Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Hezkuntza
Hezkuntza

Sopelako udalak babesa eman die Helduen Hezkuntzako kideei

2015 otsaila 28 Iruzkinik ez
CEPA

CEPAEusko Jaurlaritzak onartutako Helduen Hezkuntzako Ikastetxeei buruzko erresoluzioa bertan behera utz dezala eskatu du Sopelako Udalak

Hezkuntza Sailak Helduen Hezkuntzako Ikastetxeek jasotzen dituzten diru laguntzak murriztu ditu ikastetxe hauen helburuak zehazteko eta irakaskuntza mota hau tituluak lortzeko soilik bidera dadin.

Erresoluzio hau, aitzitik, ez da ondo onartua izan gaur egun jende askok ikasten baitu Helduentzako Ikastetxeetan hainbat ikasketa berri eta osagarri garatzeko (hizkuntzak, informatika, ikastaroak…) eta ez titulu bat lortzeko. Sopelan, esate baterako, 230 ikasle baino gehiago daude eta horietako bakarrik 40k dute helburutzat titulua lortzea. Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia ezarriko balitz 200 ikasle eta hainbat irakasle gera litezke kalean.

Udalaren proposamena: EHBildu eta PSE alde

Gauzak horrela Helduen Hezkuntzako Ikastetxeko kideek  Sopelako udalera jo zuten eta Udal Gobernu Taldearekin hitz egin ondoren, EHBilduk proposizio bat aurkeztu zuen otsailaren 24an izandako Udal Osoko Bilkuran. Propozisioa onartua izan zen EHBildu eta PSEk emandako aldeko botoen esker. PNV eta PP abstenitu ziren.

Onartutako proposamenak salatzen du helburua irakasle-kopurua murriztea dela eta gainera, eskolatik kanporatuak izango diren ikasleei ez zaiela inolako alternatibarik eskaini. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskaera argia egitenzaio: erresoluzioa  bertan behera utz dezala eta hezkuntza arloko eragileekin batera ikastetxeen beharren arabera erreforma bultzatu dezan”.

(Argazkian: Sopelako Helduen Hezkuntzako ikastexea, pilotalekuaren gainean)

130 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Hezkuntza

LOMCE legea dela eta hitzaldia

2013 martxoa 11 Iruzkinik ez
LOMCE

 

LOMCE

 

LOMCE legearen ezarpena dela eta (Wert legea) Euskal Herriko hainbat eragilek kontrako iritzia plazaratu dute eta mobilizazioak burutu dituzte.

LOMCE legeaz eta Euskal Herriak behar duen Hezkuntz Sistema propioaz aritzeko hitzaldia antolatu da martxoaren 12an Algortako Villamonteko Kultur Etxean 19:00etan.

Hizlaria Eli Zubiaga izango da.

 

141 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Hezkuntza

Lodosako ikastolarentzat euro 1

2012 urtarrila 28 Iruzkinik ez

lodosa ikastolaLodosa-Sartagudako Ikastolaren egoera ez da erraza. Eremu ez euskaldunean kokatuta dagoen aldetik, Ikastetxea egoera ekonomiko zaila bizi du eta horren aurrean Ikastolen Elkarteak laguntzeko deia luzatu du, izan ere, Euskarak Lodosako ikastola behar du. Kanpaina berezi bat jarri da martxan, eta aurreneko egitasmoa “Euro bat, marrazki bat” izenekoa izan da. Euskal Herriko ikastoletako ikasleek marrazki bana egin eta ikastetxe bakoitzak euro bat emango du matrikularik duen ikasle bakoitzeko. Horrez gain, Ibaialde Ikastolak gizarte osoari egin dio dei laguntza emateko, eta kontu korronte bat ere zabaldu du norberak bere ekarpen propioak egiteko.

