Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Kultura
Kultura

Euskal Jaia Sopelan.

2018 iraila 4 Iruzkinik ez
euskal jaia

Asteburu honetan, hilak 8 eta 9, Euskal Jaia izango da Sopelan. Udalaren web orriaren arabera, jai honek bere jatorria 1924. urtean du turisten egonaldia luzatzeko asmoz eta horregatik iraileko bigarren asteburuan ospatzen da.

Euskal Jaian gastronomia, musika, dantzak, euskal kirola… elkartuko dira eta herriko hainbat eragilek, ohikoa den moduan, hartuko dute parte: Barinatxe txistu taldea, Sopela Kantari eta Sopelako pandero-joleak, Eguzkilore eta Meñakoz dantza taldeak… (Argazkian Eguzkilore dantza taldeko umetxuak Sopelako jaietan)

Egitaraua.

Larunbatean, hilak 8, udaletxeko plazan 10:00etatik aurrera Nekazal azoka izango da eta goizean zehar Sopelako Barinatxe txistu taldeak eta Sopela Kantarik herriko kaleak alaituko dituzte. 11:30ean Pala Txapelketako Finalak izango dira pilotalekuan (sarrera: doan) eta 13:30 gazta, barazki, lora eta fruta txapelketen sari banaketa.

Arratsaldean, 20:00etan, antzerkia, musika eta dantza biltzen dituen “Sagartu” ikuskizuna plazaratuko da Udaletxeko berdegunean HIKA konpainiaren eskutik. (euria izatekotan Zipiriñen)

Igandean, hilak 9,  udaletxeko plazan 10:00etatik aurrera Sukalki Txapelka, sariak eguerdian emango direlarik. 11:30ean Herri kirolak: Bizkaiko Aizkolari Txapelketa Bikoteka Udaletxeko berdegunean. Goizean zehar Sopelako Pandero-joleek  kalez kale ibiliko dira eta 12:30ean Euskal dantzen emanaldia ikusteko aukera egongo da Eguzkilore eta Meñakoz dantza taldeekin.

Arratsaldez, 18:00 Umeentzako Disko festa Udaletxeko plazan (euria izatekotan Zipiriñen)

152 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

V. udaberri jaia

2018 maiatza 2 Iruzkinik ez
udaberriko jaia

udaberriko jaia

 

Meñakoz Kultur Elkarteak V. udaberri jaia ospatuko du igande honetan, hilak 6. Meñakozen helburua euskal kultura sustatzea da eta Sopelan dago erroturik.

V. udaberriko jai honi hasiera emango zaio 12:30ean taldeko Pandero jole eta trikitilarien eskutik eta 13:00etan Meñakoz dantza taldeko ume txiki eta Eguzkilore taldeko dantzarien ikuskizuna izango da. 13:30ean, aldiz, nagusiek egingo dute dantza. Taldeko argazkia egin ondoren, Sopela Kantarirekin kalejira izango 15:00 arte.

Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, dantza plazan Dangiliske taldearekin parte hartu nahi duten guztientzat.

124 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Plaza Beltzaren agenda urtarrilean

2018 urtarrila 11 Iruzkinik ez
Plaza beltza agenda 1

Plaza beltza agenda 1Plaza Beltza agenda 2

Plaza Beltza Kultur Elkarteak helarazitako agenda argitaratzen dugu. 

12an LA BANDA KALAVERA+ RADIO AKTIVA 21.00etan, 4€.

14an ESPARTACO (zine foruma). 19.00etan.

17an PASAIAKO BADIA dokumentala eta solasaldia egileekin. 19.00etan.

20an IDOLOS DEL EXTRARADIO+MOTORASTOLA+CRAP. 20.00etan. 5€.

21ean LA SAL DE LA TIERRA (zine foruma). 19.00etan.

24an LAS RAZONES DE LA GUERRA CONTRA SIRIA hitzaldia. 19.00etan.

25ean VENGANZA+xMaradonax 20.00etan.

26an  BANDA MAGNETICA+LOS NITXOS. 21.00etan, 5€.

