Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Hezkuntza
Hezkuntza Sopela

Aurrefabrikatu gehiago Zipiriñen , “behin-behineko irtenbidea” deitzen diote

2021 ekaina 19 Iruzkinik ez

Aurrefabrikatu gehiago, gutxienez bi urterako

Eusko Jaurlaritzak Zipiriñe handitzea proposatu du aurrefabrikatu gehiago jarriz behin-behineko neurri gisa. Gaur egun badaude beste bi aurrefabrikatu, eufemismoa “barrakoia” esateko.

“Aurrefabrikatu” berrien kokapena oraindik erabakitzeke dago, baina Goiene kalean koka litezke patio-eremuari leku gehiago ez murrizteko. Neurri hori gutxienez bi urterako proposatu dute, eta bien bitartean, “matrikulazioak aztertuko dituzte, bigarren eraikina Loroñon egin ala ez erabakitzeko”.

Eusko Jaurlaritzak muzin egin dio Zipiriñeko hezkuntza-komunitateari

452 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Hezkuntza Sopela

Zipiriñe: 4, 3, 2… geroa erabakitzera

2020 abendua 2 Iruzkinik ez

Azken aldian 4 proiektu aurkeztu dira Zipiriñe eta Iberre ikastetxeen leku arazoei irtenbidea emateko. LAU horietatik HIRU Sopelako Hezkuntza Mahaian aurkeztu ziren, eta orain BI geratzen dira eztabaidagai.

571 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Hezkuntza Sopela

Karpak Zipiriñen

2020 iraila 8 Iruzkinik ez

Borontate ona Vs propaganda

Jolastokian karpa batzuk jarrita eman dio hasiera Zipiriñe eskolak ikasturte berriari. Covid-19k eragindako osasun-krisiak sortu dituen eskolatze-arazoei irtenbidea ematen saiatzeko, borontate onez jokatu dela onar dezakegu.

“Borontate ona” onar daiteke; baina propaganda egiten saiatzea eta sakoneko arazoak ezkutatzea onartezina da: “Sopelako Udalak inbertsioa egin du haur eta nerabeen aurrez aurreko eskolatze eta segurtasuna bermatzen dituzten karpak instalatzeko”. Karpak aurrez aurreko eskolatzea eta segurtasuna bermatzen du!!! Halakorik irakurri behar!!!

Aurrez aurreko Hezkuntza segurua

490 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Hezkuntza Sopela

Zipiriñe: mobilizazio gehiago

2020 otsaila 27 Iruzkinik ez
Sopela Zipiriñe

Berriro irtengo dira kalera Zipiriñeko familiak

Zipiriñeko familiak berriro mobilizatuko dira ikastetxeak dituen leku-arazoengatik. Mobilizazio hauen bidez udalari exijitu nahi diote lehenbailehen lor eta eskain diezaion lur-sail bat Eusko Jaurlaritzari, honek bigarren ikastetxe bat eraiki dezan.

668 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Hezkuntza Sopela

Sopela: EHBilduk ikastetxe berri bat proposatu du Loroñon.

2020 otsaila 27 Iruzkin 1

Zipiriñe herri eskolak ez du leku nahikorik ikasle guztiak era duinean hartzeko eta honek mobilizazio asko eragin ditu azken urte hauetan. Egoera honi konponbidea eman nahian Sopelako bigarren indar politikoak, EHBilduk, aurreproiektu bat aurkeztu du. EHBilduk proposatu egin du eraikin berri bat egitea Loroñoko lursailean, gaur egun aldirietako aparkalekua dagoen tokian.

Proposamenaren ezaugarriak

855 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Hezkuntza

Sopelako ikastetxeetan ez omen dago leku arazorik Hezkuntza Sailaren ustez

2019 ekaina 13 Iruzkinik ez
Sopela Zipiriñe

Argazkian: Zipiriñeko hezkuntza komunitateak egindako manifestazioa Sopelan

Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Azpiegituren plan berria aurkeztu du

Atzo, ekainak 12, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak, 2019-2023 urteetarako Hezkuntza Azpiegituren plan berria aurkeztu zuen. Bertan ia 250 jarduera jasotzen dira autonomi erkidegoan eta lan horiek egiteko 318 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak, aurreko planean (2014-2018) baino 20 milioi gehiago.

Sopelako beharrak ez dira aipatzen.

318 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Hezkuntza

Sopelako Zipiriñe eskola berriro kalera

2018 martxoa 9 Iruzkinik ez
Sopela Zipiriñe barrakoirik ez

Sopela Zipiriñe barrakoirik ezZipiriñe ikastetxeko familiak kalera atera dira gaur, martxoak 9, “barrakoirik ez” aldarrikatuz eskola guztiz txikia geratu dela salatzeko. Eskola orduak bukatutakoan, 16:45ean, manifestaldian joan dira ikastetxetik udaletxeraino.

Lelo berari eutsiz, abenduan, beste mobilizazio bat egin zuten eta gurasoen elkartearen ustez, abenduko mobilizazio horrek “Sopelako Udal Gobernua bultzatu omen zuen eskola handitzeko proposamen zehatz bat egitera”, hala ere, hilabeteak pasa dira eta Gurasoen Elkarteak “oraindik ez du aurrerapausorik ikusi Udal Gobernuaren proposamen horretan”, hori dela eta gaurko mobilizazioa antolatu dute.

