Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Justizia Soziala
Justizia Soziala Sopela

Sopela: % 10,3ko langabezia 2021eko hirugarren hiruhileko

2021 urria 25 Iruzkinik ez

Sopela.net agerkariak hiru hilean behin argitaratzen ditu gure herriko langabeziaren datuak.  2021eko hirugarren hiruhilekoa amaitzean, irailean, Sopelan 717 langabetu zeuden, herritarron % 10,3. Esan daiteke iragarritako “hobekuntza ekonomikoa” ez dela gauzatu, hilabete batetik bestera langabeziaren tasan emandako murrizketak txikiak baitira:

  • 2020ko abenduan 787 bizilagun zeuden langabezian (% 11,42)
  • 2021eko martxoan, lehen hiruhilekoaren amaieran, 772 langabetu zeuden (% 11,1).
  • 2021eko ekainean, bigarren hiruhilekoaren amaieran  734 ( % 10,5)
  • Eta orain, irailean, aipatutako 717akEta hiruhileko honen bilakaera hau  (%10,3)

Egia da abendutik hona ia puntu bateko jaitsiera eman dela langabeziaren tasan, baina sortutako lana prekarietatean eta aldi baterako kontratuetan oinarritzen da.

Kontratazio berriak aldi baterakoak dira

455 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Anti-errepresiboa Justizia Soziala Sopela

Zapustu: epailearen aurreko deklarazioa atzeratua

2021 urria 24 Iruzkinik ez

Orain dela egun batzuk hemen helarazi genuen bazela, hurrengo astelehenen, hila 25, sopeloztar gazte bat Getxoko epaitegietan deklaratzera deitua zegoen, Sopelako joko aretoaren kontrako jarduerak egotzita.

Aldi berean, astelehen honetan bertan, hilak 18, joko aretoaren jabea deklaratzera deitua izan zen. Egun horretan, Zapustu taldeak jakinarazi duen bezala,  Getxoko epaitegiak polizia nazionala froga berriekin txosten bat aurkeztu zuela jakinarazi zion akusatuen abokatuari.

Zapuztu taldean polizia eta joko aretoaren jabearen arteko harreman zuzen baten aurrean gaudela helarazi dute, jabeak bere deklarazioan froga horiek aipatu zituelako, ez defentsak ezta epaileak horren berri ez zutenen.

Beraz, gertakari hauen ondorioz, hilak 25erako deitua zegoen deklarazioa atzeratu egingo dela jakinarazi du Zapustuk bere sare sozialetan.

383 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Justizia Soziala Sopela

Apustu etxeen aurkako zelai erre txapelketa

2021 urria 7 Iruzkinik ez

Apustu etxeen aurkako zelai erre txapelketa, ZAPUSTUk antolatuta: “Kirola apustu girotik  kanpo eta modu herrikoian gozatzeko aukera”

Duela aste batzuk Zapustu plataformaren aurkezpena iragarri zen, hainbat ekimen martxan jarriko zirela ohartaraziz. Bada herri-plataforma horrek beraien lehen ekimena plazaratu dute: Apustu etxeen aurkako zelai erre txapelketa.

Antolatzaileek jakinarazi digutenez, txapelketa honek hainbat helburu ditu: “Alde batetik, Zapustu herrian ezagutarazteko modu bat da lehiaketa hau. Gure komunitatea trinkotzeko eta batzeko gune bat sortzea du helburu, modu “ludikoan” baina beste logika batean onarrituta: Kirola apustu girotik kanpo eta modu herrikoian gozatzeko aukera emango du lehiaketa honek”.

Irailaren 13an sare sozialen bitartez jakinarazi zuten Sopelan apustu-etxeen arazoa sozializatzeko plataforma autonomo eta lokal berria dela Zapustu. Datozen hilabeteetan, hainbat jarduera egingo dituztela jakinarazi zuten, arazo sozial horren gaineko kezka zabaltzeko herritarron artean. Horrez gain, apustu etxeak babesten dituen poliziaren errepresioari aurre egiteko ekimenak ere egingo dituztela azpimarratu zuten plataforma horren aurkezpenean.

