Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Justizia Soziala
Justizia Soziala

Langabeziak gora jo du Sopelan udan

2015 urria 13 Iruzkinik ez

Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu Sopelako langabeziaren datuak, eta ekainekoak argitaratu genuenetik etengabe egin du gora langabetuen kopurua.

816 langabetu

816 sopeloztar zeuden langabezian irailaren amaieran SEPEk (Servicio de Empleo Publico Estatal) emandako datuen arabera. Gogoan har dezagun ekaineko datuak argitaratu genuenean 780 herritar zeudela langabezian. Geroztik, langabetuen kopurua hazi egin da: uztailean 783, abuztuan 810 eta esan dugun bezalaxe, irailean 816. Argi dago udan sortu ohi den garaiko lanak ez duela inolako eraginik izan gurean, eta hainbat arduradun politikoek barra-barra darabiltzaten argudio “baikorrek” ez dutela inolako oinarririk.

Emakume gehiago

Langabeziak eragin gehiago du emakumeen artean: langabetuen artean 456 emakume dira eta 360 gizonak. Adin tarteari dagokionez,  41 lagunek 25 urte baino gutxiago dute, 395 lagunak 25 eta 44 urte bitartekoak dira, 380 pertsonek dute 45 urte baino gehiago. (Adin tarte hauek SEPEk ezartzen ditu)

Honen moduko artikuluak:

Langabezia 2014. Urtearen bukaeran

Langabezia 2015. Urteko lehen hiruhilekoan

Langabezia 2015. Urteko bigarren hiruhilekoan

121 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

40 urte gogoan Sopelan

2015 urria 7 Iruzkinik ez
40 urte

40 urte

 

Irailaren 27an bete ziren 40 urte erregimen frankistaren azken fusilamenduetatik: Juan Paredes Manot (Txiki), Ángel Otaegui, José Humberto Baena, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz.

Urteurren hau gogoan, Meñakoz Kultur Elkarteak hitzaldia antolatu du Sopelan, urriaren 9an 19:30ean Kurtzio Kultur Etxean “borrokalari guztiak, biktima guztiak” izenpean.

Hitzaldian hartuko dute parte: Diego Paredes (Txikiren anaia), Martxelo Alvarez (ahaztuak) eta Txamba Payes (el Salvadorreko abeslaria)

125 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Erabakiaren aroa hasi dugu Sopelan

2015 urria 4 Iruzkinik ez
Eskura GED

Eskura GED2014an giza katea egin zen, 2015ean hautestontziak eraiki ziren, eta orain erabakitzeko ordua da… baina zer? Noiz? Nola? Honi guztiari erantzuteko “Erabakiaren aroa hasi dugu Euskal Herrian” lelopean hasiera emango dio “Gure Esku Dago” giza eragileak ESKURA hausnarketa prozesu kolektiboari.

SOPELAN

Sopelan hausnarketa honen aurkezpena datorren ostegunean izango da, hilak 8, Kurtzio Kultur Etxean 19:00etan,

Sopelako Gure Esku Dago Taldeak herritar guztiak gonbidatzen ditu parte har dezaten, Eskura txostenak dioen bezala “ez joan ondoko lerrootan zure pentsamoldea bilatzera, ez duzu aurkituko. Aztertu behar duzuna da ea zure pentsamoldea ere kabitzen den testuan; ze, horrela bada, beste askorekin partekatu ahal izango duzu. Hain zuzen euskal herritarrok partekatzen dugun zoru komuna , eta zoru horren gaineko elkarlana- beharko ditugulako gure erabakitzeko eskubidea gauzatuko bada”

122 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Langabeziak behera egin du Sopelan, baina prekarietatea handia da oso.

2015 uztaila 12 Iruzkinik ez
langabezia

langabezia780 langabetu Sopelan.

Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu Sopelako langabeziaren datuak eta ekainaren bukaeran, Sopelan 780 lagun zeuden langabezian, horietariko 432 emakume eta 348 gizon.

2015a. urtean tendentzia aldaketa egon da, horrela urtarriletik martxora bitartean langabeziak gora jo zuen, esate baterako, 2014. urtea  bukatutakoan Sopelan 854 sopeloztarrek emana zuten izena langabezian eta martxoaren bukaeran 894. Martxotik ekainera, aldiz, langabetuen kopurua murriztu da eta une honetan 780 dira, esan dugun bezalaxe.