Sopela.net artikulu ugari argitaratu du gai honetaz.

Sopelako ikastetxeetatik Babes Ofizialeko etxebizitzetara

De los centros educativos a la vivienda protegida en Sopela

Sopela: rechazados los presupuestos del 2018

Sopela: Las familias de Zipiriñe salen a la calle

Sopela: Irakaskuntza publikoan, herritik joan behar. Iberre

Sopela: en educación pública hay que irse del pueblo. Iberre

Sopela: Irakaskuntza publikoan, ikasturte berria, arazo OSO zaharrak.Zipiriñe

Sopela: educación, nuevo curso, viejísimos problemas. Zipiriñe

 

336 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Hezkuntza

Sopela: Irakaskuntza publikoan, herritik joan behar. Iberre

2017 iraila 10 Iruzkinik ez
Sopela Iberre institutua

Sopela Iberre institutuaAmaieran erdaraz: Sopela: en educación publica hay que irse del pueblo. Iberre

 

 

Artikulu hau “Sopela: Irakaskuntza publikoan, ikasturte berria, arazo OSO zaharrak. Zipiriñe”  testuaren jarraipena da. Aurrekoan, Zipiriñe eskolaren egoeraz hitz egin zen, eta oraingo honetan Iberre institutuaren handitze lanaz arituko gara. (Zipiriñeri buruzko artikulua irakurtzeko)

Iberre

Amaieratik hasi beharra dago: lotsagarria da Sopelako 16 urteko gazteak herritik joan behar izatea Plentziara edo Getxora, gurean ez dagoelako inolako aukerarik batxilerra egiteko. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Iberre institutuaren handitze lanetan Sopelako hirigintza arazoak (Abaro hirigunearen urbanizazioa eta horren atzean dauden interes ekonomiko guztiak) eta Sopelako hezkuntza beharrak nahasten dira. Egoera, berez zaila bada, 1999tik dagoen lege eta dekretu anabasak zeharo korapilatzen du konponbidea. (bai, sinesgaitza bada ere, ondo esanda dago data: 1999tik).

Ezinbesteko helburua: Iberre handitu

Hirigintza eta hezkuntzaren artean ez dago lehiarik: Iberre ikastetxearen handitze lanek lehentasun osoa dute. Hain zuzen ere, aurreko legealdian lurrak aldez aurretik udalaren esku lagatzeko akordioa adostu zen udalak (EHBilduk), Eusko Jaurlaritzak eta lur jabeek sinatua. Gaur egun, aldiz, jabeen nahiak eta Udal Gobernuaren jarrerak oztopatzen ari dira akordio honen gauzapena. Zalantzarik gabe, konponbiderik errazena eta bideragarriena lur jabeek eta udalaren artean adostutako etxe eraikitze plan bat litzateke, baina adostasun hau lortzen ez bada erabakiak hartu behar dira.

Udalak bestelako hiri-antolamenduko plan partziala egin dezake bere kabuz, baina bide hau oso motela da (lehiaketa, lur zorua adjudikatzea, gauzatzea, behin behineko onarpena, alegazioak… hau guztia behin betiko onarpena baino lehen). Ondorioz, adostasun hori ematen ez bada, EHBilduk proposatzen du Euskal Herriko Lurzorua eta Hirigintzaren legeak aurreikusten duen “zuzkidura publikoetara lursailak zuzenean okupatzea” (cesion anticipada de terrenos). Bide honek ez du aurretiko adostasuna eskatzen aldeen artean, baina berma guztiak ditu onartzen dituelako jabeen eskubideak eta aukera ematen du handitze lanei ekiteko. EHBilduren ustez, konponbide hau arina eta eraginkorra da, eta bideratuko luke institutuaren handitze lanen hasiera epe laburrean.

Honi guztiari arazo ekonomikoa gehitu behar zaio: gaur egun Eusko Jaurlaritzak badu diru partida bat handitze lan hauek egiteko, baina diru partida horren iraungitze data ORAIN da, 2017. urteko laugarren hiruhilekoa … epea bukatuta mantenduko ote du? Noiz arte?

Informazio osagarria, irakurri: Ampliación del Instituto de Sopela. Dificultades y propuestas

Sopela: en educación publica hay que irse del pueblo. Iberre

Este artículo es la continuación del publicado anteriormente “Sopela: educación, nuevo curso, viejísimos problemas: Zipiriñe”. Tras tratar la situación de Zipiriñe, ahora hablamos sobre la necesaria ampliación del Instituto Iberre. (Leer el artículo sobre Zipiriñe)

Iberre

Empezando por el final, es vergonzoso que la juventud de Sopela con 16 años esté obligada a ir a Plentzia o Getxo para finalizar sus estudios porque en Sopela “no hay bachiller”.

373 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 1 of 3123»

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • La cadena BM pretende construir el hipermercado de Sopela 165 ikustaldi
  • Sopela: El ayuntamiento aprueba la construcción de un centro comercial. 57 ikustaldi
  • Presentado el Plan Parcial del Sector de Abaro: 500 viviendas, 400 de ellas VPPs. 32 ikustaldi

Sopela.net