Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Hasiera
Euskal Herria
Sopela
Udala
Castellano
Sopela.net - Beste sopela bat posible dalako
  • Hasiera
  • Euskal Herria
  • Sopela
  • Udala
  • Castellano
Atala
Euskal Herria
Euskal Herria

Erabakitze eskubideaz solasaldiak Sopelan (2)

2017 apirila 18 Iruzkinik ez
Sopela solasaldia Gure Esku Dago

Solasaldia Lander Martinezekin

Gure Esku Dago herri ekimenak aurrera darrai maiatzaren zazpian izango den herri kontsultaren prestaketarekin. Horrela, apirilak 26 (asteazkena), 19:00etan solasaldia izango da Kurtzio Kultur Etxean Lander Martinezekin, ELKARREKIN PODEMOSeko bozeramailea Euskal Parlamentuan.

137 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Euskal Herria

Sopela: pilota maratoia eta merkatu txikia erabakitze bidean

2017 apirila 6 Iruzkinik ez
Sopela Kurene

Larunbatean, hilak 8, Sopelan bi ekimen esanguratsu eta osagarri egongo dira: pilota maratoia eta Merkatu Txikia.

Pilota maratoia

09:30etik aurrera Sopelako pilotalekuan 12 orduz pilota maratoia izango da Kurene Taldeak antolaturik. Egun osoan zehar hainbat modalitatez gozatzeko aukera egongo da: eskuz binakakoak (kategoria guztiak); Paleta Goma  (emakumezkoak eta gizonezkoak); Pala motza eta larruzkoa eta Zesta –punta. Honez gain bi orduro pilotak, kamisetak eta bestelako materialak zozketatuko da; 22:00etako zozketa, gainera, berezia izango da.

137 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Euskal Herria

Erabakitze eskubideaz solasaldiak Sopelan (1)

2017 martxoa 24 Iruzkinik ez
Sopela Iñigo Iturrate

Gure Esku Dago herri ekimenak aurrera darrai maiatzaren zazpian izango den herri kontsultaren prestaketarekin. Horrela, datozen egunetan Kurtzio Kultur etxera etorriko dira Sopelan eta Uribe Kostako gainontzeko herrietan egingo den galdera zehazten laguntza eman zuten alderdien ordezkariak haien ikuspuntua emateko.

141 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Euskal Herria

Sopela Larrabetzun herri galdeketaren bidean

2017 martxoa 19 Iruzkinik ez
Sopela Larrabetzun

Gaur Sopelako Gure Esku Dago herri ekimenaren ordezkaritza Larrabetzun izan da, hain zuzen ere, gaur Larrabetzun eta Euskal Herriko beste 34 herritan Gure Esku Dago-k bultzaturik herri kontsulta egin dira. Larrabetzun arrakasta handia izan da herritarron %58k hartu baitu parte.

126 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Euskal Herria

Sopelako GED taldeak antolatutako zozketaren zenbaki saritua: 374

2017 martxoa 2 Iruzkinik ez
Sopela 374

Zenbaki saritua 374 da.

Sopelako Gure Esku Dago herri ekimenak zozketatutako Athleticen kamiseta, emakumezkoen taldeak sinatua,  374 zenbakiaren jabeari egokitu zaio. Gaur, martxoak 2, egin da zozketa LAIAK tabernan 20:30ean eta zenbakia atera duen “esku zuria” June Ansoleaga sopeloztar eta kazetari ezaguna izan da.

131 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Euskal Herria

Sopela: Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?

2017 otsaila 11 Iruzkinik ez
Sopela galdera

Sopela galderaUribe Kostako galdera Sopelan aurkeztu dute

“Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?” galderari erantzun beharko diote Sopelan, Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian eta Urdulizen maiatzaren 7an. Gaur, larubata, agerraldi jendetsua egin du Gure Esku Dago-Ados taldeak galdera aurkezteko eta azaldutakoaren arabera 32 laguneko lan batzorde anitz batek landu eta adostu du galdera, gainera EAJ, EHBildu eta Podemos Ahal Duguko kideek ere parte hartu dute.