Elkartasun eguna, otsailaren 5ean, Sartagudan

Nafarroa hegoaldeko ikastolak egoera larrian daudela iragarri zuen atzo Ikastolen Elkarteak, Lodosa-Sartagudako Ibaialderen egoera azpimarratuz. Hori dela-eta, datorren otsailaren 5ean, igandea, Elkartasun Festa deitu du ikastolak berak Sartagudan, zentroak dituen behar ekonomikoei aurre egiteko.

12.00etatik aurrera kontzertuak izango dira frontoian, Laket, Neu’e Buruben, Norte Apache, Ze Esatek!, Bizardunak eta Los Zopilotes Txirriaos taldeekin. Ordu berean, baina eskola gunean, Sakanako herri kirolak eta Lezaungo trontzalariak ikusteko aukera izango da, besteak beste.

Bazkalostean, berriz, Aitzol Barandiaran, Aitor Sarriegi, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariak arituko dira. Aurten ikastolak 25 urte beteko ditu eta zailtasun horiek ez dute zapuztuko mende laurdena betetzeak merezi duen ospakizuna. Otsailaren 5ean, urte horietako bizipenak eta gaurko oztopoak batu egingo dira jai eta aldarrikapen kutsua izango ospakizun batean.

Lodosako Ibaialde Ikastolaren historia

1991. urtera egin behar dugu saltoa, orduantxe, sortu baitzen Ibaialde Ikastola 9 haurrekin. Lekualdaketa ugari jasan ditu ikastetxean. Urte horietan zehar, matrikulazioak gora egin dute, eta irakasle bakarra egotetik, horien kopurua ere handitu da. Mende laurdena darama Lodosako ikastolak foru administrazioaren oztopoak gainditzen eta euskararen normalizazioaren alde etengabe lanean. Datorren asteburuan, ibilbide luze eta korapilatsu horri merezitako ordaina emango diote jai handi batean.

Sopelan ere kanpaina honekin bat eginez

Sopelako Ander Deuna Ikastolan dagoeneko ekimen honekin bat egin dute eta diru biltzeko kutxa zabaldu dute. Beraz, diru ekarpena egiteko hau da bide bat. Beste bidea Lodosako Ibaialde Ikastolak zabaldu duena da. Hau da, elkartasun ekonomikoa bideratzeko kontu korrontea zabaldu dute eta norberak bere diru ekarpena egin dezake. Ekarpen guztiak ongi etorriak izango dira, txikiak zein handiak. Beraz, anima zaitezte eta zuena egizue! Hau da kontu korrontearen zenbakia: 3035 0153 46 1531026051

127 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Hezkuntza

Inauteri koloretsuak

2011 martxoa 4 Iruzkinik ez

{youtube}aaUAdZS7ivY{/youtube}

Urtero bezala inauteriak Sopelara ere etorri dira. Ohitura den moduan gure herriko ikastetxe guztietan jai hau ospatu dute. Irudimena eta sormena berriro ere garaileak atera dira. Ander Deuna ikastolak bere ospakizunaren tokia aldatu du eta aurten Urko Kiroldegian egin dute. Hona hemen Ander Deuna ikastolak burutu duen inauteriaren bideo laburpena.

 

122 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Hezkuntza

Iraupen Gurasoen Elkarteak eskolaz kanpoko jarduera berriak aurkeztu ditu

2010 urria 27 Iruzkinik ez
dantza

dantzaBeste urteetan bezala, Sopelako Zipiriñe-Iberre ikastetxeko aita-amek Euskal Dantzen taldea abian jarri dute. Taldea osatzeko asmoz, deia egin du eta izena ematera animatzen du Iraupen Gurasoen Elkarteak. Ikastaroa lau urtetik gorako umeentzat zuzenduta dago eta ostiralero 16:45etatik 18:15etara burutuko da.

Bestalde, aurten sei urtetik gorako umeek errugbia praktikatzeko aukera izango dute. Sei neska-mutil beharko dira, gutxienez, taldea osatzeko. Entrenatzeko egunak eta orduak adosteko, Elkarteak interesatuekin bilera bat egingo du.