27an XATIRO+ARRANO PERTXA+GATOM . 21.00etan, 4€.

28an “Biba Voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan” antzelana. 19.30etan, 3€. 

Gogoan hartu Plaza Beltza Kulturguneak Loiola Ander Deuna kaleko 40. atarian duela lokala eta kulturgune honek “kontrakultura sustatu nahi duela… galtzaileak, outsiderrak, errebeldeak…”

115 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Euskaldunon ilargi egutegia Sopelan

2017 abendua 14 Iruzkinik ez
sopela ilargi egutegia

sopela ilargi egutegia

Gaur, abenduaren 14an, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean Fredi Paiak eta Gabi Basañezek euskaldunon ilargi egutegiari buruz hitz egingo dute.

Hitzaldia Josu Naberan idazle eta ikertzaileak argitaratu zuen “Antzinako euskaldunen ilargi egutegia” liburuan oinarrituta dago.

Interesatu guztiek har dezakete parte hitzaldian eta Meñakoz kultur taldeak antolatzen du.

 

122 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Aurtengo Bizkaiko Nagusien Eguna Sopelan izango da

2017 maiatza 31 Iruzkinik ez
nagusiak Sopela

nagusiak SopelaAurtengo Bizkaiko Nagusien Eguna Sopelan ospatuko da larunbatean (hilak 3). “Zahartze Aktiboko Programan” sartutako ekintzen artean Nagusiak Elkarteak, parte-hartzea handitzeko eta eskualde desberdinetako adinekoen arteko harremanak eta bizikidetza sustatzeko antolatzen du egun hau.

Aurtengoa, egun honen II. edizioa izango da, (iaz Balmasedan ospatu zen) eta ekintza ugari burutuko dira Sopelan.

Ekintzen egitaraua

10:00etan helduko dira autobusak eta 11:00etan udaletxeko plazan Ohore Aurreskua izango da Sopelako Eguzki Lore taldearen eskutik. Goizean, 14:30 arte, nekazal produktuen erakusketa eta dastatzea… txistulari, trikitilari eta dultzaineroen emanaldiak izango dira… Txu-txu trena… Pailazoak Jauregizar plazan eta izena aurretiaz eman dutenentzat Sopelako kostaldetik bisita gidatua. Bitartean, pilotalekuan, 11:30 -13:30 bitartean, pilota partidak izango dira Sopelako Pilota Eskolaren eskutik: eskuz, pala eta emakumezkoen goma-paleta.

Bakaria 15:00etan izango da Zipiriñe eskolan (Prezioa 15€) eta 17:00etatik aurrera dantzaldia. 20:00etan itxiko da ekitaldia.

122 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Plaza Beltza. Egitaraua oparia ekainean

2017 maiatza 28 Iruzkinik ez
Sopela Plaza Beltza

Sopela Plaza BeltzaPlaza Beltza Kulturguneak egitarau oparoa prestatu du ekainerako Loiola Ander Deuna kaleko 40. atariko lokalean.

Ekainak 1 (osteguna) 19:30ean solasaldia “Politizazioa euskararen irakaskuntzan”

Ekainak 2 (ostirala) 21:00etan kontzertua Joseba B. Lenoir-ekin

Ekainak 8 (osteguna) 19:30ean solasaldia, Etxeko Langileen Elkarteak azalduko du etxeetan beharrean dabiltzan emakumeek pairatzen duten eskubide-urraketak.

Ekainak 9 (ostirala) 22:00etan antzerkia. Bang! lana taularatuko dute.

Ekainak 10 (larunbata) 21:00etan kontzertua Kinto Contenedor eta Kalera-rekin.

Ekainak 16 (ostirala) 21:00etan kontzertua Barre Ikara eta Tritón-ekin.

Ekainak 17 (larunbata) 21:00etan kontzertua Artaza Combat eta Hexen-ekin.

Ekainak 22 (osteguna) 19:00etan solasaldia, Askapenako kideek kontatuko dute zein den gaur egun Kurdistango egoera soziopolitikoa.

