
Euskal Herriko sindikatuek eta eragile ugarik politika neoliberalak astero inposatzen dizkigun murrizketak salatzeko manifestazioak burutzeko deia egin dute. Maiatzaren 20an, Bilbon manifestazioa egingo dute eguerdiko 12:00etan Zabalburuko plazatik abiatuta. Egun berean Gasteizen ere manifestazioa burutuko dute eta datorren 26an Irunean eta Donostian manifestazio bana burutuko dute.
Horretaz gain instituzio guztiei Raxoiren Gobernutik agindutako politika neoliberala ez aplikatzeko deia egin diete. Osasungintzan zein irakaskuntzan agindutako murrizketak bertan behera uzteko jarrera insumisoa ezinbestekoa dela aldarrikatu dute. Deialdi hau egin dutenean murizketa sozialak geldiarazteko herriaren borroka eta mobilizazioa ezinbestekoa dela ekarri dute gogora.
Deialdi hau burutuko dute, zerbitzu publikoetan ELA, LAB, STEE eta ESK sindikatuek deitutako Grebaren inguruan izugarrizko anabasa sortu denean. Greba publikoki deitu eta gero, ELA eta STEE sindikatuek atzera egin dute benetako arrazoiak zeintzuk diren argitu gabe. Igande honetan bi sindikatu hauek mobilizaziorako deia egingo dute eta era berean haiek deitutako greba bat bertan behera utziko dute politikak bere baitan mantentzen diren bitartean. Ulertzeko zaila benetan!
Edozein kasuan, argi dago murrizketei eta inposaketei aurre egiteko herritarrok mobilizatu beharrean gaudela. Beraz, igande honetan denok BIlbora.
99 Ikustaldiak