Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Ama Lurra
Ama Lurra

Sopelak EZ du birziklatzen.

2014 azaroa 12 Iruzkinik ez
birziklatu

birziklatuOso datu kezkagarriak argitaratu ditu Sopelako Udalak herriko birziklatze tasaz.

Sopelako birziklatze-tasa Bizkaiko baxuenen artean

Sopelako birziklatze-tasa Bizkaiko baxuenen artean dago bosgarren edukiontzia izan arren. Hain zuzen ere, Sopelako birziklatze tasa %16,85ekoa da. 2012. urtean Sopelako herritarrek hondakinen %16,48 birziklatu zuten eta 2013. urtean, bosgarren edukiontziarekin, %16,85, hots, ia balora ezina den %0,37 gehiago. Sopelan bakarrik 824 familiak jaso dute materia organikoaren kit-a, alegia, Sopelako etxebizitzen %13,50 besterik ez.

Datu hauek oso urrun daude markatutako helburu guztietatik, esate baterako, Bizkaiko Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2005-2016 Plan Integralak aurreikusten du Bizkaiko udalerriek %31ko birziklatze-tasa izan beharko dutela 2016. urtean, eta Europako Kontseilu eta Parlamentuko 98/2008 arauaren arabera, 2020. urtean zehaztutako kopurua %50eko tasa da.

Gaur egun, Sopelak edukiontzietan oinarritutako birziklatze-sistema du. Hau da, modu boluntarioan, auzokideek erabaki dezakete zein edukiontzitan botako dituzte euren hondakinak: errefusa, papera, plastikoa, beira, erropa, diskak, pilak, e.a. Sistema hau Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak kudeatzen du.

GUTXI birziklatu, ETA gainera TXARTO

Hau gutxi balitz, esan behar da azken asteetan bosgarren edukiontzian jasotako hondakinak zuzenean Zabalgarbira eraman direla, eta ez direlako konposterako erabilgarria izan. Izan ere, Artigasek Sopelan bosgarren edukiontzian jasotako hondakinak ez ditu onartu, onargarriak ez direlako (mota guztietako hondakinak jaso dira bertan, plastikoak, ontziak, beirak, alfonbrak, e.a.).

Bilera irekia

Datu hauen aurrean, Sopelako Hondakinen Kontseiluak hausnarketa sakona egingo du eta bere hurrengo bilera irekia azaroaren 13an izango da, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean, eta  interesa duen edozein auzokidek parte har dezake. Hondakinen  Kontseilua herriko elkarte eta alderdi politikoek osatzen dute

101 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Ama Lurra

GoiEner-ek aurkezpena egingo du Sopelan

2014 ekaina 9 Iruzkinik ez
goiener

goiener

 

 

Zer da GoiEner?

Energia egungo gizarteetako oinarrizko ondasun bilakatu da, ura edo elikagaiak bezain beharrezkoa, eta GoiEner-en xedea hiritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, eta energi enpresa handienetik independenteagoak izatea.

GoiEner kooperatiba da eta subiranotasun energetikoa berreskuratu nahi du egun sektore elektrikoan liberalizatuta dauden esparruetan sartuz. GoiEnerrek Energia berriztagarriak sustatzen ditu, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz.

Aurkezpena Sopelan

GoiEner-ek aurkezpena egingo du Sopelan ekainaren 11ean, asteazkena Kurtzio Kultur Etxean 19:00etan. Hizlaria Eduardo Urturi. Informazio gehiago. GoiEner

106 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Ama Lurra

Hondakinen arazoak izan ditzakeen konponbideei buruzko mahai-ingurua Sopelan

2014 martxoa 21 Iruzkinik ez

 

 

 

 

Asteazken honetan, martxoak 26, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean, hondakinen arazoak izan ditzakeen konponbideen inguruko mahai-ingurua egingo da, Sopelako Hondakinen Kontseiluak (SHK) antolatuta.

 

 

 

Mahainguruan parte hartuko dute: 1.) Fernando Mijangos (EHUko irakaslea) Hondakinen kudeaketa eraginkorra eta ereduen arteko konparaketa. 2.) Ainhoa Intxaurandieta (Gipuzkoako Hondakinen Patzuergoa): Hondakinak kudeatzeko Gipuzkoako eredua eta 3.) Roberto Galdós (Ekologistak Martxan): Hondakinak kudeatzeko Bizkaiko eredua. Sopelako udalak jakinarazi du harremanetan egon direla Bizkaiko Foru Aldundiarekin, mahai-inguruan euren parte-hartzea konfirmatzeko, baina ez dela posiblea izan euren presentzia ziurtatzea.

