Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Kultura
Kultura

Asteburu honetan Euskal jaia

2015 iraila 11 Iruzkinik ez
azoka

azokaAsteburu honetan ospatuko da Sopelan ohiko Euskal Jaia. Larunbatean, hilak 12, Udaletxeko plazan 10:00etatik aurrera nekazaritza azoka izango da, eta 12:00etan Pala Txapelketako finalak pilotalekuan.

Honez gain, 12:30ean, Euskorleans Dixie Band-ek “New Orleans” erara eginiko euskal musika emanaldi ibiltaria emango du.

Iluntzean, 20:00etan eta udaletxeko plazan ere, kontzertua MIXEL DUCAU eta CAROLINE PHILLIPSen eskutik.  (Folk – Lapurdi). Euria eginez gero kontzertua Kurtzio Kultur Etxean egingo da.

Igandean Artisautza azoka izango (11:00 – 15:00 / 17:00 – 20:00) eta XI. Margo lehiaketa. Goizean eta Zirri Marra elkartearen bidez.

Honez gain sukalki txapelketa, tirrindularitza eskolen topaketa Kurtzio inguruan. 12:30ean euskal dantzak, Eguzkilore taldeak eskainita..

Bukatzeko 18:30ean Kale-teatroa: ASTOKILLO CIRCUS.

112 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Aurten ere Sopela Kosta Fest

2015 iraila 2 Iruzkinik ez

{youtube}SUFlI9-s9Iw{/youtube}

Naturaren babesa + surfa + musika = SOPELA KOSTA FEST irailaren 23tik 27ra.

Aurten ere, eta bigarren aldiz, irailaren amaieran Sopela Kosta Fest jaialdi arrakastatsua ospatuko da gurean.

Ondorengo web orrian egitarau osoa ikus daiteke: http://sopelakostafest.com/

Jaialdi erakargarri honek iaz (2014an) ospatu zen lehen aldiz sekulako arrakasta lortuz eta 2011an EHBilduk egindako udal hauteskundeetarako programan du jatorria, hain zuzen ere, horrela zioen EHBilduk: – Surfestival: Ekimen berria kirola, kultura, astia, turismoa … uztartzeko.

116 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Larrabasterrako jaiak: PREGOIA

2015 uztaila 15 Iruzkinik ez
Pregoia Larrabasterra

Pregoia LarrabasterraJaien alaitasunean murgildurik, agian lagun askok ez zuten ondo entzun Meñakoz Kultur Elkarteak irakurritako pregoia: hona hemen hitzez hitz:

 

Larrabasterra, gure eguna heldu da! Gora Larrabasterrako jaiak! Gora Larrabasterra!

Sopelako Jaietan naturari gorazarre egin genion. Aurtengo Larrabasterran, euskal kulturaren garrantzia azpimarratu nahi dugu! Horretarako, hemen gaude “Meñakoz, Herria eta Kultura” elkartea osatzen dugun hainbat talde, kultura babestea natura babestea bezain beharrezkoa dela aldarrikatzeko. Sopela Kantari, Sopelako Panderojoleak, Meñakoz eta Eguzkilore dantza taldeak, Berbalagun Familiarra eta hitzaldi mamitsuak antolatzen dituzten ekintzaile finak… guztiok batera ozenki oihuka dezagun: gora euskara! gora euskararen herria!

Jaietan murgildu nahi dugu, giro euskaldun, parekide, herrikoi eta parte-hartzaile batean. Aurten ere, denon artean, jai koloretsu eta garbien aldeko apustua egingo dugu, auzokideenganako errespetua eskatuz. Horrez gain, jaietan  zehar gerta litezkeen erasoak prebenitzeko lan egingo dugu, eta edozein motako jazarpenak gaitzetsiko ditugu. Horrela, Sopelako Jaietan gertatutako eraso xenofoboa errefusatzen dugu: arrazakeriari ez, emakumeen aurkako erasoei ez!

Ezin ahaztu jasaten ari garen eraso judizialak: Mikelats herriko taberna utzi nahi digute. Herriko tabernak libre eta zabalik! Herrian Libre dinamikan parte hartzen dutenei ere gure babes osoa eskaini nahi diegu. Euskal Eragile Internazionalisteei, gure elkartasuna. Gure atxikimendua, Gure Esku Dago ekimenari: zabal dezagun erabakitze eskubidearen aldeko egarria Larrabasterrako Jaietan ere. Jaietako hasiera hau, aipatu ditugun horiei guztiei eskaini nahi diegu!

