Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Gazteria
Anti-errepresiboa Gazteria Sopela

Ernai Sopelak udaltzaingoen jazarpena salatzen du

2021 otsaila 10 Iruzkinik ez
Munipak Ernai

Pasa den igandean, arratsaldeko 18:30etan, Ernaiko kide diren bi gazte udaltzaingoengatik identifikatuak izan ziren pankarta bat jartzen ari ziren bitartean. Sopelako Ernaik salatu duen bezala, udaltzaingoek era bortitzean eta harrokeriaz hurbildu ziren haiengana. Gazte talde honek,  bere sare sozialetan egin bezala, komunikatu baten bitartez azaldu egin du gertatutako guztia.

151 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Gazteria Sopela

2020ko Kuadrillen arteko Korto Express lehiaketa

2020 apirila 25 Iruzkinik ez

Beste batzutan lez, asteburu honetan Sopelako kuadrilloi Korto Express lehiaketa ospatzea tokatzen jaku. Orain bizitzen gabiltzan egoera dala eta, ekitaldi gehienak bertan behera izten dabilz, baina guk ekimen honegaz aurrera jarraitzea erabaki dogu. Aldaketaren bat egin behar izan arren, kuadrillak martxan jarri eta barriro ere guztion artean, domekan, kortoak argitaratuko doguz.

Aurtengo gaia “Egun bizi dogun egoera” da

470 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Gazteria Sopela

Sopelako kuadrillen inauteriak

2020 otsaila 19 Iruzkinik ez

Inauteriak gure artean izateko egun gutxi falta diren honetan, Sopelako Kuadrillok mozorroen azken ukituak ematen gabiltza, datorren zapatuan dena ezin hobeto atera dadin!

Gorde zita: zapatuan, otsailaren 22an

Gorde zita: zapatuan –otsailaren 22an–, Udaletxeko plazan, eguerdiko 13:30etan. Aurtengo gaia ematen duena baino zailagoa da: Udako kantak. Luze egiten zaigun negu honetan udari keinu bat egin nahi izan diogu, nostalgiaz gogoratzen ditugun Caribe Mix garai horiek bueltan ekarriz.

248 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Gazteria

Sopelan muralak egiteagatik, lagun bat epaituko dute “mozal” lege pean

2018 abendua 4 Iruzkinik ez
Sopelan mozal legerik ez

Adi: kartelaren ordua ez da zuzena, elkarretaratzea 09:00eta izango da

Elkarretaratzea Getxoko epaitegian

Sopelan muralak egiteagatik gazte bat epaitua izango da bihar (abenduak 5) Getxoko epaitegian “mozal” lege pean. Epaiketa salatzeko elkarretaratzea deitu da goizeko 09:00etan.

132 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Gazteria

Zelai errea txapelketa Sopelan

2017 maiatza 23 Iruzkinik ez
Sopela zelai errea

Sopela zelai errea

Sopela eta Larrabasterrako Jai Batzordeak antolaturik zelai errea txapelketa jokatuko da Sopelan ekainean zehar. Partidak, igande arratsaldeetan izango dira (11n, 18an eta 25ean) eta 6 lagunez osatuko taldeek izango dute aukera parte hartzeko.

Ekainaren 4 arte egongo da zabalik epea apuntatzeko eta 610 999 117 telefono zenbakian edo wasapean egin daiteke. “Lotu taldea, adostu taldearen izena eta apuntatu” diote Jai Batzordeko kideek.

134 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Gazteria

Sopelako kuadrillen egunak ate joka

2017 maiatza 9 Iruzkinik ez
Sopela kuadrillen eguna

Sopela kuadrillen eguna

 

 

Larunbatean, maiatzaren 13an, Sopelako Kuadrillek haien eguna ospatuko dute. Jai giroa eguerdian hasiko da, 14:30ean, bazkaria izango dutelako eta tiketak maiatzaren 11 arte eros daitezke LAIAK tabernan eta UGARI supermekatuan (Larrabasterran), menu begetarianoa eta okeladuna aukeran daudelarik.

