Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Kultura
Kultura

“Memoria de una hija de Oshun” dokumentala Sopelan

2011 urtarrila 11 Iruzkinik ez

oshun

 

 

 

Ostegunean, hilak 13, “Memoria de una hija de Oshun” dokumentala proiektatuko da Sopelako Plaza Beltza Kulturgunean 19:00etan  (Larrabasterrako Akilino Arriola kalean).

73 minututako dokumental honek Maria Farias dantzari afro-uruguaitarraren bizia azagutarazten du. Mariak XX. mendean esklabutza sufritu zuen, eta mina gaindituz, elkartasunean oinarritutako gizarte baten alde aritu zen.

Filamaren zuzendaria Maria Torrellas da eta bertan izango da, beraz pelikula ikusi ostean solasaldian aritzeko aukera egongo da. Filma honen ekoizpenean Gite-Ipes-ek eta “Resumen latinoamericano” aldizkariak lagundu dute.

 

 

 

 

128 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Musika kontziertoa Laiak tabernan

2010 abendua 1 Iruzkinik ez
laiak

laiakLAIAK tabernak hilero antolatzen duen kontzertuei jarraipena emango die bihar, abenduak 2, “Bikoizten” musika taldearekin.

Izenak aditzera ematen duenez “Bikoizten” taldeak hainbat talderen musika “bikoizten” du, eta besteak beste entzungai izango ditugu Bon Jovi, Ken Zazpi, Gatibu, Su Ta Gar, Aerosmith, Scorpions, Latzen, Beatles….

Kontziertoa 21:00etan izango da.

 

 

115 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Plaza Beltza Kulturguneak urte bat bete du. Zorionak!

2010 azaroa 28 Iruzkinik ez

Sopela.net agerkari honen adin berekoa den Plaza Beltza Kulturgunea aste honetan bere lehenengo urtebetetzea ospatzen ari da. Hori dela eta, egitaraua zabala prestatu dute eta asteburu honetan Sopelako kaleetako ormak biziberrituta agertu dira. Orain arte aztarna zaharrak zituzten ormak edota zentsuraren erasoen grisa ilunarekin zikinduta zeudenak, kolorez eta aldarrikapen berriekin agertu dira.

Muralen lehiaketa bat prestatu zuten eta oso mural txukunak ikusi ditugu. Bideo txiki honetan egindako muralen errepasoa egiten dugu eta bide batez gure adin berdina duen Plaza Beltza kulturgunea zoriondu nahi dugu. Urte askotarako lagunak!

{youtube}18xFSRkR-1M{/youtube}

125 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Plaza Beltza kultur gune sopeloztarrak urte bat bete du.

2010 azaroa 25 Iruzkinik ez
kartela

kartelaUrte bat asmoz, lanez eta ekimenez beterikoa: liburutegia, bideoteka, hitzaldiak, erakusketak, tailerrak…

Urte bat kultura, herria, autegestioa, borroka, umorea, formakuntza… uztartuz.

Urte bat eredu alternatiboa sortuz…

Eta urtebetetze hau ospatzeko Sopelako kaleak hartzeko prest daude Plaza Beltzako kideak, eta urtean zehar egin duten lana plazaratuko dute.

Hona hemen egitaraua :
Barikua 26
19.00etan bizikletada koloretsua herritik zehar “AUTOGESTIOAREN ALDE. INDEPENDENTZIA OSOA” lelopean, pb kulturgunetik abiatuta.
21.00etan afaria, Sopelako Sekeko gaztetxean. Plaza Beltzako obretan ibilitakoei, txosnako txandalariei, euren liburuak herriagaz banatu dituztenei, bazkideei, kontsumo taldekoei, proposamenak ekarri eta ekimenak antolatzen dituztenei,…moduren baten honen parte diren guztioi, omenaldia izango da. Tiketak, kulturgunean egongo dira salgai 5€tan.
Zapatua 27
11.00etatik aurrera, taldeen arteko mural lehiaketa. Herria apaintzen.
12.00etatik eta egun osoan zehar kolektibo eta banatzaileen azokatxua. Besteak beste Bilboguneko hainbat talde gerturatuko dira.
18.00etan kantautorea.
19.30tan poteo musikala albokariekaz.
21.00etan KONTZERTUAK:
ATADXS A NADA-ODOLAZ BLAI-J IRATZAR

Kontziertoa: Larrabasterrako Urgitxeta plazan.

