Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Kultura
Kultura

Euskal Herriko Mus Txapelketa Sopelan

2010 otsaila 2 Iruzkinik ez
mustxapelketa

mustxapelketaPasa den larunbatean jokatu zen Sopelan Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa Lamia tabernan.

 Bost bikotek hartu zuten parte eta partida lehiatsuen ostean, Juanjo Ormaetxe Saitua eta Gorka Ormaetxe Larrazabal nagusitu ziren. Bikote honek ordezkatuko du Sopela larunbat honetan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian jokatuko den Bizkaiko finalaurrekoan. Txapelketaren finala, berriz, Seguran izango da, martxoaren 20an. (argazkian Sopelako hamar muslariak).

Euskal Herriko II Mus Txapelketa hau Orreaga eta Iparra-Hegoa elkarteek eta Bai Euskal Herriari ekimenak antolatu dute. Besteak beste, AEK, “Berria”, “Gara”, “Deia” eta Info7 irratiak laguntzen dute. Argazkian Sopelako partehartzaileak ikus daitezke. (Informazio gehiago ukberri.net-en)

130 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Sopelako Agate Deunaren koplak

2010 otsaila 2 Iruzkinik ez
agate-deuna

 

agate-deuna 

Santa Ageda, Agate Deuna edo Santa Agedako bezpera otsailaren 5aren aurreko egunean Euskal Herrian ospatzen den jaia da. Ohitura da egun honetan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Herri askotan makilekin ateratzen da kalera, lurrean joz erritmoa markatuz. Beste herri batzuetan Kintoak ospatzen dira egun horretan.

Sopelan ere Agate Deuna ospatzen dugu aspalditik. Izan ere, 1981. urtean Ion Iñaki Zunzunegik eta Agurtzane Iturregik, baita Adolfo Arejitaren laguntzarekin ere, bertoko koplak batu zituzten Santa Ageda koplak Sopela – Urduliz inguruan idazlanean.

172 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

KURTZIO KULTUR ETXEA: akats gehiegi.

2009 abendua 29 Iruzkinik ez
KurtzioKE

KurtzioKE

 

 

Azaroaren 30ean, San Andres egunean, Kurtzio Kultur Etxe berriaren irekiera ofiziala egin zen, baina Kultur azpiegitura berri batek piztu beharko zituzkeen ilusioak, ez dira oraingoan sortu; aitzitik, kritika ugari entzun dira.
 (Sopela aldatu aldizkarian argitaraturik)

 

 

 

Kokapena:
Kultur gune honen kokapenak kritika asko sortu ditu sopelostarron artean herritik, eta herriko eguneroko bizitik, urrun geratzen delako. Distantziaz gain, kultura jarduerak “baztertuak” izan dira eguneroko girotik: “haraino joan behar da”. (Larrabasterratik zer esanik ez).
Espazio gutxi:
Irekiera baino lehen herriko talde askok jadanik ezetza jaso dute lokalen bat eskatzean. Ez dagoela lekurik erantzun zaie. Kultur Etxe baten helburua ez da bakarrik kanpoko espektakuluak eskaintzea, edo Udalak eman ditzakeen zenbait zerbitzuri lekua ematea; helbururik garrantzitsuena herrian lan egiten duten taldeei babesa eta aterpea ematea izan behar da.
Ordutegia:
Kultur Etxea 19:30ean itxiko dela jakinarazi zaigu Kultura Batzordean. Itxiera ordutegi honek ez du inolako logikarik edozein ostiraletan zein larunbatetan ekitaldi bat eratzean, zalantzarik gabe, ordutegi hori gaindituko delako. Udaletxean egin genituen kritiken aurrean “malgutasuna egongo dela” erantzun ziguten, baina honek beste arazo bat sortzen du: langileak
Langileak:
19:30tatik aurrera sartuko diren orduak, aparteko ordu bezala hartuko dira kontuan lan egutegian, eta urteko ordutegia betetakoan, Kultur Etxearen zainketa azpikontratu egin beharko da.
Arazo teknikoak:
Kultur Etxe berria erabiltzeko aukera izan den egun apurretan nabarmen geratu dira zenbait eskasiak argi eta intsonorizazio zerbitzuetan.