Sopelako datuak

Mahai ingurua baino lehen, Sopelako Hondakinen Kontseiluako kideen aurkezpen laburra egingo da, egindako lana eta helburuak azalduz eta ostean, Sopelako gaur eguneko datuak azalduko dira: zenbat hondakin sortzen den, zer nolako birziklatze-tasa dagoen herrian, beste udalerri batzuekiko konparaketa e.a.

Orain arteko ekimenak eta irteerak

Urtebete igaro da SHK Sopelako Hondakinen Kontseilua lanean hasi zenetik. Kontzeilua herriko elkarte eta alderdi politikoek osatzen dute, eta hondakinak ahalik eta ondoen kudeatzeko asmoz, hainbat kanpaina abiatu ditu hiru R-en filosofian oinarrituz: gutxitu, berrerabili eta berziklatu. Filosofia honen baitan egon dira, besteak beste, herriko komertzioetan tupperra erabiltzeko kanpaina, hondartzetako tabernetan edalontzi berrerabilgarriak sustatzeko egitasmoa, herri-bazkarietan plater berrerabilgarriak erabiltzeko ekimena e.a.

Halaber, SHK-k hainbat irteera antolatuko ditu zuzen-zuzenean hondakinak kudeatzeko sistema ezberdinak ezagutzeko asmoz, horrela azken hilabeteetan Artigaseko zabortegia eta Garbikerren Zornotzako Edukiontzien Gunea bisitatu dituzte. Honez gain apirilaren 5ean Kontseilua Usurbilera joango da atez ateko bilketa sistema ezagutzera eta aurreikusita daukate maiatzean, Zabalgarbiko azpiegiturak bisitatzea.

Kontseilu honen abiapuntua EHBilduk udalean aurkeztu zuen mozio batean dago, eta mozio honek PSEren aldeko bozka jaso zuen.

Auzokideek parte hartzeko aukera

Aipatutako irteeretan (Usurbilera zein Zabalgarbira) auzokideek parte hartzeko aukera izango dute. Autobusa doakoa izango da eta goizeko 07:15ean irtengo da San Pedro eliza aurreko markesinatik. Gogoan hartu bisitan parte hartzeko beharrezkoa dela aldez aurretik izena  ematea sopelakoudalakom@gmail.com helbidean, apirilaren 4an 12:00ak baino lehen, edo autobusean lekua amaitu arte.

102 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Ama Lurra

Sopelan ere itsasoak triskantzak eragin ditu.

2014 otsaila 3 Iruzkinik ez

Beste hainbat herritan bezalaxe, gurean ere itsasoak triskantzak eragin ditu. Beste herri batzuekin konparatuz gurean gertatutakoa ez dela larritasun handikoa esan behar da, hala ere, argazkiek dena esaten dute: horrela geratu dira gure hondartzak. (Argazkiak: Andoni eta Aritz)

argazki gehiago: surf 30, toda la actualidad del surf

112 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Ama Lurra

Sopelan bertako ekoizle eta artisauen herri-azoka izango da hilero

2014 urtarrila 22 Iruzkinik ez
azoka

azokaHileko bigarren larunbatetan bertako ekoizle eta artisauen herri-azoka izango du Sopelak, Plazaratu elkartearen bidez.

Momentuz 14 postu sortu dira, baina 25 izatea espero dute eta azoka udaletxe plaza inguruan izango da, goizeko 11:00etatik aurrera eguerdira arte.

Herri-azoka honetan ogia, pasta, mermeladak, garagardoak, gazta, artilea, larrua, arropa birziklatua, bisuteria, marrazkiak, betaurrekoak e.a. aurkituko da. Kasu guztietan hainbat ezaugarri bete beharko dira. Alde batetik ekoizleek prozesu agroekologikoa jarraitu beharko dute euren produktuak sortzeko orduan. Beste aldetik artisauek, berriz, eskuz egin beharko dituzte euren produktuak, eta den-denak bertakoak izan beharko dute, Sopelakoak edo eskualdekoak.

“Plazaratu” elkartea Sopelako eta Uribe Kostako hainbat ekoizle eta artisauk osatzen dute eta kideek nabarmendu duten legez, euren helburua “plaza” bat sortzea da, horrek duen esangura anitzarekin. “Espazio bat eman gura diegu produktore eta artisau txikiei euren produktuak saltzeko aukera izan dezaten. Horrela, kontsumitzeko beste eredu bat bultzatzen da, kalitatezko produktuak saltzen diren bitartean. Gainera, “plaza”-ren kontzeptua berreskuratu nahi dugu: herriarentzat topaleku bat sortu, harremanak indartu, zuzen-zuzenean ekoizleagaz harremana izatea…”.