Zelai Erre lehiaketa hori urriaren 16an, arratsaldeko 16:00etan izango da, Jauregizar plazan. Apuntatzeko urriaren 14a baino lehen mezu zuzen bat bidali behar da, Zapusturen Instagram, Twitter edo Facebook kontura. Plaza mugatuak dira, beraz azkar ibiltzeko gomendio luzatu du Zapustuk!

335 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Justizia Soziala Sopela

Sopelak ere elektriketatik deskonektatu nahi du

2021 iraila 28 Iruzkinik ez

Elektrizitatearen prezioak ez du mugarik: egunak joan eta egunak etorri prezioak gora egiten du eta elektrizitatea hornitzen duten enpresek, berriz, onura lotsagarriak lortzen dituzte. Eta zerbait esaten bazaie zentral nuklearrak gelditu (orain) eta pantanoak hustuko dituzten mehatxua mahairatzen dute.

Igoera hori justifikatzeko argudioak “pisu handikoak” dira: neguan prezioa igo egiten da hotza egiten duelako eta udan bero egiten duelako… enkantean erabakitzen dira prezioak… tasak… mix elektrikoa… eta gainera “erantzunkizuna gurea da”: ez dugula gehien komeni zaigun faktura aukeratzen edo ordutegi-tarteak ez ditugula era egokian erabiltzen esaten digute !!! Hau lotsa.

Urriak 8: elektriketatik deskonektatu.

Urriaren 8an enpresa elektriko handien xantaiari ezetz esateko aukera dago. Ezerk eta inork ez du ihes egiten iruzur honetatik. Prezioak gora eta gora egiten du, eta badirudi inor ez dela gai igoera hauek kontrolatzeko. Inork ez du iruzur horrekin amaitu nahi, Espainiako Estatuko alderdi nagusiak iruzur horren parte direlako: haien buruzagi historiko handiak enpresa elektriko horien guztien administrazio-kontseiluetan daude.

Hori dela eta, urriaren 8an, jende guztia gonbidatzen da 22:00etatik 22:30era elektriketatik deskonektatzera, eta ekintza honek estatu osoko hainbat alderdiren babesa du (Esquerra Republicana, EHbildu, BNG, Junts, CUP, MÉS per Mallorca, Mes Menorca)

GAUR, irailak 29, ASTEAZKENA: deskonexioa Sopelan prestatuko dugu. Bilera irekia

Ekintza hau antolatzeko eta Sopelan oihartzunik handiena izan dezan, herritar talde batek bilera irekia deitu du gaur, irailak 29, (asteazkena) 19:00etan udaletxeko plazan.

302 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Justizia Soziala Sopela

Martxan da ZAPUsTU plataforma, Sopelan apuStu-etxeen arazoa sozializatzeko ekimena.

2021 iraila 17 Iruzkinik ez

Sortu berri da Zapustu 

“Ez dezatela zurekin jolastu” lelopean, irailaren 13an sare sozialen bitartez jakinarazi zutenez, Sopelan apustu-etxeen arazoa sozializatzeko plataforma autonomo eta lokal berria da Zapustu. Datozen hilabeteetan, hainbat jarduera egingo dituzte arazo sozial horren gaineko kezka zabaltzeko herritarron artean. Horrez gain, poliziaren errepresioari aurre egiteko ekimenak ere egingo dituztela azpimarratu dute.  

Arrigorri joko-aretoaren handitzea 

Gogora dezagun 2020ko urtarrilean, Sopelako “Arrigorri” joko-aretoak bere lokala handitzeko eskaria egin ziela Eusko Jaurlaritzari eta Sopelako Udalari. Azken honek baimena eman zion 2020ko ekainean, baina uztaileko osoko bilkuran EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen, proiektua etetea lortuz. Edonola ere, proiektuak aurrera egin zuen azaroan, behin Jaurlaritzaren baimen guztiak lortuta. Ludopatiaren gaitz soziala bultzatzen duen negozio pribatu honek hautsak harrotu ditu Sopelan eta hemen kokatzen da, batez ere, Zapustu plataformaren ekimena. 

