Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Kultura
Kultura

Erabakitzearen aldeko bidean, kantaldia Sopelan

2017 martxoa 31 Iruzkinik ez
Sopela Urepel

Sopela Urepel

Sopelako Gure Esku Dago herri ekimenak antolaturik, igandean (apirilak 2) kantaldia izango da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean eguerdiko 13:00etan. Kantaldi hau Gure Esku Dago burutzen ari den ekintzen artean kokatzen da maiatzaren zazpian egingo den herri kontsulta babesteko.

Urepel abesbatza

Kantaldian Sopelako Urepel abesbatzak eta Ane Bejaranok hartuko dute parte eta sarrera doan izango da.

Maiatzaren zazpian erabakitze eskubidearen aldeko herri kontsulta burutuko da Sopelan eta Uribe Kostako beste hainbat herritan: Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urduliz. Herri kontsulta honetan “Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?” galderari erantzuteko aukera izango dute bizilagunek.

115 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Sopelako udal gobernuak bertan behera utzi zuen erakusketa gurean izango da

2016 maiatza 5 Iruzkinik ez
Sopela zentsura

Sopela zentsuraAldHarrikatuz erakusketa 9tik 19ra

Zigor Merodio euskal presoaren AldHarrikatuz izeneko erakusketa ikusgai izango da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean maiatzaren 9tik 19ra arte. Zigor Merodioren eskulturez gain, beste bi euskal presoen testuek  osatzen dute erakusketa (Alaitz Areitio eta Jon Troitiñoren testuak)

PNVk ezetza eman zion erakusketari

Sopelako udal arduradunek (PNVk) bertan behera utzi zuten erakusketa hau iazko azaroan “gaia sensiblea eta une egokia ez dela” sasi argudioa erabiliz. EHBilduk erabaki honen kontra proposizio bat aurkeztu zuen azaroko plenoan (24an) argudio horiek errefusatuz eta erakusketa lehenbailehen gauza zedin eskatuz.

Udal osoko bilkura gatazkatsua

PNV-k erabakia bozeramaileen batzordean eta ez plenoan hartzea eskatu zuen, “kultur teknikariei enkargatu zaien informea aintzat hartuz”. EHBilduk PNVri aurpegiratu zion erakusketa ez gauzatzeko erabakia hartu zen unean ez zela inolako informe teknikorik “eskatu” eta informe hau enkargatu egin zela bakar-bakarrik salaketa publikoa egin ondoren.

PSEk proposizioa gai ordenatik ateratzea eskatu zuen “erakusketan dauden beste preso biren testuen itzulpenak ez zituelako”. EHBilduk ez zituen argudio hauek onartu eta proposizioa gai-ordenean mantendu zuen.

Bozketa orduan, PNV-k eta PSEk, aitzakietatik ezetzera jo zuten argi eta EZ esan zioten proposizioari. Dena dela, EHBildu, Orain Sopela eta DBTU taldeen BAIetzek bideratu zuten proposizioa aurrera ateratzea eta horren ondorioz 9tik aurrera erakusketa Sopelan izango da, “nahiz eta udalak oso gutxi lagundu digun hau guztia bideratzeko, gu ibili behar izan gara haien atzetik plenoan onartutakoa gogoratuz” erakusketaren arduradunaren ustez

114 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Sopela eta Larrabasterrako jaiak. Jai batzordea

2016 otsaila 16 Iruzkinik ez
jai batzordea 2016

jai batzordea 2016

 

 

Otsailak 17, Kurtzion, 19:00etan

Azken urteetan bezalaxe, herriko hainbat talde eta herritar hasiko dira Sopelako eta Larrabasterrako jaiak prestatzen eta horretarako hitzordua ipini dute biharko: otsailak 17, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean.

Jai herrikoi, parte hartzaile, parekide, euskaltzale, denon gustuko eta neurrikoak gauzatzea da Jai Batzordearen helburua , eta horretarako deia egiten zaie herriko elkarte, kirol talde, koadrila, familia, lagunei… denon laguntza ezinbestekoa baita.

107 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Santa Ageda Sopelan

2016 otsaila 3 Iruzkinik ez
santa ageda

santa ageda

 

Santa Ageda dela eta ondorengo lotura jartzen du eskura Sopela.net-ek: Santa Ageda koplak Sopela – Urduliz inguruan.

1981. urtean Ion Iñaki Zunzunegik eta Agurtzane Iturregik, Adolfo Arejitaren laguntzarekin, bertoko koplak batu zituzten Santa Ageda koplak Sopela – Urduliz inguruan idazlanean.

113 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Sopelako aratuste herritarrak

2016 otsaila 1 Iruzkinik ez
aratusteak 2016

aratusteak 2016

 

 

Sopelako hainbat taldek inauteri herritarrak bultzatuko dituzte, horrela, Sopelako Pandero-joleek irteera izango dute 5ean, ostiralean, pilotalekutik abiaturik arrastiko 19:00etan. Mozorrotuta joatea eskatzen da.