Azkenik, herriko Jai Batzordeari eskerrak eman nahi dizkiogu, Larrabasterrako Jaiak biziberritzeko eta indartzeko egin duen ahaleginagatik. Beste hainbat urtez jarrai dezala jai herrikoi eta partehartzaile batzuen alde! Hamaika mila esker zuei, zuek barik jairik ez!!

Larrabasterra… jaiak goza ditzazuela espero dugu, herriko bazter guztiak umore onaz betez, urrun dauden horiei ere irits dakien gure alaitasuna!

Gure eguna heldu da! Gora Larrabasterrako Jaiak! Gora Elkartasuna Libre!!!

107 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Itsasoko izakien tailerra Larrabasterran

2015 uztaila 11 Iruzkinik ez
itsasoko izakiak

itsasoko izakiak

 

 

 

 

Datorren astean Larrabasterrako jaiak izango dira, eta jai egitarau barruan ITSASOAREN IZAKIEN kalejira egingo da 15ean (asteazkena) 19:00etan.

Ekitaldi hau prestatzeko Sopela eta Larrabasterrako Jai Batzordeak deialdia egin du iganderako, hilak 12, 12:00etan Urgitxieta plazan. Materiala eraman eta auzolanean mozorroak prestatuko dira.

117 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Txosnetako musika aukera dezakezu!

2015 uztaila 6 Iruzkinik ez
Mikelats

 

Mikelats

 

Larrabasterrako jaiak laster datoz, txosna batzordeak jaietan musikak sortu dituen desadostasunak ekidite arren asanblada bat deitu zuen pasadan astean.

Bertan email bat sortzea (musicatxosnas@gmail.com) adostu zan, koadrila bakoitzak 20 abesti bidaltzeko aukera izango du, bidalitako abestiak txosna batzordearen baloreak errespetatu behar ditu.

Abestiak bidaltzeko formatua Mp3-a da.

Ondoren bidalitako abestiak  Musika batzordearen filtrotik  pasa beharko da.



 

 

 

119 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Sopelako Jaiak: egunez egun

2015 ekaina 28 Iruzkinik ez
jaiak 2015

jaiak 2015

 

 

 

 

Sopela.net-ek egunero argitaratu ditu jaien programa. Hona hemen:

ostirala 26

laruanbata 27

igandea 28

astelehena 29

104 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Sopelako Jaiak: Astelehena 29

2015 ekaina 28 Iruzkinik ez
JAIAK 2015

JAIAK 201510:30 KALEJIRA, Udaletxetik elizara: Sopelako Barinatxe Txistu Taldea, Sopelako pandero-joleak, Sopelako familiek egindako buru-handiak, erraldoiak eta Goialde dantza taldea.

11:00-14:00 eta 17:00-20:30   TXU-TXU trena.

11:00-14:00 eta 17:00-20:30   HAURRENTZAKO JOLAS PARKEA Zipiriñe eskolan: puzgarriak,   txalupak uretan, mini bumpers, eco bampers, ludoteka eta jokoak.

11:00 MEZA NAGUSIA, San Pedro Scola Cantorum Abesbatzak abestua eta 11:30ean eleiza aurreko dantzak eta aurreskua.

12:00-14:00 eta 17:00-20:00   TAILERRAK Zipiriñe eskolan: goizez monster-imanak eta arratsaldez udako pai-paiak.

12:00 KALEJIRA, elizatik Udaletxera: Sopelako Barinatxe Txistu Taldea, Sopelako panderojoleak, Sopelako familiek egindako buru-handiak, erraldoiak eta Goialde dantza taldea.

12:30 DANTZA EMANALDIA Udaletxe plazan, Goialde eta Sopelako Eguzkilore eta Meñakoz   dantza taldeekin.

13:00  BITSAren jaia Zipiriñen.

13:00 TXORIZOA DENONTZAT udaletxeko plazan.

18:00 TAI-TXI, KUNG FU, BOXEO, TXIKIBOX eta KICK BOXING erakusketak Udaletxeko plazan, Sopelako Tai-Txi eta Basakick elkarteen eskutik.

