Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Justizia Soziala
Justizia Soziala

Sopela: Joku etxeen ustelkeria eta haien eragina

2019 otsaila 3 Iruzkinik ez
Sopela Igor Meltxor

Igor Meltxor kazetaria Sopelara etorriko da joku etxeen ustelkeriaz eta haien eraginaz Euskal Herrian aritzeko. Solasaldia otsailaren 6an izango da, 19:00etan.

Igor Meltxor behin baino gehiagotan etorri da Sopelara “Gestion a la vasca” gaiaz aritzeko edo “Kazetari Kanaia” egitasmoa aurkezteko eta oraingo honetan Plaza Beltza Kulturguneren eskutik etorriko zaigu berriro.

Solasaldia, beraz, Plaza Beltzak dituen lokalean izango da Loiola Ander Deuna kaleko 40. atarian (Larrabasterran)

134 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Sopelan: %9,7 langabezian 2018.an

2019 urtarrila 14 Iruzkinik ez
Sopela langabezia

Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2018. urtearen amaieran gure herrian 655 langabetu zeuden. Honek suposatzen du biztanleon %9,7 eta iaztik hona, zertxobait murriztu dela langabezia, 2017. urtearen amaieran, tasa %10,2koa baitzen.

Emakume gehiago: %11,3ko langabezia emakumeen artean

126 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Sopela: 9 gazte epaituak izango dira

2019 urtarrila 9 Iruzkinik ez
Sopela, mural politikoak

Datorren asteartean, hilak 15, Getxoko epaitegian 9 gazte epaituak izango dira Sopelan mural politikoak egiteagatik. Hori salatzeko eta gazteei babesa adierazteko zenbait ekimen antolatu dira.

Hitzaldia eta elkarretaratzea

Hitzaldia: GAUR, hilak 9, arratsaldeko 19:30ean hitzaldia izango da Plaza Beltza kulturgunean (Loiola Ander Deuna  40) eta bertan aurkeztuko da “Afrontar la ley mordaza: errepresioaren aurkako gida”. Hitzaldian Gizartearen kriminalizazioaren aurkako plataformako kidea den Carlos E. Hernandezek “Pote-k” hartuko du parte

135 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Hilero 225 sopeloztarrek behar dute DBE-RGIa

2018 abendua 30 Iruzkinik ez
Sopela RGI

RGI (Renta de Garantía de Ingresos), euskaraz DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko errenta)

Sopeloztarron ia %2ak behar du DBEa.

2018an, batez beste, hilero 225 sopeloztarrek DBEren diru laguntza behar izan dute. Zenbaki honek  sopeloztarron ia %2a da.

Behar kronikoa eta emakume gehiago

123 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Sopela: %10eko langabezia, 669 bizilagun

2018 urria 12 Iruzkinik ez
Sopela langabezia

Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2018. hirugarren hiruhilabetekoaren amaieran, irailaren amaieran hain zuzen ere, gure herrian 669 langabetu zeuden. Honek suposatzen du biztanleon %10.

Azken hiru hilabete hauetan langabezia-tasan oso aldaketa gutxi eman dira, horrela ekainean 662 lagun zeuden langabezian, 685 uztailean eta 707 abuztuan.

Emakume gehiago: %11,7ko langabezia emakumeen artean

669 langabetu hauetatik, 386 (%11,7) emakumeak dira eta 283 (%8,3) gizonak. Adin tarteari dagokionez, 38 lagunek 25 urte baino gutxiago dute, 279 lagunak 25 eta 44 urte bitartekoak dira, eta azkenik 352 pertsonek dute 45 urte baino gehiago. Honek ere, argi adierazten du langabeziak eragin gehiago duela adina aurrera joan ahala.

Kontratazioan prekarietatea nagusi: 10 behin betiko lan-kontratu soilik

2012-2014 urteen artean langabeturik kopururik handiena eman zen herri guztietan “krisia” deitutakoak gogor jo zuelako. Egia da, geroztik, apurka-apurka langabeziaren tasa murrizten ari dela, baina ukaezina da kontratazioan prekarietatea nagusitzen ari dela argi eta garbi, lanaren eta kontratuen “kalitatea” urri dela oso; horrela: 2018ko irailean 238 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 10 bakarrik izan dira behin betikoak eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 9 soilik bihurtu dira behin betikoak; beste guztiak, alegia 219, behin behinekoak izan dira. Sektoreka aztertzen badugu, 161 kontratu zerbitzuetan izan dira, industrian 54, eraikuntzan 22 eta kontratu bi nekazaritzan.

Bizkaian eta Autonomi Erkidegoan

Bizkaian langabeziaren tasa %12,7koa da; emakumeen artean % 14,6 eta gizonezkoen artean %10,9. EAE, langabeziaren tasa % 11,5 da; emakumeen artean % 13,6 eta gizonezkoen artean %9,5

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE. (W.)