106 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Ama Lurra

Auzolana Urko ibarra berreskuratzeko

2013 abendua 27 Iruzkinik ez
urko

urko

Sopelako udaletxeko BILDU udal gobernuak proposatutako ekinbiderik esanguratsuenetariko bat bukatzear dago, Urko ibarraren egokitzapena hain zuzen ere, eta horretarako bihar, hilak 28, auzolana antolatu da hainbat zuhaitz birlandatzeko 10:00etatik aurrera.

Egitasmo hau eredutzat har daiteke ikuspuntu ekologiko batetik, ingurua oso egoera txarrean baitzegoen eta BILDU udal taldeak berdegune berri bat osatzeaz gain irizpide ekologikoak erabiltzea proposatu zuen: jatorrizko landaretza berreskuratuz eta Gobela eta Lemozas ibaien ibarren habitata biziberrituz, haltzadi eta harizti moduko baso babesleak erabiliz.

Inguru eraberritu hau, beraz, Larrabasterrako berdegune berria bihurtuko da: pasealekua auzokideentzat eta ur gezako bi urmael egingo dira, mehatxupeko habitata ezartzeko eta inguruko bioaniztasuna bultzatzeko.

Hori horrela, Sopelako Udalaren egitasmo honek Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko babesa  izan du, eta gastuak ia 200.000 eurokoak izan badira ere, instituzio bi hauek %80a finantzatu dute.

111 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Ama Lurra

“Lehenengo zulaketa 2016 eta 2017 artean egiteko konpromisoa dute”

2013 urria 6 Iruzkinik ez
fracking ez

fracking ez

 En el pleno de julio Bildu presentó una moción para que nuestro municipio mostrase su oposición a la realización de prospecciones o extracciones de gas mediante la técnica conocida como fracking. Esta prepuesta salio adelante con los votos favorables de Bildu, PNV y las abstenciones del PSOE y del PP.

Sopela.net ya ha informado con anterioridad del proyecto de extracción de gas en nuestra costa aprobado por el ministerio de industria. Ahora, por su interés reproducimos la entrevista realizada al profesor de la UPV Aitor Urresti, en la revista municipal Sopelanagurea. Aitor es ingeniero industrial y experto en fracking

Asko hitz egiten ari da azkenaldian fracking-aren inguruan. Baina zer da zehazki?

Fracking-a gas naturala eta petrolioa erauzteko teknika bat da. Batzuetan, ez-ohiko gas-naturala edo petrolioa aurkitzen dugunean ez dago erraztasun askorik mugitzeko. Orduan, arrokan bide-berriak ireki behar dira mugimendu hori errazteko. Hori zulaketa baten bidez egiten da, eta ura gehigarriekin nahastuta presio oso altuan sartzen da arrokan, eta horrek arrokaren haustura sortzen du. Horregatik deitzen zaio ere haustura hidraulikoa.

102 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Ama Lurra

Hirigintzari buruzko jardunaldiak Uribe Kostan

2013 martxoa 11 Iruzkinik ez
uk jaurdunaldiak

 

uk jaurdunaldiak

Datozen egunetan, Uribe Kostan,  EH Bilduk antolatuta, Lurralde antolaketari eta hirigintzari buruzko jardunaldiak burutuko dira.

3 hitzaldi izango dira:

Martxoak 14, Sopelako Kurtzio kultur aretoan 19:00etan:

Uribe Kostako bilakaera urbanistikoa

Lurralde Antolaketarekin lotutako borrokak Uribe Kostan: Lamiako-ko makro-araztegiari ez! Txipio Bai! PTPrik ez! Antinuklearrak Lemoiz.

Martxoak 15, Getxoko Villamonte Kultur Aretoan 19:00etan

Hiri eredua: etxebizitza, espazio publikoa, gizartea eta ekonomia

Hondakinen kudeaketa eta Lurralde antolaketa

Hirigintza genero ikuspegitik: hiria Kolektiboa

Antolaketa eta Lehen sektorea Uribe kostan. Uribe Kostako Agroasanblada

Martxoak 16 Urdulizko Kultur Etxean goizeko 10:30ean

Hirigintza eta lurralde antolamendua: parte hartzeko mekanismoak, ohikoak eta berritzailea

Adibideetatik ikasiz

Erronkei aurre egiten: zer behar dugu Uribe Kostan

 

 

100 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 4 of 7« Lehena...«3456»...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • Sopela, Eleizalde kalea oinezkoentzat: zorionak, kritika bat eta kezka bat. 230 ikustaldi
  • ZIPIRIÑE BERRIA 214 ikustaldi
  • Sopela, peatonalización de la calle Eleizalde: una felicitación, una crítica y una preocupación 157 ikustaldi

Sopela.net