19:00 KOADRILEN ARTEKO “Sopekiller” JOLASA txosnetan. Galdera arinak egingo zaizkie koadrilei eta erantzun okerra esanez gero, kontuz! Ondorio latzak egon daitezke!

20:00 Eusko labeldun hanburgesak piperrekin eta sagardoa 1,50 €-an Udaletxeko plazan.

20:00 KOADRILEN arteko txapelketaren sari banaketa eta Paule Loizaga eta Unai Mendiburu BERTSOLARIEN SAIOA txosnetan.

20:00 Goloka Park KALEJIRA Zipiriñen hasita

21:00 KEPA JUNKERA & SORGINAK-en kontzertua Udaletxeko plazan.

22:00  ERROMERIA Zirkinik Bez taldearekin txosnetan.

109 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Sopelako jaiak: Igandea 28

2015 ekaina 27 Iruzkinik ez
herri bazkaria 2015

herri bazkaria 201509:00etatik aurrera ARKU TIROketako XIX. San Pedro Saria, San Andreseko landetan.

10:00etatik aurrera XLV. BAKAILAO TXAPELKETA Udaletxeko

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 TXU-TXU trena.

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 HAURRENTZAKO JOLAS PARKEA Zipiriñe eskolan: puzgarriak,  txalupak uretan, mini bumpers, eco bampers, ludoteka eta jokoak.

11:30-20:30 MARGOLANEN ERAKUSKETA, Sopelako ZIRRI-MARRA elkartearen eskutik, Udaletxe                 inguruan.

12:00-14:00 eta 17:00-20:00 TAILERRAK Zipiriñe eskolan (Kamiseta eta txapa tailerrak Zipiriñen Ander Deuna Ikastolako eta Zipiriñe Eskolako Gurasoen Elkarteen eskutik)

12:00 Familia osoarentzako SUKALDARITZA TAILERRA Jauregizar plazan (Euskeraz Olgetan).

13:00 BITSAren jaia Zipiriñen.

13:00 LAGUN ARTEA ABESBATZAren kontzertua Udaletxe plazan. Ondoren kalejiran irtengo dira.

13:00 TORTILLA eta SANGRIA lehiaketa txosnetan. Ondoren, parte hartzaileen BAZKARI HERRIKOIA

14:00 ELEIZAKO KANPAIAK JO eta BOLANDERAK jaurtiko dira, ohitura zaharrak berreskuratuz. “Kanpaien hotsak komunikazio tresna itzela izan dira mendeetan zehar. Sopelan ere, sopeloztarrei mezu desberdinak helarazteko erabili izan ohi dira, adibidez, herriko jaiak iragartzeko. Horrela, ohitura zahar hau berreskuratzeko asmoz, aurten, San Pedro bezperan, bolanderak botatzearekin batera Elizako kanpaiak joko dira bost minututan zehar.”

17:00 BRISKA txapelketa Udaletxean, Sopelako Itzartu Emakumeen Elkarteak antolatua.

17:00-21:00 GAZTEENTZAKO ELEMENTUAK Gernika plazan: gladiadoreak eta askotariko jokoak.

18:00-20:00 ZIRKO TAILERRA Zipiriñen.

18:30 KOADRILEN ARTEKO JOLASAK Udaletxeko plazan.

19:00 Dundunkada musika eta euskara taldearen PERKUSIO SAIOA Gernika plazan.

19:30 Dantza-plaza ERROMERIA Zang0 taldearen eskutik.

20:30 “Tribu TB” HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA Zipiriñen.

20:30 JOTAS CORRIENTES NAVARRAS taldearen kontzertua Eleizalde plazan.

21:00 PALA TXAPELKETA PAREKIDEA eta HERRIKOIaren finala udal-pilotalekuan.

21:00 KALEJIRA Funky Style Brass ikuskizunarekin Gernika plazatik hasita.

23:00 BETAGARRI taldearen kontzertua Udaletxeko plazan.

23:00 KONTZERTUAK txosnetan: Donna Versus eta Tachumah Reggae Band.

122 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 4 of 24« Lehena...«3456»1020...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • No es sólo Sopela, toda Uribe Kosta es una zona arqueológica muy importante 298 ikustaldi
  • ZIPIRIÑE BERRIA 241 ikustaldi
  • Ez da Sopela bakarrik, Uribe Kosta osoa eremu arkeologiko oso garrantzitsua da 180 ikustaldi

Sopela.net