Penagarria da instalakuntza berri batean jadanik akats hauek aurkitzea.
Arazoek inprobisazioa adierazten dute, eta zoritxarrez badugu oso gertu zer gertatu zen herrian inauguratutako azken azpiegiturarekin, igeritokiekin hain zuzen ere. Arazoak arazo, udalaren erabakia irmoa izan behar da konponbidea bilatzeko eta ez ezkutatzeko hotsandiko hitzen atzean. Arazoak argi onartuz, lortuko dugu Kultur Etxe hau benetan erabilgarria izan dadin, eta horixe da gure nahia.

Se ha inaugurado la nueva Kultur Etxea de Kurtzio, pero entre los sopelostarras se han escuchado muchas críticas por su situación, instalaciones, horario etc. Si queremos que la nueva Kultur Etxea responda a las necesidades reales de Sopela, primero hay que admitir los errores y luego arreglarlos; no esconderlos en palabrería grandilocuente.

125 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Olentzeroa eta Mari Domingi Sopelara heldu ziren

2009 abendua 24 Iruzkinik ez
olentzero
olentzero

Espero bezala heldu ziren. Gurdiz eta konpainia onarekin. Udaletxeko Plazan Gabon enborrari sua eman zioten eta aurreko urtean gordetako egur zatiak erre zituzten Sopeloztarrok. Kimu berriak hartu zituzten eta hurrengo urtea arte gordeko dute usadio zahar honi segida emateko.

Umeak zoriontsuenak izan ziren. Bikote magikoarengana hurbildu ziren eta belarrira esan zieten barruan aspaldin gordeta zeukatena.

Etxe guztietan oparietaz gain, desioak ere dantzan ibili dira. Osasuna, urrun daudenak, preso daudenak. Olentzeroari eskatzeaz gain guztion ekimena martxan ipini beharko dugu egia bihurtzeko. Bitartean Olentzeroaren eta Mari Domingiren magiarekin geratuko gara. Ez da gutxi, ez da nahiko.

126 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Itsasoaren alaba filma Sopelan ikusgai

2009 urria 8 Iruzkinik ez

Meñakoz kultur elkartearen eskutik, “Itsasoaren alaba” pelikula ikusgai edukiko dugu. Hurrengo urriaren 16an, ostirala, arratsaldeko 19:15etan emanaldiari hasiera emango zaio. Lekua Sopelako Kultur Etxe berrian izango da. Filma ikusi eta gero, zuzendariarekin eta filmaren beste protegonisteekin solasaldia egiteko aukera izango dugu.

 Sinopsia: Haize Goikoetxea Ugartek hogeita sei utrte dauzka. Euskal Herrian jaio zen. Errefuxiatu bikote baten bigarren alaba da eta urte bi bete gabe zituela, GALek Mikel Goikoetxea, “Txapela”,  hil zuen bere aita.

Urte guzti hauetan Haizearentzat sendatu gabeko zauri sakon bat izan da bere aitaren heriotza. Gertaera horrek bere bizitza erabat baldintzatu du, eta gainera, amarekin gaiaz hitz egitea bientzat oso gogorra izan denez beti, gauza gutxi dakizki aitari buruz.

142 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Gora Larrabasterrako jaiak!

2009 uztaila 15 Iruzkinik ez

Osteguna 16tik aurrera eta 19a arte Larrabasterrako jaiak martxan jarriko dira. Urtero legez, Tabernariek, Txosnek eta herriko zein kanpoko bisitariek giro alaiari ongi etorri emango diote.

Aurten Udalak prestatu duen egitarauan umeentzako jolasak, batukada, Marmitako Txapelketa Urkon eta kale antzerkia topa ditzakegu. Aipamen berezia merezi du GATIBU taldeak, larunbata 18an gaueko 23etan eskainiko duen kontzertua.

155 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 24 of 24« Lehena...1020«21222324

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Euskaltegi de Sopela: ¿que pasa? 454 ikustaldi
  • Zipiriñe decide su futuro: nuevo edificio en Loroño. 444 ikustaldi
  • Hauek dira Sopelako udaltzainen trebetasunak? 416 ikustaldi

Sopela.net