Azkenik, guraso batzuk eskatuta, Lehen Hezkuntzako lehen mailako neska-mutilentzat eta bigarren mailakoentzat antzerkia eskainiko da asteazkenetako eguerdian.

 

 

124 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Hezkuntza

Iraupen Gurasoen Elkarteak umeentzako txinera eskolaz kanpoko klaseak eskainiko ditu

2010 urria 20 Iruzkinik ez
txinatar

txinatar

Duela egun batzuk Zipiriñe eskolako Iraupen Gurasoen Elkarteak 2010-2011 ikasturterako eskolaz kanpoko ekimen berriak abian jarriko zituela jakinarazi zuen eta jada lehenengo ekintzaren berri badaukagu: elkarteko kideak eskolako txikientzako txinera klaseak antolatzen ari dira.

Ordu bateko saioetan bananduta, klaseak ostiraleko eguardietan izango lirateke. Antolatzaileek adierazten dute metodologia oso entretenigarria dela; horrela, ekintza ludikoen bitartez, jolastuz ikas dezaketela umeek.

Animatzekotan, Sopelako IBERRE Herri Ikastetxeko IGEko aretoan (Trokabide, 4) eman dezakezue izena.

 

134 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Hezkuntza

Iraupen Gurasoen Elkarteak ikasturte berriari hasiera eman dio ekimen ezberdinekin

2010 urria 6 Iruzkinik ez
zipi

zipi

2010-2011 ikasturtea hasita dago eta aurten ere Iraupen Gurasoen Elkartea borondatezko lana antolatzeko prest dago: jaiak, eskolaz kanpoko ekintzak, txangoak, goizeko haurtzaindegia…

Hilabete honetan eskolaz kanpoko ekintzak hasiko dira, eta nahi duenak oraindik apuntatzeko aukera dauka.

Elkartearen blogean jakinarazten duten arabera, bi ekintza berri abian jarriko dituzte:

SKATE. Astearteetan edo ostegunetan izan daiteke (ordubete astero, 18:00etatik 19:00etara) bi talde antolatuz (5 eta 8 urte bitartekoa, bata; 8 eta 14 urte bitartekoa, bestea). Prezioa 16 € ingurukoa izango litzateke hilero, 10 neska-mutiletik gora izanez gero.
TXINERA. Talde bakoitzean 3 urtetik gorako 5 neska-mutil edo gehiago izanez gero, astero ordu eta erdi izango litzateke (prezioa eta ordutegia bilera baten bidez adostuko litzateke).
Igeren txandala daukagu salgai: prakak eta kirol-jertsea, 30 €.

(Argazkia: IGE)

131 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Hezkuntza

Zipiriñeko Iraupen Gurasoen Elkarteak ikasturte amaierako jaia ospatuko du larunbatean eta igandean

2010 ekaina 15 Iruzkinik ez
zipi2009
zipi2009

Zipiriñeko Iraupen Gurasoen Elkarteak agurra emango dio ikasturteari asteburu honetan. Horretarako, Elkarteak bigarren anaitasun-bazkaria prestatuko du 19an, larunbata. Bazkariaren prezioa 10 eurokoa izango da helduentzat; eta txikientzat 8 eurokoa. Menuari dagokionez, paella, edaria, ogia eta postre prestatuko dute eskolako jantokian. Dirurik geratuz gero, askaria ere izango da txikientzat, puzgarrien ordutegian barne.

Hona hemen egitarau osoa eta ohar batzuk:

134 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 2 of 3«123»

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Sopela: despido en Vacuplast por defender derechos laborales 780 ikustaldi
  • Sopela, 182… 400 tasatik urrun, baina kontuz. 131 ikustaldi
  • Semipeatonalización del centro: retraso, contradicciones y sin acuerdo. 86 ikustaldi

Sopela.net