Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Anti-errepresiboa
Anti-errepresiboa

Azken ostirala jendetsua urtarrilaren 7ko manifestazioari begira

2011 abendua 30 Iruzkinik ez

{youtube}TkChDVIXd0Q&list=UUAP2y7V8xfRItRTOd5QySKQ&index=1&feature=plcp{/youtube} 

Presoen aldeko azken ostirala jendetsua izan zen. Aspaldiko partez jendetsuena izan zen eta ia 100 pretsona elkartu ziren preso politkoen eskubideak errespetatzeko deia eginez. Euskal Presoen eskubideak aldarrikatzeaz gain, Mumia Abu Jamal preso afroamerikarra  gogoan izan zuten. Azken aste hauetan bere aldeko nazioarteko kanpaina martxan egon da eta Sopelako bilkuran bere askatasuna aldarrikatzeko ekimen honekin bat egin zuten.

Azken ostirala hau urtarrilaren 7an egingo den manifestazio kolosalaren bezperetan ospatzen dute. Data hori baino lehenago, biharko Sopelan presoen aldeko brindisa antolatu dute Udaletxeko Plazan. Arratsaldeko 20:00etan eta Udaletxeko plazan burutuko dute. Urtearen azken egunean ere presoak gogoan izango dituzte.

109 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Anti-errepresiboa

Sopelatik ere, bidea eginez

2011 abendua 27 Iruzkinik ez

                 

Sopelan, presoen eskubideak aldarrikatzeko sortu berri den Herri Bilgunea, martxan dago jada. Horrela, Ostiralean, Abenduak 30, arratsaldeko 20:00etan, urteko azken Ostirala izanda, kontzentrazio berezia izatea espero dute. Hurrengo egunean, Larunbata, gabon zaharrean, arratsaldeko 20:00etan presoei elkartasuna adierazteko, Sopelako Udaletxeko plazan, presoen aldeko brindisa egingo dute.

Era berean, Sopelatik bidea ere egingo dugu, eta Bilbon izango gara Urtarrilaren 7ko manifestazioan. Manifestazioan parte hartzeaz gain, Sopelako Herri Bilguneak, egun honetan, etxe guztietako balkoietan, presoen banderola eskegitzeko gonbidapena luzatzen du. Banderolak, Ostiraleko kontzentrazioan eskuratzeko aukera egongo da.

104 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Anti-errepresiboa

Presoen aldeko Olentzeroa Sopelan

2011 abendua 24 Iruzkinik ez
Olentzeroa presoen alde
Olentzeroa presoen alde

Atzo preso politikoak gogoan edukitzeko Amnistiaren aldeko Olentzeroa ospatu zuten Sopelan. 40 lagun inguru Sopelako Olentzero historikoa kaleratu zuten eta presoen aldeko koplak abestu zituzten. Urtero legez ekimen hau burutu dute eta oraingo honetan urtarrilaren 7rako deituta dagoen manifestazio kolosalara joateko mezua ere zabaldu zuten.

113 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Anti-errepresiboa

Ostiralean amnistiaren aldeko Olentzeroa

2011 abendua 20 Iruzkinik ez
Presoen aldeko Olentzeroa

Presoen aldeko Olentzeroa

Datorren ostiralean Sopelan Amnistiaren aldeko Olentzeroa ospatuko dute. Hitzordua arratsaldeko 19etan izango da eta Udaletxeko plazatik aterako dira. Aurten presoen aldeko Olentzeroak garrantzi handia hartzen du urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazio kolosala indartzeko. Beraz, ostiralean Olentzeroarekin batera presoen eskubideen alde Sopelako kaleetatik ibiltzera animatzen gaituzte.

111 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Anti-errepresiboa

Ion Etxegarairi bi urteko espetxe zigorra ezarri diote

2011 abendua 20 Iruzkinik ez
Iontxu Askatu

Iontxu AskatuEspainiako Auzitegi Nazionalak bi urteko espetxe zigorra ezarrio dio Sopelako auzokidea den Ion Etxegarairi. Tribunalak frogatutzat eman du duela 11 urte kutxazain bati eraso egin ziola. Gainera bankuetxeari 17.199ko kalte ordaina ordaintzeko zigorra ere ezarri dio. Auzitegi Nazionalak gehiengoz hori erabaki badu ere, bere baitako beste epaile batek kontrako iritzia azaldu du, kale borroka beti terrorismotzat ezin dutela hartu argudiatuz. Epaile honek delitua preskribituta dagoela eta beraz Iontxu kalean eta aske egon beharko lukeela azpimarratu du.

Sopelako Ezker Abertzaleak gogor kritikatu du ebazpen judizial hau eta “gaur egun horrelako bortxazko ekintzak Euskal Herriko jendartearen gehiengoaren aurkakoak” direla azpimarratu du. Datozen egunetan era bateratuan erantzuna emateko aukera aztertuko dute.

