Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Euskara
Euskara

AITXU! euskara taldearen 5. kantaldiaren giro ederra

2012 ekaina 17 Iruzkinik ez

{youtube}fMpAGc-YZJc&feature=plcp{/youtube}

Espero zen moduan, AITXU! euskara elkarteak antolatu zuen 5. Kantaldia erabat arrakastatsua izan zen. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, LAIAK tabernaren ondoan giro edarra eta euskalduna zabaldu zen. Sopelan ezagunak diren TABERNA IBILTARIA taldekoek haien martxarekin bertaratu ziren guztiak alaitu zituzten.

Gaueko 22:00etatik aurrera Urkoko polikiroldeian herri afaria giro onean dastatu eta gero, Sopelako eragile ezberdinek bertaratu ziren guztiekin batera kantatzeari ekin zioten “Euskarak batzen gaitu” leloa beste urte batez egia bihurtuz. Hona hemen Kantaldi alai honen bideo batzuk. Bideo guztiak AITXUSOPELA youtuberen kanalean dituzue. Atzo Sopela apur bat euskaldunagoa izan zen. Zorionak guztioi!

{youtube}RFBWcMiUWpY&feature=plcp{/youtube}

{youtube}W88wzn1n5zY&feature=plcp{/youtube}

{youtube}QoMnxNVLSI0&feature=plcp{/youtube}

126 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Euskara

5. Kantaldirako txartelak salgai

2012 maiatza 30 Iruzkinik ez

AITXU! 5. kantaldia

Sopelako AITXU! euskara taldekoak motorrak berotzen ari dira “Euskarak batzen gaitu” lelopean 5. aldiz ospatuko duten kantaldi herrikoia berriro ere arrakastatsua izan dadin. Eragile ezberdinekin kontaktuak garatzen ari dira eta ekainaren 1etik aurrera Afari Herrikoian parte hartzeko txartelak salgai ipiniko dituzte. Afariaren prezioa 20 eurokoa da eta txartelak LAIAK tabernan, Aleman tabernan eta Larrabasterrako YAKO dendan topatuko dituzue.

Aurten ere, arratsaldeko 19:00etan lehenengo saioa LAIAK tabernaren ondoan egingo dute. Bertan TABERNA IBILTARIA taldeak bere giro alaia askatuko du han bilduko diren guztien laguntzarekin. Guztiek abestu dezaten, AITXU! taldekoek abestien letrekin liburuak banatuko dituzte.

Lehenengo saioa ospatu eta gero, gaueko 21:30etan eta URKOko polikiroldegian HERRI AFARIA eta KANTALDI NAGUSIA ospatuko dute. Afaldu eta gero, eragile ezberdinek taldeka aterako dira abesti bana kantatzeko, ezaguna den giro herrikoia eta euskalduna sortzen. Badakizue, ez itxaron gehiegi eta har ezazue zuen txartela ahalik eta lasterren.

128 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Euskara

Etnobotanikari buruz berbatxango interesgarria

2012 maiatza 15 Iruzkinik ez

{youtube}3dqvQfJXKO8&feature=player_embedded{/youtube}

Pasa den igendean, Aitxu! Sopelako euskara taldeak, Getxoko EGIZUkoekin eta Erandioko BERBOTS taldekoekin batera, beste berbatxango interesgarria eta bitxia antolatu zuen. Oraingo honetan etnobotanikari buruz aritu ziren eta Gorka Menendez adituaren laguntzaz gure inguruan dauden belarren ahalemari buruz eta gure arbasoen usadioei buruz informazio interesgarriak ezagutu zituzten. Hona hemen berbatxango horren laburpen txiki bat.

132 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Euskara

Etnobotanika. Zer den ezagutu nahi? Igande honetan Berbatxangoa

2012 maiatza 9 Iruzkinik ez

berbatxangoa aitxu 

Igande honetan Aitxu! euskara taldeak, Egizukoekin eta Berbotsekoekin batera, beste berbatxango interesgarri bat eskaintzuen digu. Oraingo honetan “etnobotanika” hurbilduko digute. Azalpenak emateko Gorka Menéndez Baceta Galdakoztarra ekarri dute. Gazte hau Ingurumen Zientzietan lizentziatua da eta azalpen interesgarriak emango ditu.

Etnobotanika herriek landareen inguruan gordetzen duten jakituria tradizionala aztertzen duen zientzia da eta gurean jakituria hori baserritarrek mantendu izan dute oraintsura arte. Parte hartzeko kartelean agertzen diren telefonoak edota helbide elektronikoetan izena eman behar duzue. Euskaraz ederto pasatzeko aukera.

ñ

ñ

ñ

ñ

ñ

m

119 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Euskara

Aurten ere “Euskaraz olgetan” Sopelan

2012 maiatza 7 Iruzkinik ez
euskaraz olgetan

euskaraz olgetanAurten ere “Euskaraz olgetan” aurrera eramango da Sopelan. Egitasmo honen bidez umeek eta gurasoek elkarrekin euskaraz jolasteko aukera izango dute hainbat igandetan lau hilabetetan. Maiatzean eta ekainean Jauregizar plazan egokituko dira ekintzak; irailean eta urrian, aldiz, Larrabasterrako Urgitxieta plazan, eta kasu guztietan. ordutegia goizeko 12:00etatik 14:00etara izango da.