122 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Sopelan, Euskal zinemaren astea

2010 azaroa 10 Iruzkinik ez

Datozen egunetan 3 pelikula euskaraz ikusi ahal izango dira Sopelako Kurtzio Kultur etxean.

Azaroaren 13an, 18:00etan, Animal Channel, haurrentzako animazio filma
Azaroaren 25ean, 19:00etan Checkpoint Rock dokumentala
Azaroaren 27an, 19:00etan, Izarren argia

Sarrerak aurretiaz lor daitezke Kurtzio Kultur Etxean

117 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Sopelako lehenengo Lapikoko Txapelketa egingo dute igandean

2010 urria 26 Iruzkinik ez

pepetxin

UkBerri agerkari digitalak azaltzen duenez, igande honetan, hilak 31, Sopelako lehenengo Lapikoko Txapelketa egingo dute udaletxeko plazan. Bertan, apirilean zendutako “Pepetxin” izengoitiko auzokidea omenduko dute. Sopeloztar horrek oso gogoko zuen Euskal Herriko lehiaketa gastronomikoetan parte hartzea eta emaitza ezin hobeak lortzen zituen horietan. Aurtengo txapelketa lehenengo edizioa izango da, baina, antolatzaileek jakinarazi dutenez, urteroko ospakizuna bilakatzea espero dute. Hamaika sari banatuko dituzte. Lehenengoak txapela eta 500 euro jasoko ditu. Bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarrenari, berriz, garaikur bana eta 400, 300, 200 eta 100 euro emango dizkiete, hurrenez hurren. Lehenengo bost horiek, gainera, 10 kilo ikatz eta pizgailua eramango dute, Ecobrasaren eskutik. Hurrengo bostek 30 euro jasoko dituzte eta lehenengo sopeloztarrak Toni Gomez Balmasedako artisauak emandako eltzea.

116 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Sopelan gaur musika aLAIA

2010 urria 25 Iruzkinik ez

Laiak

 

 

LAIAK tabernak hilean behin kontzertua eskaini nahi du, eta horretarako “Musika aLAIA” egitasmoa prestatu dute.

Laiak tabernakoen helburua hilean behin kontzertu bat antolatzea da, musika akustikoa, leuna, atsegina eta jadanik irailean Peter Abelsek jo zuen, Sopelan bizi den musiko holandarrak, hain zuzen.

Hile honetan, urrian, Rio de la Platako doinuak entzungai izango dira. Beraz…

GAUR, Urriaren 28, osteguna, gaueko 21:00ean
Tango del Rio de la Plata
Federico Abreu (Uruguai)
Pablo Montanelli (Argentina)

 

 

 

 

114 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

GAUR Literatura tailerra kulturgunean

2010 urria 22 Iruzkinik ez
images/stories/literatura tailerra.jpg
images/stories/literatura tailerra.jpg

GAUR Plaza Beltza kultur elkarteak, Urriak 28rako, literatura tailera antolatu du. 19:00retan hasiko da eta lehenengo idazle aukeratua Joseba Sarrionandia izan da. Idazlearen “Kolosala izango da” liburuarekin tailerrari hasiera emango diote:

Plaza Beltza Kulturgunea:

 

Irakurtzea plazera da, eta plazera besteekin, lagunekin, konpartitzen dugunean, biderkatu egiten da. Plazer hori zurekin konpartitu nahi dugu guk.

112 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 20 of 24« Lehena...10«19202122»...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Euskaltegi de Sopela: ¿que pasa? 449 ikustaldi
  • Zipiriñe decide su futuro: nuevo edificio en Loroño. 444 ikustaldi
  • Hauek dira Sopelako udaltzainen trebetasunak? 416 ikustaldi

Sopela.net