Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Justizia Soziala
Justizia Soziala

PSOE-PP… ez erabili biolentzia

2011 apirila 13 Iruzkinik ez
kartela

Gernikako sinatzaileek egindako agerraldian, datorren ostegunean, hilak 14, burutuko den manifestazioaren berri eman dute. Bertan arratsaldeko 20:00etan, Astelehenean Iontxu eta Gabiren ongi etorrian, ertzantzaren eskutik pairatutako erasoa salatuko dute. Agerraldian zaurituen argazkiak erakutsi ziren.                            ( Argazkia 1, argazkia 2, argazkia 3, argazkia 4 )

Agerraldiko bideoa:

http://www.youtube.com/watch?v=4d9diQBG6tM

108 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Aurrera doa martxoa antifaxista Sopelan

2011 martxoa 19 Iruzkinik ez

 

Martxoan zehar Sekeko gaztetxeak, Plaza Beltzak, Ahaztuak eta Cable Street Beat-ek antolaturik, hainbat ekitaldi burutu dira Sopelan “Martxo Antifaxista Sopelan” jardunaldien barruan.

Gaur, martxoak 20, domeka, amanera emango zaie jardunaldi hauei 18.30etan Sekeko gaztetxean, “ANTIFA. Cazadores de skins” dokumentalaren proiekzioaren bidez.

 

 

100 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

800 etxebizitza hutsik

2011 martxoa 6 Iruzkinik ez
800 etxe hutsik sopelan

800 etxe hutsik sopelan“No se alquila” kanpaina burutu zuten eta herrian izugarrizko jakin mina piztu zuten. Asteburu honetan erantzuna zabaldu dute. Sopelan 800 etxebizitza hutsik daude eta ez dituzte alokatzen. Kartela pila atera dituzte eta bankuetxeak erabat estali dituzte.

Kartel hauekin batera zabaldu duten “udal bando” batetan etxebizitzaren inguruko politika elitista eta ankerra salatu dute. VPO guztiak sqalmenta librean jarriko dituztela ez dute onartzen. Alokairua bultzatu beharreko politika dela azpimarratu dute.

Gure gazteentzat etxebizitza oinarrizko beharra eta eskubidea da. Hori dela eta, ezin dute onartu orain arte bezala etxebizitza espakulazio objetu bezala erabiltzea. Kanpaina komunikatiubo honen bitartez politika berri baten beharra aldarrikatu dute.

Kanpaina honekin herriari eta arduradun politikoei interpelazio zuzena egin diete. Sopelako gazteek haien etorkizunaren inguruko kezka azaldu dute. Kasu egingo diete?

 

 

97 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Langabezia Sopelan: 749

2011 urtarrila 29 Iruzkinik ez

749 dira langabezian dauden Sopelako biztanleak.

Egun hauetan Estatistika Institutu Espainolak plazaratu du Biztanleria Aktiboaren Inkesta. Inkesta horretan datoak Autonomi Erkidegoen arabera aztertzen dira; baina beste hainbat iturritan Sopelako datuak aurki daitezke.

Sopelan 749 bizilagun zeuden langabezian 2010.urtearen bukaeran
Sexuari begira: 394 emakume ziren eta 335 gizon.
Adinari begira: 56 lagun (25 urtetik behera); 415 lagun (25 eta 44 urte bitartean) eta 278 lagun (45 urtetik gora)
Lan sektoreei begira: nekazaritzan 6; Industrian 113; Eraikuntzan 66; Zerbitzuetan 512; eta aurretiaz lanposturik gabe 52.

Aipa daiteke, 2007. urtearen amaieran, krisia “lehertu” baino lehen Sopelan 440 lagun zeudela langabezian, beraz krisiaren eragina gure herrian ere oso nabaria izan da. Adierazgarria da 2009 eta 2010. urteetako grafikek adierazten duten langabeziaren igoera 2007 eta 2008koekin alderatuz.
Datu gehiago: foro-ciudad

            

105 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Sopelan greba orokorra arrakastatsua izan da

