Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Anti-errepresiboa
Anti-errepresiboa Sopela

Sopela: presoekiko elkartasuna kalera itzuli da

2020 maiatza 30 Iruzkinik ez

Beti egon da presente “presoak etxera” aldarrikapena, baina bi hilabeteko itxialdiaren ondoren, atzo (hilak 29) hilabete bakoitzeko azken ostiraletan presoen eskubideen alde egin ohi den elkarretaratzea berriro egin da, eta 50 sopeloztar bildu dira 20: 00etan udaletxeko plazan.

Osasun arauak errespetatuz: parte-hartzaileen artean bi metroko tartea utziz eta musukoa jantzita, “Kaleak, eta tabernak hutsik, plaza bete!” lelopean, preso guztien egoera gogoratu da, arreta berezia jarriz Sergio Polo eta Urko Labeaga sopelostar presoengan.

Presoak Euskal Herrira ekartzeko aldarrikapena premiazkoa da, baina gaur egungo Covid-19ak sortutako osasun krisi egoerarekin, ezinbesteko urratsa da eta horrela sinbolizatu zen atzo udaletxeko plazan. (W.)

332 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Anti-errepresiboa Sopela

Nazioarteko Preso Politikoen Egunean, besarkada bat Sopelatik

2020 apirila 17 Iruzkinik ez

Apirilaren 17a, Nazioarteko Preso Politikoen Eguna da eta honen arira Sopelako lagun talde batek ondorengo bideoa zabaldu du.

Bizitzen ari garen egoera berezi honetan presoekiko elkartasuna ezin dutenez kalean adierazi, bideo hau grabatzea erabaki dute sopeloztarrok; nolabait etxeetatik elkartasuna, laguntasuna …. adierazteko eta haiekin daudela jakin dezaten.

Egoera normal batean, kartzelan, askatasun barik eta isolamenduan zaila bada ere, egungo egoera askoz zailagoa izaten ari da haientzat: martxotik bisita barik edota egunkariak jaso barik egunerokoan kalearekin daukaten lotura bakarra izanik.

185 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Anti-errepresiboa Sopela

Sopela: 2020ko otsailaren azken ostirala

2020 otsaila 27 Iruzkinik ez

Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, hilak 28, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hitzordua 20:00etan izango da udaletxeko plazan, DENOK BATERA, PRESOAK ETXERA! goiburupean.

Gogoan izan martxoaren 19n NI ZU BI herri ekimena izango dela Bilbon 12:00etatik larri dauden presoak etxera etor daitezen aldarrikatzeko. (W.)

267 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: Willy
Anti-errepresiboa Sopela

Sopela: Torturaren aurkako eguna

2020 otsaila 11 Iruzkinik ez

13an elkarretaratzea Sopelan: Egia osoa argitara!

Torturaren inguruko egia osoa argitara atera dadin eskatzeko, Sortuk mobilizazio batera deitu du urtarrilaren 13an, 19:30ean, banketxeen gurutzean: Akilino Arriola eta Landa Doktorea kale kantoian. Otsailak 13, torturaren aurkako eguna da; egun hartan, duela 39 urte, Espainiako poliziek Joxe Arregi hil arte torturatu zuten. Deialdiarekin batera ezagutzera eman duen prentsa-oharrean Sortuk azaltzen duenez “herri honetan, minarekin batera bizitzen ikasi behar izan dugu. Guardia Zibilaren, Espaniako Poliziaren zein Ertzaintzaren kuarteletan noizbait egin ziguten min infinitua ez da sendatu: barru-barruan gurekin daramagu. Noizbait iraindu egin gintuzten, umiliatu, mespretxatu, gutxietsi, ukitu, ito, jo, bortxatu… eta gure arteko zenbait hil ere egin zituzten. Hutsaren hurrengoa sentitu ginen, baina zauri guztiekin burua altxa eta aurrera egiten ikasi genuen. Beti ere minez, baina gure herriaren askatasunaren alde borrokan jarraitzeko gai izan ginen.”

196 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Anti-errepresiboa Sopela

Sopela: 2020ko urtarrilaren azken ostirala

2020 urtarrila 30 Iruzkinik ez

Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, hilak 31, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.
Hitzordua 20:00etan izango da udaletxeko plazan, DENOK BATERA, PRESOAK ETXERA! goiburupean.

Gaur gogoratuko da hilaren 11ean euskal gizarteak egungo espetxe politikarekiko duen aurkakotasuna adierazi zuela Bilbo eta Baionako kaleetan “ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGU!” (W.)

206 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Anti-errepresiboa Sopela

Atxiloketen aurkako elkarretaratzea Sopelan

2020 urtarrila 22 Iruzkinik ez

Hainbat sopelostar elkarretaratu dira gaur (urtarrilak 22) 19:30ean Akilino Arriola eta Landa Doktorea kale kantoian izandako atxiloketen aurka protestatzeko. Goizean Guardia Zibilak Sortuko lau kide atxilotu ditu: Antton Lopez Ruiz, Oihana San Vicente, Haimar Altuna eta Oihana Garmendia Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Arratsaldean lau lagunak aske geratu dira.

210 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Anti-errepresiboa Sopela

Gudarien omenezko monolitoa eraso dute

2020 urtarrila 18 Iruzkinik ez

Barrikako itsas labarrean dagoen David, Mario, Eli eta Soperen omenezko monolitoa eraso dute gaur (urtarrilak 18) eta modu basatian suntsitu dute. Lau kide hauek, Sopelakoak eta Barrikakoak dira: David Alvarez Lemoizko zentral nuklearraren aurkako ekintza batetan zauritu zuten eta Basurtuko ospitalean hil zen, bere senideek Guardia Zibilaren eskutik jaso zuen jazarpenagatik hil zela salatu zuten; Mario Alvarez, Daviden anaia, komando kideekin zegoela istripua eduki zuen eta granada batek eztandak eragindako zauri larriengatik hil zen. Iñaki Aurrekoetxea, “Sope”, erbesteratu eta Iparraldean gaixotasunaren ondorioz hil zen. Eli Barrenetxea gaixorik hil zen Sopelan.

138 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Anti-errepresiboa

Sopelak ere 564 abestu du

2020 urtarrila 3 Iruzkinik ez

 

Euskal Herriko herri eta txoko guztietan bezalaxe, Sopelan ere lagun talde handia bildu zen udaletxeko plazan “564” abesteko. Urteari agur esateaz batera, abenduaren 31n, iluntzeko 19:00etan, herritar askok Hertzainaren kanta ezaguna abestu zuten Bizar anaiek gidaritzapean preso guztiak “etxera” ekartzeko ordua dela aldarrikatuz.

Une hunkigarria bezain ederrari amaiera emateko, bildutakoek topa egin zuten euskal presoen alde eta guztion gogoan sopelostar bi: Urko Labeaga, 21 urte preso eta une honetan Villabonako espetxean (Asturias) eta Sergio Polo, 20 urte preso  eta une honetan Herrera de la Mancha presondegian. (W.)

137 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 2 of 36«1234»102030...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Sopela, Eleizalde kalea oinezkoentzat: zorionak, kritika bat eta kezka bat. 227 ikustaldi
  • Sopela, peatonalización de la calle Eleizalde: una felicitación, una crítica y una preocupación 156 ikustaldi
  • Presentado el Plan Parcial del Sector de Abaro: 500 viviendas, 400 de ellas VPPs. 80 ikustaldi

Sopela.net