Prekarietatea nagusi

SEPEren arabera  (Servicio Publico de Empleo Estatal), ekainean 248 kontratu berri egin dute sopeloztarrek, horietariko 223 behin behinekoak izan dira, eta bakarrik 14 behin betikoak. Hauez gain beste 11 jatorriz behin behinekoak ziren, eta behin betiko bihurtu dira.

Eta gehienak zerbitzuetan

Aipaturiko 248 horietatik 178 kontratu zerbitzuetan izan dira, 43 industrian, 26 eraikuntzan eta bakarra nekazaritzan.

121 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Sopelan eta edonon: Xenofobiari ez.

2015 uztaila 8 Iruzkinik ez

Gaur (hilak 8) zenbait komunikabidek Sopelako jaietan, igandean (ekainaren 28an) izandako eraso xenofobo baten berri eman dute. Komunikabide hauen arabera, gazte talde batek emakume kanpotar bat eraso eta jipoitu zuen goizaldean (06:45) Sopelako metro inguruan emakumea lanera zihoan unean.

Salaketa EDE taldeak egin du eta gertatutakoa Eusko Jaurlaritzako pean dagoen ERABEREAN erakundearen esku jarri du. Erakunde honen ardura da arraza, etnia, eta sexuaren oinarrian duten arazo guztiei aurka egitea.

Gertakaria jakin bezain laster Sopelako Jai Batzordeak salaketa egin du, eta Bilbon izandako elkarretaratzean Sopelako zinegotzi pare batek hartu du parte.

123 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Desobedientzia, erresistentzia. Zertaz ari gara?

2015 ekaina 3 Iruzkinik ez
Desobedientzia

Desobedientzia

 

 

 

Ekainaren 12an, ostirala, Meñakoz Elkarteak antolaturik ”Desobedientzia, erresistentzia. Zertaz ari gara?” gaiari buruzko mahai ingurua izango da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean 19:00etan

Solaskideak Mikel Zuloaga, Gorka Ovejero eta  Gabi Basañez izango dira.

118 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Gazteak eta erabakitzeko eskubidea

2015 maiatza 31 Iruzkinik ez
Gazteak Erabakitzeko eskubidea

Gazteak Erabakitzeko eskubidea

 

 

 

 

Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, ostegunean, hilak 4, mahai ingurua antolatu da 19:00etan” Gazteak eta erabakitzeko eskubidea” gaia aztertzeko .

Ekitaldia Sopelako “Gure Esku Dago” taldeak antolatu du eta hainbat gazte erakundek parte hartuko dute: Egi, Ernai, JEE, GA eta Ahal Dugu gazteak.

117 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala

Sopelako EHBilduk fracking-aren kontrako atxikimendua sinatu du

2015 maiatza 2 Iruzkinik ez
konpromisoa Fracking ez

konpromisoa Fracking ez“Fracking ez Sopela” plataformak hilabete batzuk daramatza martxan eta Sopelako norbanako, elkarte eta instituzioen fracking-aren kontrako atxikimendua bilatu ditu.

Oraingoan “Fracking ez” plataformak Bozkatu fracking ez! kanpaina martxan jarri du alderdi eta hautagaiei haustura hidraulikoaren kontrako konpromisoa eskatuz.

Sopelako EHBilduk sinatu du aipatutako konpromisoa eta ildo honetan argi eta garbi haustura hidraulikoaren aurka publikoki agertu da, eta datorren legealdian EHBilduren esku dagoen guztia egingo dela haustura hidraulikoaren bidez hidrokarburoak erauztea galarazteko, beharrezkoa bada herri-galdeketa bultzatuz

116 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 10 of 18« Lehena...«9101112»...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Sopela: despido en Vacuplast por defender derechos laborales 736 ikustaldi
  • Sopela, 182… 400 tasatik urrun, baina kontuz. 130 ikustaldi
  • El ayuntamiento de Sopela plantea un contrato a 15-20 años de las instalaciones deportivas con una empresa privada 84 ikustaldi

Sopela.net