Honez gain, Sopelako koadrilek aratusteen egun handia ospatuko dute otsailaren 6an, larunbatean. Hitzordua 14:30ean izango da Ander Deuna Ikastolan bazkari legea eginez 8 eurotan (tiketak Laiak tabernan daude salgai).

17:00etan, bazkaldu ondoren, DESFILEA: koadrilek haien mozorroaren aurkezpena egin eta puntuazioa jasoko dute. Puntuazioan pisu gehien izango duena mozorroa izango da, ez desfilea bera. Abestia bidaltzeko (sopekoor@gmail.com) otsailaren 5a baino lehen egin behar da. Aurtengo mozorroen gaia, MUSIKA da eta mozorro originalena daraman koadrilak MAKILA jasoko du!.

Bukatzeko 20.00etaik aurrera poteo musikatua herriko tabernetatik.

111 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Urbiatik Uribe Kostara: “Akabuko Martxea”

2015 urria 9 Iruzkinik ez
artaldea

artaldeaAtzo (irailak 8) Zegamatik abiatu zen 250 buruko artaldea datorren astelehenean, hilak 12, Getxora heltzeko. Garai batean egiten zen bidea errepikatuz, negua heltzean eta Urbiako larra altu eta hotzetatik aldenduz, hainbat artzainek ekartzen zuten artaldea Uribe Kostako landa epelagoetaraino, hain zuzen ere, azken aldian Mikel Etxezarreta artzainak egin zuen 1982an.

Oraingo honetan Mikel Etxezarretak berregingo du bidea bost egunetan: lehenengo egunean Urbiatik Otxandiora arteko bidea egingo dute, bigarrenean Artauneraino (Dima) helduko dira, hirugarrenean Larrabetzura, laugarrenean Barrikara eta bosgarrenean Getxora.

Bide hau berregitean dokumental bat grabatuko da “Akabuko Martxea”  Fredi Paiaren eta Aitor Gisasolaren eskutik. Ibilbidean andoni Egañak ere hartuko du parte.

Gure eskualdetik, Sopelatik:

Igande gaua, hilak 11, Barrikan, Kurtziomendin, pasatuko du artaldeak eta hurrengo goizeko 7tan abiatuko da Getxorantz kostako bidea jarraituz, itsas labarren gainetik. Horrela, 10:00etan Barinatxe gaineko bunkerra parean ibiliko da, 11:00etan Dilizko Koartel militar zaharrean, eta 14:00etan Telletxen

115 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Inkestas Rock Festibala berriro Sopelan

2015 iraila 30 Iruzkinik ez
inkestas 2015

inkestas 2015Urriaren 2 eta 3an ospatuko da Sopela Inkesta Rock Festibala, eta 17 taldek hartuko dute. Sopelako udaletxeko plazan hainbat musika estilo entzuteko aukera izango da: rock, metal, punk…

Jaialdi honek orain dela urteak jaio zen inguruko talde berriak ezagutarazteko, eta hona hemen ordutegia eta taldeak:

Urriaren 2an, ostirala

*18:05-18:45 Ilbet
*18:50-19:30 Black Sisters
*19:45-20:25 Ian Mason
*20:40:21:20 Bragasonics
*21:34-22:15 Jaundone
*22:30-23:10 Despeñaperros
*23:25-00:05 Dingos & Flamingos
*00:20-01:00 Cäctus

Urriaren 3an, larunbata

*17:10-17:50 Karla Imbert
*18:05-18:45 Malamuerte
*18:50-19:30 Deceiver
*19:45-20:25 Late To Scream
*20:40:21:20 Molikote
*21:34-22:15 Space Octopus
*22:30-23:10 Knives
*23:25-00:05 The Flying Scarecrow
*00:20-01:00 Kartzarot

 

Bukatzeko 01:30ean Laiak Tabernan: Kaos Sessions by La Hora del Kaos.

112 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

EITB Sopelako hondartzaz

2015 iraila 12 Iruzkinik ez

{youtube}CdBQwokMw9U{/youtube}

EITBk Sopelako hondartzari buruz egindako programa baten zatia eskegi dugu Sopela.net-en aipatzen diren hainbat pasarte interesgarriak direlakoan. (lotura youtube-ren bidez)

Bideoa merezi badu ere, EITBk, oraindik ere Sopelana esatea onartezina da. Ez dira enteratzen edo ez dira enteratu nahi!!!

 

112 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 3 of 24« Lehena...«2345»1020...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • No es sólo Sopela, toda Uribe Kosta es una zona arqueológica muy importante 292 ikustaldi
  • ZIPIRIÑE BERRIA 241 ikustaldi
  • Ez da Sopela bakarrik, Uribe Kosta osoa eremu arkeologiko oso garrantzitsua da 176 ikustaldi

Sopela.net