122 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

“Orain Presoak” Sopelan

2018 urria 1 Iruzkinik ez
Sopela SARE

Sopelan

Datorren igandean, urriak 7, “Orain presoak” jardunaren barnean, SAREk aurkezpena egingo du Sopelako udaletxeko plazan 13:00etan. Ekitaldian Joseba Azkarraga, Ainhoa Etxeberria eta Arantza Aldezabal hizlariek hartuko dute parte. Ikusi: Sopela: “ez gaude ados urruntze espetxe-politikarekin” aho batez

Uribe Kostan

133 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Zentsuraren Aurkako Eguna Sopelan

2018 iraila 28 Iruzkinik ez
zentsurarik ez

Zentsuraren Aurkako Eguna egingo dute bihar, hilak 29, Sopelan

Hainbat kolektiboek zabaldutako oharraren arabera, maiatzean, Sopelako hondartzan muralak egiten zuten bitartean, ertzainak agertu eta mozal legea aplikatu zien isunak ipiniz. Muralak hurrengo egunean ezabatu zituen Sopelako udalak eta gainera, alkateak salaketa ipini zienez urtarrilean epaiketa izango dute. Kolektiboen arabera argi dago honen atzean zentsura politikoa baino ez dagoela “muralak egin genituen hormetan dauden grafitiak borratzeaz inor arduratu ez dela ikustea besterik dago”.

Zentsuraren Kontrako Eguna

Hau guztia gaitzesteko, Zentsuraren Kontrako Eguna egingo dute bihar eta goizeko 10:00etan ipini dute hitzordua, Larrabasterrako metro-geltokian. Horren ostean, jolasak egingo dituzte hondartzan, luncha eta bertsolariak egongo dira.

Sopelan ez ezik Algortan ere

Zentsuraren erasoak ez dira Sopelan bakarrik jasan. Algortako gazte batzuei ere mural bat margotzeagatik ezarri zizkieten isunak udan, horregatik, zentsura normaltasunez onartzeari uzteko eta mezu askatzaileak zabaltzeko, gonbidapena egiten da irailaren 29an Sopelako Zentsuraren Aurkako Egunean parte hartzera eta babesa ematera.

129 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Sopela: %9,9ko langabezia, 662 bizilagun

2018 uztaila 15 Iruzkinik ez
sopela langabezia

Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2018. bigarren hiruhilabetekoaren amaieran, ekainaren amaieran hain zuzen ere, gure herrian 662 langabetu zeuden. Honek suposatzen du biztanleon %9,9.

Emakume gehiago: %11,5ko langabezia emakumeen artean

662 langabetu hauetatik, 380 (%11,5) emakumeak dira eta 282 (%8,2) gizonak. Adin tarteari dagokionez, 39 lagunek 25 urte baino gutxiago dute, 276 lagunak 25 eta 44 urte bitartekoak dira, eta azkenik 347 pertsonek dute 45 urte baino gehiago. honek ere, argi adierazten du langabeziak eragin gehiago duela adina aurrera joan ahala.

Kontratazioan prekarietatea nagusi: 12 behin betiko lan-kontratu soilik

2012-2014 urteen artean langabeturik kopururik handiena eman zen herri guztietan “krisia” deitutakoak gogor jo zuelako. Egia da, geroztik, apurka-apurka langabeziaren tasa murrizten ari dela, baina ukaezina da kontratazioan prekarietatea nagusitzen ari dela argi eta garbi, lanaren eta kontratoen “kalitatea” urri dela oso; horrela: 2018ko ekainean 295 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 12 bakarrik izan dira behin betikoak eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 5 soilik bihurtu dira behin betikoak; beste guztiak, alegia 278, behin behinekoak izan dira. Sektoreka aztertzen badugu, 189 kontratu zerbitzuetan izan dira, industrian 72, eraikuntzan 33 eta kontrato bat nekazaritzan.

Bizkaian ere, prekarietatea nagusi

Eta datu hauek Bizkaia osoan errpeikatzen dira, horrela 2018ko ekainean 48.567 lan kontratu gauzatu dira, eta horietatik 2.362 bakarrik izan dira behin betikoak eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 1.515 soilik bihurtu dira behin betikoak; beste guztiak, alegia 44.690, behin behinekoak izan dira.

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE.

118 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 4 of 17« Lehena...«3456»10...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Sopela, Eleizalde kalea oinezkoentzat: zorionak, kritika bat eta kezka bat. 227 ikustaldi
  • Sopela, peatonalización de la calle Eleizalde: una felicitación, una crítica y una preocupación 156 ikustaldi
  • Presentado el Plan Parcial del Sector de Abaro: 500 viviendas, 400 de ellas VPPs. 80 ikustaldi

Sopela.net