Ekainak 24 (larunbata) 22:00etan kontzertua Deceiver-ekin

119 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Sopela: IV. Udaberriko jaia

2017 maiatza 11 Iruzkinik ez
Sopela udaberria

Sopela udaberria

 

Domeka honetan, maiatzaren 14an, Meñakoz kultur erakundeak IV. Udaberriko Jaia antolatu du eguerdiko 12.30etatik aurrera.

Jaiari harrera egingo zaio adarrekin eta txalapartarekin. Gero Sopelako pandero-joleek plaza alaituko dute eta Meñakoz eta Eguzkilore taldeek dantza egingo dute… “euskal musika eta kultura izango da nagusi gure herrian!” antolatzaileen esanetara. Bukatutakoan poteoa musikatua herrian zehar Sopela kantariren eskutik. 14:30an kalejira Laiak tabernatik abiatuko da Artadi garagardotegiraino bertan 14:45ean bazkaltzeko. Arratsaldean, 18:00etan Saltoka dantza-plaza berriro ere udaletxeko plazan.

Meñakoz, Sopelako eragile kulturalik garrantzitsuenetarikoa da: urtean zehar, hainbat ekimen antolatzen ditu eta guztietatik entzutetsuena, Udaberriko Jaia da. “Udaberri berriari harrera egitera gonbidatzen zaituztegu! Erdu geugaz!”

122 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Kultura

Plaza Beltza berriro ere Sopelan

2017 maiatza 2 Iruzkinik ez
Sopela plaza beltza

Sopela plaza beltzaKulturgune berria Larrabasterran

Plaza Beltza elkarteak kulturgune berria zabaldu du Larrabesterrako Loiola Ander Deuna 40an. Irekiera apirilaren 27an izan zen, ostegunean, eta  apirilaren 28an eta 29an Nebula Selektah eta Voltaia taldeak bertan izan dira.

Plaza Beltzaren helburuak

Plaza Beltzak kontrakultura sustatu nahi du, “galtzaileak, outsiderrak, errebeldeak…ongi etorriak zarete” eta hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, poesia errezitalak, esperientzia berriak e. a. antolatzeko asmoa dute.

Oinarriak 2006an

2006ko udan, Sopelako Ganebarri gaztetxea hustu zuen poliziak eta bertan zebilen jendearentzat inflexio puntu bortitza izan zen hura. Gaztetxean ibilitako hainbatek ibilbide politiko erradikala era asanbleario, autogestionatu eta autonomoan gauzatzeko biderik eraginkorrenari buruz hausnar-tzen hasi ziren eta bide horretan batu ziren lagunek osatu zuten Plaza Beltza. Inguruan eta norberaren baitan ikusten ziren gabeziei aurre egiteko eta alternatibak planteatzeko gune aske eta iraunkorra sortu zuten 2013. urtera arte.

Maiatzean izango diren ekintzak

Maiatzak 4: Movimiento libertario en Euskal Herria. Hizlaria: Mikel Orrantia. 19:30.
Maiatzak 6: Etxekalte kontzertua. 21:00.
Maiatzak 9: Eraso matxisten kontrako protokoloak sortzen. Hizlaria: Pili Alvarez. 19:30.
Maiatzak 11: RGI y derechos sociales. Berriotxoak. 19:30.
Maiatzak 12: Rap gaua, Frente rapero de liberación absoluta. 21:00.
Maiatzak 19: Herri bazterketa. Iñigo Lopez Simon. 19:00.
Maiatzak 26: Jornadas solidarias con lxs presxs politicxs colombianxs. Jorge Freyter. 19:30.
Maiatzak 27: Zazkel eta Gorpuzkingz. 21:00.
Honez gain liburutegia eta barra astean zehar arratsaldero irekita egongo da, astelehena eta igan-dean izan ezik.

117 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 2 of 24«1234»1020...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • No es sólo Sopela, toda Uribe Kosta es una zona arqueológica muy importante 294 ikustaldi
  • ZIPIRIÑE BERRIA 241 ikustaldi
  • Ez da Sopela bakarrik, Uribe Kosta osoa eremu arkeologiko oso garrantzitsua da 178 ikustaldi

Sopela.net