111 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Anti-errepresiboa

Udal adierazpen instituzionala presoen alde eta Herri Bilgunearen lehenengo urratsa Sopelan

2011 abendua 16 Iruzkinik ez
Herri Bilgunea Sopelan
Herri Bilgunea Sopelan

Gaur Sopelan preso politikoen aldeko bi ekitaldi ospatu dituzte. Eguerdian eta eguraldiaren enbatari aurre eginez, Udal Ordezkariek adierazpen instituzionala irakurri dute eta elkarretaratze bat burutu dute. Nahiz eta ordua eta eguraldia lagun ez izan hogei bat lagun Udaletxeko sarreran elkartu dira eta adierazpena irakurri dute. Behean agerraldi honen bideo laburpena eskaintzen dizuegu.

Arratsaldez aldiz, Sopelako Herri Bilgunearen lehenengo urratsa eman dute. Gaur aurkezpena izan da eta Herri Bilgunearen ezaugarri zabalak eta anitzak azaldu ostean gonbidapena egin dute eragile eta pertsona ezberdinak gune honen partadieak izan daitezen eta bere ekarpenak egin ditzaten. Agerraldian Ezker Abertzalea, Eusko Alkartasuna, Aralar, Alternatiba eta Berdeak alderdietaz gain, beste eragile batzuen ordezkariak eta herritarrak egon dira.

Datorren asteazkenean berriro bilera egingo du Herri Bilguneak eta bertan parte hartzeko deia egin dute. Hemendik aurrera kontaktuen dinamika egonkortuko dute presoen aldeko ekimenak guztion artean erabakitzeko eta burutzeko.

Ekimen hurbilen artean datorren abenduaren 23an presoen aldeko Olentzeroa herriko kaleetatik aterako dute.

{youtube}NWQoRphR7vs&list=UUAP2y7V8xfRItRTOd5QySKQ&index=1&feature=plcp{/youtube}

{youtube}aFhaqAw23ww{/youtube}

119 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Anti-errepresiboa

Iontxuren aurkako epaiketa Auzitegi Nazionalean

2011 azaroa 14 Iruzkinik ez
iontxu

iontxuGaur, hilak 14, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dute Ion Etxegarai Begoña gazte sopeloztarra. Iontxuri 2002ko martxoaren 15ean kale eraso batean parte hartzea leporatzen diote eta  bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak.

Iontxu  2010ko azaroaren 24an detenitu zuten epailearengana aurkeztera zihoanean, eta handik lau hilabetera, martxoaren 30ean, askatu zuten, 20.000 euroko fidantza ordaindu ondoren.

Ion detenitu zutenan Sopelako hainbat lagun kontzentratu ziren udaletxe aurrean eta manifestazioa egin zuten herriko kaleetatik Honez gain, Iontxu eta Gabiri egindako ongi etorrian ertzantzak basatiki kargatu zuen lau zauritu eraginez. Karga hau zela eta, Sopelako Udalbatzak mozioa onartu zuen “Consideramos desproporcionada la actuación de la Ertzaintza y por tanto rechazamos esta actuación… Exigimos explicaciones y responsabilidades a los mandos de dicha actuación”.

117 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Anti-errepresiboa

Urtarrilak 7: presoen aldeko mobilizazioa KOLOSALA izango da

2011 urria 29 Iruzkinik ez

{youtube}JrqtlPRl9BA&feature=related{/youtube} 

Más de 200 personas referenciales de toda Euskal herria han dado hoy cuerpo y forma a la convocatoria de la iniciativa “egin dezagun bidea” para que el día 7 de enero sea un punto de inflexión del conjunto de la ciudadanía vasca para lograr de una vez por todas el reconocimeinto de los derechos del colectivo de presos y presas políticas vascas.

En el documento presentado reclaman la adopción de diferentes medidas para garantizar los derechos de las personas presas y reclaman que en el actual momento político marcado por la decisión de ETA, se adopten caminos de resolución integrales como los tenidos en cuenta en conflictos como el de Irlanda o Sudafrica.

De manera inmediata reclaman el fin de la dispersión, la libertad de los y las presas enfermas y de aquellas que hayan cumplido las tres cuartas partes de su condena. En la rueda de prensa han convocado a la manifestación del 7 de enero y han pedido a la sociedad vasca que sea un día de movilización general que marque un antes y un después. Este es el video promocional que han presentado para promocionar la movilización que esperan sea colosal.

{youtube}cIDTvQHPo7M{/youtube}

115 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 30 of 37« Lehena...1020«29303132»...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Sopela: despido en Vacuplast por defender derechos laborales 736 ikustaldi
  • Sopela, 182… 400 tasatik urrun, baina kontuz. 129 ikustaldi
  • El ayuntamiento de Sopela plantea un contrato a 15-20 años de las instalaciones deportivas con una empresa privada 84 ikustaldi

Sopela.net