Maiatzaren 7an Herri Galdeketa

Maiatzaren 7 da hitzordua eta 16 urtetik gorako 25.185 herritarrok aukera izango dute haien iritzia emateko Uribe Kostan.

135 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Euskal Herria

Maiatzaren 7an, Herri Galdeketa Sopelan

2017 otsaila 9 Iruzkinik ez
Sopela galdera

Sopela galdera

 

 

Gure Esku Dagok deiturik, maiatzaren 7an Herri Galdeketa izango da Uribe Kostako hainbat herritan (Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz) eta larunbata honetan herritarrok zein galderari erantzun beharko diote aurkeztuko da.

Zein da galdera?… erantzuna larunbatean

Hurrengo larunbatean, hilak 11, jakinaraziko da jende aurrean erantzun beharreko galdera udaletxeko plazan, 12:30ean. Aurkezpena jai giroan izango da: bertsoak, pandero-joleak, euskal dantzak, kantak eta bukatzeko, 15:00ean, herri bazkaria egingo da Ander Deuna Ikastolan. Nahi duten guztientzat bazkarirako txartelak Laiak eta Wolke (Aleman) tabernetan eros daitezke Sopelan eta Ugari Supermekatuan Larrabasterran.

Galdera: lagun askoren adostasun baten emaitza

Azken aste hauetan Uribe Kostako 32 lagunek osaturiko lan batzordea aritu da lanean herri galdeketan erabiliko den galdera adosteko: 32 lagun adin guztietakoak, emakumezkoak zein gizonezkoak, bertan jaioak eta gurera etorritakoak, lanbide desberdinetakoak, baita langabezian daudenak ere, eta hainbat sentsibilitate politikokoak (EAJ-PNV, EH Bildu eta Podemos Ahal Dugu).

Nork parte ahal izango du herri galdeketan?

16 urtetik gorako 25.185 herritarrok aukera izango dute haien iritzia emateko Uribe Kostan. Dena dela, herri galdeketa hau 2017an zehar Euskal Herriko beste 113 herritan egingo direnekin batuko da, eta osotara 520.000 herritarri emango zaio aukera etorkizunaz erabakitzeko.

134 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Euskal Herria

Erabakitze eskubidearen aldeko zozketa herrikoia Sopelan

2017 otsaila 4 Iruzkinik ez
Sopela zozketa

Sopela zozketa

Athleticen kamiseta bat, emakumezkoen taldeak sinatua, zozketatuko da martxoaren 2an LAIAK tabernan 20:30ean. Boletoak salgai egongo dira datorren astelehenetik, hilak 6, aurrera euro batean.

Maiatzaren 7an herri galdeketa

Zozketa herrikoi hau Uribe Kostako ADOS – Gure Esku Dago taldeak antolatu du erabakitze eskubidearen aldeko kontsulta bultzatzeko. Ezaguna denez  “Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarren garaia da” goiburupean 2017ko maiatzaren 7an herri galdeketa gauzatuko da Uribe Kostako hainbat herritan, haien artean Sopelan.

Talde eragileak jakinarazi du datorren larunbatean, hilak 11, publikoa egingo duela zein izango den erantzun beharreko galdera.

140 Ikustaldiak
Irakurri gehiago
Partekatu:
Written by: 1(e)ko Kudeatzaile
Page 4 of 20« Lehena...«3456»1020...Azkena »

Sare Sozialak

Irakurrienak

  • El ayuntamiento de Sopela plantea un contrato a 15-20 años de las instalaciones deportivas con una empresa privada 709 ikustaldi
  • Sopela: despido en Vacuplast por defender derechos laborales 676 ikustaldi
  • Sopela, 182… 400 tasatik urrun, baina kontuz. 129 ikustaldi

Sopela.net