Arratsaldean hainbat ekintzak izango dira: 16:00etan Furor lehiaketa, 17:30ean jolasak, 19:00etan poteo musikatua eta 22:30ean Bidean erromeria udaletxeko plazan. “Eguerdian hasita, egun osoan zehar giro paregabea egongo da!!!” diote Kuadrillen Egunaren antolatzaileek.

 

150 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Gazteria

Sopelako koadrilek asteburuak ekintzez betetzen jarraitzen dabez

2017 martxoa 15 Iruzkinik ez

Sopelako koadrilek asteburu honetan martxoak 18 “Korto Express” 2. lehiaketa burutuko dabe, pasadan urtean bezala lehiaketa egun bateko iraupena izango dau, herrikoia izango da eta prestakuntza gabeko jendeak har dezake parte.

Egitaraua:

  • 10:00 Gaia eta kokapenak zehaztu egingo dira
  • Egun osoan zehar: Kortoa grabatu
  • 19:30 Kortoa Kurtzion entregatu
  • 20:00 Korto Emanaldia Kurtzion
  • 21:00 Lunch eta photocool

Lehiaketaren oinarriak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 Martxoak 24-26ra Sopelako koadrilek eskiatzeko asteburu osoko plana prestatu dabe Peiragudesen. Apuntatzeko epea bukatzear dago informazio gehiago facebookean

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

   Pasadan urteko lehiaketaren bideoak: Irakurri gehiago

127 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Gazteria

Sopelako koadrilen koordinakundeak salatu egin du udalak ematen dion tratua

2017 martxoa 1 Iruzkinik ez
Sopela gazte koadrilak

Sopela gazte koadrilakSopelako koadrilen koordinakundeak salatu egin du udalak ematen dion tratua eta haien haserrea adierazi dute ohar baten bidez “ulergaitza da nola liteke posible Sopelako gazteria biltzen duen kolektibo batek, egoera sozialetik edo politikotik haratago doana, gure inguru lokala sustatzeko lan egiten duenak, udaletxearen planetatik kanpo geratzea. Espazio lokal bat ukatzen digun udaletxe batek mugatu eta baztertzen gaitu. Eta serio esango dugu, gure kolektiboa kontuan ez hartzeak Sopelako parte aktibo handi bat kontuan ez hartzea da.”

Sopelako koadrilen koordinakundearen ordezkariek oharra irakurri zuten Sopelako plenoan (otsailak 28) udal ordezkari guztien aurrean “gaurkoan gure eskubideak bermatu daitezen eskatzera gatoz, eta herriko beste gizarte-eragile bezala gurea dagokiguna eskatzera gatoz”. Azken urte hauetan gauzatu dituzten ekimenak aipatu ondoren udalaren inplikazio eskasa eta jarritako etengabeko trabak salatu dituzte. (argazkia: Sopelako Kuadrilak FACEBOOK)

Sopelako koadrilen koordinakundeak argitaratu duen testua:

Sopelako kuadrilla koordinakundea orain dela 4 urte sortu zen, Sopelak aisialdi alorrean bizi zuen hutsuneari irtenbidea emateko helburuarekin. Baina Kuadrillen bateratzearekin, aisialdi ekintzak antolatzetik, gazteon elkar-ezagutzak bultzatu ditugu, harremanak sendotu, herria girotu, taberna eta merkataritza lokala lagundu, herri agenda kulturala bultzatu eta aukerak sortu.  GEHIAGO IRAKURRI SAKATU

137 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 1 of 151234»10...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Euskaltegi de Sopela: ¿que pasa? 452 ikustaldi
  • Zipiriñe decide su futuro: nuevo edificio en Loroño. 444 ikustaldi
  • Hauek dira Sopelako udaltzainen trebetasunak? 416 ikustaldi

Sopela.net