeko plazan, Frackingaren aurkako Sopelako taldearen eskutik.

21:30  TXOSNEN IREKIERA eta txosna-apainketa txapelketa, txosna batzordearen eskutik.

22:00  ESKUPILOTA partida profesionalak udal pilotalekuan.

22:30   SUZKO ZENENA Udaletxeko berdegunean.

23:00   KONTZERTUA: TIKTARA taldearen kontzertua Udaletxeko plazan (munduko erritmo eta melodiak euskaraz abestutako letrekin).

23:00 KONTZERTUAK txosnetan: BIG MOUTH eta EMON.

Goizero txertatuko dugu eguneko egitaraua

110 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Herri bazkaria Sopelako jaietan

2015 ekaina 22 Iruzkinik ez
Colombia

Colombia

 

Urtero bezala  Sopelako jaietan Herri bazkaria egongo da. Bazkaria ekainak 27an izango da eta 3 menu egongo dira salgai, (Haur menua, sukalki menua eta Bejetentzako menua).

Haurren menua 14:30 izango da eta nagusien menua 15.00etan, Umeentzako ludoteka egongo da.

 

Gogoratu!

Bakoitzak bere edalontzi eta bere mahaiko tresnak eraman behar dauzala!


99 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Sopelako jaiak heltzear

2015 ekaina 17 Iruzkinik ez
jaiak

jaiak

 

 

Sopelako jaiak heltzear daude eta nabaria da kalean eta koadrilen urduritasuna, Sopelako jai batzordeak koadrilen arteko lehiaketaren eta jeitsieraren oinarriak argitaratu ditu (link).

Bihar ekainak 18 Pala Txapelketa parekidearen Semifinalak ditugu (20.15 baleako frontoian), ze bikote izango da finalista? ondino ez dakigu baina farreak eta giro ona ez da faltako.

Zapatu arratsaldean Eskupilota txapelketa izango dugu Sopelako frontoi nagusian.

Animo eta gora jai herrikoi eta parte-hartzaileak!!!

 

 

100 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Sopelako jaien aurkezpena

2015 ekaina 13 Iruzkinik ez
JAI BATZORDEA

jai batzordea

Gaur, hilak 13, Jai Batzordearen eskutik, Sopelako eta Larrabasterrako jaiak aurkeztu dira.

Egitaraua ezagutarazteaz gain, jaietako kartelen lehiaketaren irabazleak eta pregoilarien izenak egin dira publikoak.

Kartelik irabazlearen egilea Aitziber Onandia izan da eta Sopelako jaietan “Fracking ez” elkartea izango da pregolaria, Larrabasterrako El Karmen, aldiz, Meñakoz kultur elkartea.

106 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

“Barro rojo” ikuskizuna Sopelan.

2015 maiatza 21 Iruzkinik ez
barro rojo

Ostiralean, hilak 22, Kurtzio Kultur Etxea “Barro rojo” lanaren aurkezpena egingo da 20:00etan. Lan honek homosexualek frankismoan pairatutako errepresioa kontatzen du, kontzentrazio-esparruetan, kartzela berezietan…

Javier Liñera Sopelan bizi den aktorea da lan honen protagonista eta sarrerak ohiko lekuan daude salgai 6 euron

98 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Sopelako apirileko agenda kulturala

2015 apirila 3 Iruzkinik ez
Kurtzio

KurtzioIpuin astea: Paskua astean (8an, 9an eta 10ean) ipuin astea izango da Kurtzio Kultur Etxean. 8an (asteazkena) Bego Alabazan “Sagu txiki, sagu maite” 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat. 9an (osteguna) Joxe Mari Karreren eskutik “Izarren bitakora” 5 urtetik gorakoentzat. 10ean (ostirala) Pantzart, Juan Kruz Igerabideren ipuin batean oinarriturik, sehaska kantak eta aho korapiloak 4 urtetik gorakoentzat. Saio guztiak 18:00etan izango dira, euskaraz eta dohainik.

Zinea: Genero ikuspegiko zine zikloaren barruan bi pelikula pantailaratuko dira, 9an (osteguna) “Ellas” eta 23an (osteguna) Tres veces 20. Pelikula biak gazteleraz izango dira Kurtzio Kultur etxean eta sarrera dohainik. Haurrentzat “Yugo eta Lala” pelikula ikusgai izango da euskaraz 26an (igandea) 18:00etan

Haur teatroa: Kartoibiraka antzezlana euskaraz Markeliñe taldearekin 12an (igandea) 18:00etan. Haurrentzat sarrera 3 eurokoa izango da eta nagusientzat 5€.

Zirkuaren azoka: 17, 18 eta 19ko asteburuan udaletxeko plazan Salerosle eta Ostalaritzaren Elkarteak antolaturik

Kontziertoak: Sona handiko bi euskal artista etorriko dira Sopelara apirilean. 17an (ostirala) Organik eta Kepa Junkerak Txapeldun ikuskizuna joko dute 20:00etan Kurtzion. Sarrera 3 €. 24an (ostirala) Mikel Urdangarinen unea izango da 20:00etan eta sarrera 6 euroan.

Ohar bi: 11n aurreikusita zegoen Erdibana antzezlana atzeratu da urrira arte. XXII. Esaera Zaharraren Txapelketa 25ean izango da, informatuko dugu.

100 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

2. udaberriko jaia Sopelan

2015 martxoa 12 Iruzkinik ez
2. udaberriko jaia

2. udaberriko jaia

 

 

 

 

Meñakoz Kultur Elkarteak 2. Udaberriko jaia ospatuko du datorren igandean, martxoak 15, Sopelako udaletxeko plaza 12:30etatik aurrera.

12:30ean, adar joleek, txalapartariek eta Sopelako pandero-joleek hasiera emango diote jaiari. Jarraian, 13:00etan taldeko txikienek dantza egingo dute, eta 13:30ean, Eguzkilore dantza taldekoek eta nagusiek erreleboa hartuko dute. Arratsaldean, 17:00etan Saltoka dantza-plaza izango da.

Igandean, euria egingo balu, jardun guztiak Zipiriñeko eskolan egingo direla jakinarazi dute antolatzaileek.

102 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 5 of 24« Lehena...«4567»1020...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Sopela, Eleizalde kalea oinezkoentzat: zorionak, kritika bat eta kezka bat. 230 ikustaldi
  • ZIPIRIÑE BERRIA 214 ikustaldi
  • Sopela, peatonalización de la calle Eleizalde: una felicitación, una crítica y una preocupación 157 ikustaldi

Sopela.net