2011 urtarrila 27 Iruzkinik ez
Greba Orokorra U-27 Sopela

Greba Orokorra U-27 Sopela 

Urtarrilaren 27an euskal gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrak Sopelan jarraipen oso zabala izan du. Ostelaritzan greba erabatekoa izan da. Larrabasterrako taberna bat eta Sopelako Iralandar taberna izan ezik, beste guztiek ateak itxi dituzte. Dendetan ere jarraipena ia erabatekoa izan da. Zazpi edo zortzi denda zabalik egon dira eta informazio piketekin tirabirak egon dira. Udaletxea lehenengo unetik itxita egon da. Atean udal langileek bilkura egin dute eta gero Udala itxita geratu da. Ikastola ere itxita egon da eta Zipiriñe zein Iberre ikastexean grebaren jarraipena desorekatuagoa izan da. Larrabasterran kokatuta dagoen Uribe Kostako Mankomunitatean lan egiten ari ziren langile batzuek piketearen bisita jaso dute eta segidan zabalik zeuden zerbitzuak itxi dituzte.

Goizeko 8:00etatik megafonia eta kotxe karaba herrian zehar ibili da zabalik zeuden dendari gitxiekin lehenengo hartu emanak egiten. Goizeko 10:00etan 40 bat lagun inguru elkarretaratze bat burutu dute eta herrian zehar giza katea burutu dute. 11:00ak aldera Ertzaintzaren bi furgoneta eta beste bi kotxe piketearen lana oztopatu dute. Metro ondoko Eroski eta Dia supermekatuetan arazoak egon dira eta poliziekin eztabaidak suertatu dira. Larrabasterran grebaren jarraipena oso handia izan da eta piketea pasatu eta gero itxita egon da.

Arratsaldez Erandion manifestazioa egin dute arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Hona hemen mobilizazio honen bideoa.

{youtube}XWewq3-3S74{/youtube}

 

97 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Sopela.net-ek bat egin du grebarekin.

2011 urtarrila 26 Iruzkinik ez

itxita

 

 

 

Grebari buruzko informazioa

Eguneko mobilizapenak:
Goizeko10:00ean Sopelako udaletxearen aurrean kontzentrazioa eta giza katea.
Eguerdiko 12:30ean herrialde mailako manifestazioa Bilbon
Aratsaldeko 16:00an kotxe karabana
eskualdean
Arratsaldeko 18:30ean eskualde mailako manifestazioa Erandion

 

 

 

 

103 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Gatze Asanblada Sopeloztarrak ere 27ko grebarekin bat egin du

2011 urtarrila 25 Iruzkinik ez
Gazteasanbladasopeloztarra
Gazteasanbladasopeloztarra

Gazte Asanblada Sopeloztarrak bere blogean azaldu duenez, datorren 27rako euskal sindikatuek deitutako greba orokorrarekin bat egin dute. Kaleratu duten komunikatuan, hau da gazte sopeloztar hauek egin duten salaketa: “Gazte Asanblada Sopeloztarrak PSOEk egin nahi dituen aldaketa hauek, eskubide murrizketa bezala ikusten ditu. Nahiz eta gure jubilazioa urrun ikusi, beharrezkoa ikusten dugu gure etorkizunaren alde borrokatzea. Bat egiten dugu beraz, lagileriaren borrokarekin, gutxienezko eskubide hauek errespeta daitezen.”

Hemen komunikatu osoa irakur dezakezue. Argazkian GASek Sopelan ipini duten pankartetariko bat.

110 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Beste sopeloztar bat hilda. Stop. Patronala hiltzaile!

2010 azaroa 24 Iruzkinik ez

 

57 urteko L.T. langile sopeloztarraren heriotza salatzeko, elkarretaratzea egin da Sopelako Udaletxeko plazan 20:00etan. Bertan 45 lagun bildu dira “Beste sopeloztar bat hilda. Stop. Patronala hiltzaile!” lelopean.

Gogoan hartu, aurten 3 sopeloztar hil direla lan istripuen ondorioz, otsailean J.R.P. Muskizeko Petronoren, irailean J.M.V Loiuko Indubilsa enpresan eta orain aipatutako L.T. Urdulizeko Lointeken. (Argazkia UKberri)

 

103 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 16 of 17« Lehena...10«14151617»

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Sopela, Eleizalde kalea oinezkoentzat: zorionak, kritika bat eta kezka bat. 230 ikustaldi
  • ZIPIRIÑE BERRIA 217 ikustaldi
  • Sopela, peatonalización de la calle Eleizalde: una felicitación, una crítica y una preocupación 157 ikustaldi

Sopela.net