Xede hezitzaile eta ludikoaz gain, egitasmo honen helburu nagusia helduek euren seme-alabekin euskaraz aritzeko ohitura hartzea da; 0 eta 3 urte bitarteko umeek armiarma formako karpa puzgarri baten barruan jolasak, mahaiak, liburuak e.a. eskura izango dituzte.

Gaztetxoek, ostera, igandero plazan ekintza berri bat izango dute prest: puzgarriak, ipuin kontalariak, diskofestak, bideo-joko guneak, tailerrak eta beste hainbat jarduera. Hona hemen maiatzan eta ekainan izango diren ekintzak:

Puzgarriak: maiatzak 6
Komiki tailerra: maiatzak 13
Tatuaje tailerra + ipuin kontalaria: maiatzak 20
Natura bizirik: maiatzak 27
Diskofesta: ekainak 3
Alehoop: ekainak 10
Kometak + ipuin kontalariak: ekainak 17
Euskal Jaia: ekainak 24

115 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Euskara

5. kantaldia gero eta gertuago!

2012 maiatza 3 Iruzkinik ez

{youtube}74DiJCFf2II&feature=player_embedded{/youtube}

Aitxu! Sopelako euskara taldeak antolatzen duen kantaldia martxan dago. Aurtengoa 5. edizioa izango da eta betiko moduan herriko talde zein pertsona ezberdinek euskararen alde elkarrekin kantatuko dute. Ekitaldi herrikoi hau oso arrakastatsua da eta urtez urte gero eta jende gehiago parte hartzen ari da. Dagoeneko data jarrita dago. Ekainaren 15ean ospatuko dute. Arratsaldeko 19:00etan LAIAK tabernaren inguruan kaleko saioa egingo dute. Iluntzean, 21:00etatik aurrera URKO kiroldegian herri afaria eta kantaldia ospatuko dute. Aurreko edizioetan bezala TABERNA IBILTARIA musika taldeak jaialdia gidatuko du.

Afarirako txartelak laster salgai ipiniko dituzte LAIAK eta Aleman tabernetan Sopelan eta Yako dendan Larrabasterran. Ez dute txartelik gordeko. Aurtengoa iragartzeko bideo bat zabaldu dute aurreko edizioetako irudiekin. Hona hemen bideoa. Badakizue, ekainaren 15ean Sopelan euskaraz kantari! Hartu data eta eros ezazu afarirako txartela.

125 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Euskara

Sopelako errotak ezagutzeko “berbatxangoa”

2012 apirila 23 Iruzkinik ez

Sopela berbatxangoa errotakBerriro ere Sopelako Aitxu!, Erandioko Berbots eta Getxoko EGIZU eskara taldeek datorren iganderako proposamen erakargarria eta euskalduna egin digute. Oraingo honetan, Sopelako erroten inguruko historia eskura jarriko digute eta Urdulizen oraindik martxan dagoen “errotatxu” errota bisitatzera garamatzate. Betiko moduan den dena euskaraz.

Apirilaren 29an goizeko 9etan autobusa Erandiotik aterako da eta 9:15etan Algortako metroan han egongo direnak hartu eta gero 9:30etan Sopelako Elizan azken parte hartzaileak hartuko ditu erroteen inguruko ibilbideari hasiera emateko. Azalpenak eta bisitak Berangoko mugan dagoen Pose (El molino) errotan hasiko dira eta Larrabasterrako errota batzuk aurkeztu eta gero Urdulizko “errotatxura” abiatuko dira. Bertan errota martxan ikusteko aukera egongo da. Bidaian Mikel Begoñak azalpenak emango ditu eta oinarrizko informazioa banatuko dute.

Amaitzeko, gaur egun Sopelako Gaztetxea den Sekeko errotan talo tailerra eta dastaketa egongo da. Meñakoz elakartearen taloegileek taloa prestatzeko jarraitu beharreko urratsak zuzenean azalduko dituzte. Jarraian prestatutako taloak guztion artean  dastatuko dituzte. Amaiera ezin hobea oso interesgarria den berbatxango hau borobiltzeko.

Parte hartzeko aurretiaz izena eman behar duzue. Kartelean agertzen dira zuen izena emateko bideak.

 Autobusez joateko plazak mugatuak dira. Beraz, ahalik eta lasterren eman zure izena.

123 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Euskara

Esaera Zaharren txapelketan eguraldi kaxkarra baina giro aparta

2012 apirila 21 Iruzkinik ez

{youtube}12FIX0IpA3E{/youtube}

19. edizioa izan da eta beti bezala giro aparta eta euskalduna Sopelako taberna eta txoko guztietan hedatu da. Aurten bazkaria eta finala pilotalekuan ospatu dute. Trikitilariak, txirulariak, bertsolariak eta koadrila ugari ibili dira giro alaia non nahi zabaltzen. Hona hemen jai handi honen bideo laburpena.

124 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 10 of 18« Lehena...«9101112»...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Sopela: despido en Vacuplast por defender derechos laborales 745 ikustaldi
  • Sopela, 182… 400 tasatik urrun, baina kontuz. 130 ikustaldi
  • El ayuntamiento de Sopela plantea un contrato a 15-20 años de las instalaciones deportivas con una empresa privada 84 ikustaldi

Sopela.net