325 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Justizia Soziala Sopela

“herri-mugimenduaren kontrako” atxiloketak salatzeko prentsaurrekoa

2021 uztaila 30 Iruzkinik ez

Atzo, uztailak 29, hainbat lagun elkartu ziren Sopelako Jauregizar plazan eta prentsaurrekoa eskaini zuten iragan uztailaren 22an atxilotutako gazteei babesa adierazteko.

Osteguneko atxiloketak

Espainiako Poliziak Sopelako hiru bizilagun atxilotu zituen eta beste sopeloztar baten etxea miatu zuen 22an. Atxiloketa horiek joko-aretoen aurka egindako ustezko salaketen eta ekintzen barruan kokatzen ziren. Atxilotuak, goiz osoa eman zuten polizia-etxean eta deklaratu ostean aske geratu ziren arratsaldean.

Prentsaurrekoa

Emandako prentsaurrekoan, gazteek Espainiako Poliziaren jarrera salatu zuten eta atxiloketak azken urteetan herri-mugimenduaren kontrako estrategia baten barruan kokatzen direla salatu zuten. Beste aldetik  ez dakitela zer leporatuko zaien, ezta epaiketa-data zein izango den azaldu zuten; baina joko-aretoen kontrako borrokak eta gizartean eragiten dituzten arazoak azaleratuz jarraituko dutela adierazi zuten.

397 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Justizia Soziala Sopela

Sopela: % 10,5eko langabezia 2021eko bigarren hiruhilekoan

2021 uztaila 26 Iruzkinik ez

Sopela.net agerkariak hiru hilean behin argitaratzen ditu Sopelako langabeziaren datuak.  2021eko bigarren hiruhilekoa amaitzean, ekainean, gure herrian 734 langabetu zeuden, herritarren % 10,5. Esan daiteke Covid-19ak eragindako egoera ekonomikoa mantendu egin dela eta iragarritako “hobekuntza ekonomikoa” ez dela gauzatu, hilabete batetik bestera langabeziaren tasan emandako aldaketak txikiak baitira:

  • .-2020ko abenduan 787 bizilagun zeuden langabezian (% 11,42)
  • .- 2021eko martxoan, lehen hiruhilekoaren amaieran, 772 langabetu zeuden (% 11,1).
  • Eta hiruhileko honen bilakaera hau izan da:
    • .-Apirilean 749 langabetu ( % 10,8)
    • .-Maiatzean 714 langabetu ( % 10,3)
    • .-eta ekainean, aipatutako 734ak ( % 10,5)

Kontratazio berriak aldi baterakoak dira

329 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Justizia Soziala Sopela

Kiroldegiko langileek berriro ere mobilizazioetara jo dute

2021 ekaina 30 Iruzkinik ez

Sopelako kirol instalakuntzetako langileak mobilizatu dira gaur, ekainak 30, auto-karabana baten bidez. Urkotik abiatu dira 19:15ean eta herriko kaleak zeharkatu dituzte 20:30 arte.

ELA eta LAB sindikatuek bultzatutako ekimenak lan-hobekuntza duinen alde, partzialtasunik eta prekarietaterik gabe aldarrikatzen du eta zuzendutako ikastaroak eta jarduera gidatuak berraktibatzea eskatzen du.

Mobilizazioaren ordutegiak bat egin du udal Osoko Bilkurarekin, zeinean eztabaidatzen ari zen balizko zinegotzi transfugaren liberazioa. Zinegotzi honen “konexio akats telematikoak” ahalbidetu zuen kirol instalakuntzen lizitazioa 15 urtetan gehi beste 5 urteko luzapena lan errebindikazioak jaso gabe. (W.)

376 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Page 1 of 191234»10...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • La cadena BM pretende construir el hipermercado de Sopela 165 ikustaldi
  • Sopela: El ayuntamiento aprueba la construcción de un centro comercial. 57 ikustaldi
  • Presentado el Plan Parcial del Sector de Abaro: 500 viviendas, 400 de ellas VPPs. 32 ikustaldi

Sopela.net